Joan den astelehenetik greban dira Espainiako Estatuko kamioilari ugari eta bere eragina nabaritzen hasi dira beste arlo askotan jadanik, elikadura industrian kasu. Euskal Herrian Hiruk eta Tradinsak egin dute bat grebarekin. Garraio sektoreko prekarizazioak, energia kostuen ezin eramanak eta hornidura kateen menpekotasunak, sistema ekonomiko honen itzalak agerian utzi ditu berriz.
Erregaien prezioen gorakada salatzeko garraiolariek laugarren greba eguna izan dute ostegun honetan eta berriz ere kamioi-karabanek hartu dituzte errepideak gurean, goizeko 8:00etan Zierbenatik Elorriorantz abiatuta.
Garraiolarien Defentsarako Espainiako Plataformak deitu du lanuztea Espainiako Estatu osoan, eta Euskal Herrian Hiru sindikatuak eta Tradinsa Nafarroako elkarteak babestu dute. Laugarren egunean hornidura falta sumatzen hasi da hainbat sektoretan, batez ere antxoa eta berdel kanpaina betean dauden inguratze arrantzan eta esne-industrian.
Hiruren esanetan sektorean lan baldintzak prekarizatzen dituzten jokabide “makurrak” izaten dira, batez ere kooperatiba “faltsu” eta azpikontratazioetan
Enpresa kimikoek ere alarma jo dute hornidura gabe geratzen ari direlako eta horrek ur araztegietan eragin dezakeelako: “Instalazio horiek ezin dira gelditu, osasun eta ingurumen arazo larriak sortzea eragin dezakeelako", azaldu du EAEko enpresa kimikoen AVEQ-KIMIKA elkarteko arduradunak.
Kostuen azpitik lanean
Erregaien garestitzearen ondorioz garraiolariek salatu dute kostuaren azpitik ari direla lanean eta Garraiolarien Defentsarako Plataformaren esanetan garraio enpresa txiki eta ertainen %90 “erabateko kiebran” dago momentu honetan. Gasolioak %35eko igoera izan du azken urtean Espainiako Estatuan, eta gasolinak %24ekoa.
Hiru garraiolari autonomoen sindikatuak azaldu duenez, estatu mailako plataformak egin dituen aldarrikapenak osagarriak dira beraiek dituzten eskaerekin eta horregatik egin dute bat mobilizazioekin. Hiruren esanetan sektorean lan baldintzak prekarizatzen dituzten jokabide “makurrak” izaten dira, batez ere kooperatiba “faltsu” eta azpikontratazioetan. Horregatik, garraioaren tarifen berrikuspen sistematikoa eskatu dute, beste hainbat gauzen artean.
Hiruk mobilizazioak egin ditu Iruñean eta Gasteizen, Nafarroako Gobernuaren eta Eusko Jaurlaritzaren egoitzen atariraino.
Ekaitz perfektua
Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapeneko sailburuak adierazi du ez duela “ezer aurpegiratzeko” greban dauden kamioilariei, baina Ukrainako gerraren egungo nazioarteko testuinguruan greba horrek “ekaitz perfektua” sortu dezakeela.
Logistika eta portuetako arduradunekin egindako bileraren ostean egin ditu adierazpenok Tapiak, eta kazetari baten galderei erantzunez aitortu du Ertzaintza ez dela “irtenbide bakarra” errepideetan eta horniduran ematen ari diren arazoak konpontzeko: “Entzun egin behar dira zein diren beraien [grebalarien] arazoak, batzuk egiturazkoak dira, baina beste batzuk, erregaien prezioa bezala, azkar konpondu behar dira”.
Espainiako Gobernua: “Atzean eskuin muturra dago”
Kamioilarien pikete eta protestek eta poliziaren erantzunak hainbat istilu eragin ditu Espainiako Estatuan, baita egoera arriskutsuak ere.
Escena completa del disparo de un Policía de secreta a un camionero
? #M50 San Fernando de Henares, Madrid#HuelgaTransporte pic.twitter.com/IBFDgQ4VAQ
— SocialDrive (@SocialDrive_es) March 15, 2022
Espainiako Gobernuko bozeramaile Isabel Rodriguezek “ultraeskuinak dituen jokabideekin” lotu ditu hauek eta nabarmendu du grebalariak beste langileak “boikoteatzen” ari direla. Zentzu berean, Raquel Sánchez Garraio ministroak esan du ez dela eseriko “biolentzia erabiltzen duten erradikal batzuekin”.
Adierazpen hauek harrabotsa sortu dute. Greba deitu duen garraiolarien plataformak “guztiz mespretxatuak” sentitzen direla azaldu du eta garraioaren sektore zati garrantzitsu bat “kriminalizatzen” ari direla.
Hiruk azaldu du berak deitutako mobilizazioak “normaltasunez” ari direla egiten eta agintarien gomendioak bete dituztela une oro. “Hiruk errespetatu egin du dagoeneko prezioen berrikuspena lortu dute afiliatuen lan egiteko erabakia”, dio sindikatuak, baina garraiolarien aldarrikapenei erantzuteko eskatu die administrazioei.
Patronalak badaki zer egin: greban interbenitu
Automozioa, siderurgia eta petrolio enpresetako patronalek, beren aldetik, “urgentziazko interbentzioa” eskatu diote Espainiako Gobernuari, garraiolarien lanuztearen ondorioz lantegiak “gelditzea” eragozteko.
ELA sindikatuak azaldu duenez, azken Lan Eskaintza Publikoaren oinarrien arabera, Ertzaintzarako eskainitako lanpostuen %20ak eta Udaltzaingoaren %30ak ez daukate euskara-eskakizunik. Gasteizen, adibidez, udaltzain-lanpostuen erdietan, 24tan, ez dago euskara-eskakizunik.
Kamioiak ez sartu ez atera. Horrela eman dute goiza BSHko Eskirozko lantokian. Parez-pare langileak aurkitu dituzte protestan. Hilkutxa batekin, elkarretaratze formatuan lehenbizi eta Foruzaingoak esku hartu behar zuela jakin dutenean eserialdia egin dute erresistentzia pasiboa... [+]
Dakota Access oliobidearen kontrako protestengatik zigortu du Ipar Dakotako epaimahai batek erakunde ekologista, Energy Transfer Partners enpresak salaketa jarri ostean. Standing Rockeko sioux tribuak protesten erantzukizuna bere gain hartu du.
Lurraren alde borrokan dabilen orok begi onez hartu du Frantziako Legebiltzarrak laborantza lurren babesteko lege-proposamenaren alde bozkatu izana. Peio Dufau diputatu abertzaleak aurkezturiko testua da, eta politikoa eta sentimentala juntaturik, hemizikloan Arbonako okupazioa,... [+]
Mila milioika mintzo dira agintariak. CO2 isurketak konpentsatzeko neurri eraginkor gisa aurkeztuta, zuhaitz landaketei buruzko zifra alimaleak entzuten dira azken urteetan. Trantsiziorako bide interesgarria izan zitekeen, orain arteko oihanak zainduta eta bioaniztasuna... [+]
2020. urteko udaberrian lorategigintzak eta ortugintzak hartutako balioa gogoan, aisialdi aktibitate eta ingurune naturalarekin lotura gisa. Terraza eta etxeko loreontzietan hasitako ekintzak hiriko ortuen nekazaritzan jarraitu du, behin itxialdia bareturik. Historian zehar... [+]
Tesla autoen salmentak, esaterako, %30 jaitsi dira urtea hasi denetik. Danimarkan beste hainbeste jaitsi da AEBetara oporretan joango direnen erreserba kopurua. Eta Suedian, inkesta baten arabera, hamarretik zortzi prest leudeke produktu estatubatuarrei boikota egiteko.
Buñueleko (Nafarroa) kasuan, 34 urteko gizona makina batean harrapatuta geratu da. Arratzun (Bizkaia), aldiz, garabiak goi-tentsioko linea bat ukitu ostean hil da 61 urteko gizona.
Mahai Orokorreko sindikatuek salatu dute Gobernuak utzikeriaz jokatu duela ordezkaritza sindikalarekin negoziatzerakoan, horren adibidea da Estatutu berriaren negoziazioan ezarri duen blokeoa. Gobernua Mahai Orokorrean gai horiek guztiak negoziatzera esertzeko ahalegin ugari eta... [+]
Institutuko giza baliabideak hobetzeko eskatu dute irakasleek, ikasleei kalitatezko arreta eman ahal izateko. Kartelekin eta pankartekin itxaron diete irakasleek lehendakariari. Jaurlaritzako ordezkariek ikastetxeko zuzendaritzari esan diote ez zutela "horrelakorik... [+]
“Beste alde batera begiratzea” leporatu diete erakunde publikoei, eta baita eskualdeko borroka defendatzea ere.
Ubidekoak (Bizkaia) dira Imanol Iturriotz eta Aritz Bengoa gazteak. “Lagunak gara txikitatik, eta beti izan dugu buruan abeltzaintza proiektu bat martxan jartzeko ideia”, azaldu du Iturriotzek. Nekazaritzari lotutako ikasketak izan ez arren, baserri munduarekin eta... [+]
Tasa edo zerga turistikoaren eztabaida urtetan luzatzen ari da, erakunde publikoetan ordezkaritza duten indar politikoen artean zabala den arren ezarri beharraren gaineko adostasuna. Eztabaidetako bat da zerga hori zein erakundek kobratuko duen: zenbait udalek (tartean... [+]
Tamara Yague Confebaskeko presidenteak iragarri du gehiengo sindikalak deitutako martxoaren 20ko bilerara ez dela joango, eta gehitu du gutxieneko soldataz eztabaidatzeko markoa Espainiako Mahaia dela. ELA, LAB, ESK, Steilas, Etxalde eta Hiru sindikatuek EAErako gutxieneko... [+]