Garraio sektorean aritzen diren hamabi behargin hil dira aurten. LABek azaldu du garraio sektorean gertatzen diren heriotzak “erabat saihesteko modukoak” direla, eta horretarako borondate politikoa “besterik ez” dela behar, bai erakunde publikoen eta bai enpresen partetik.
Abenduaren 9an, 57 urteko kamioilari bat hil da Larrabetzun izandako lan istripu batean. Trans Jaylo S.A. enpresako langilea zen, eta ezbeharra kamioia galtzadatik atera zenean jazo da, kabinak kolpe handia jaso duenean Erletxes parean. Beharginak materiala deskargatu berri zuen Santurtziko portuan, eta Abadiñora zihoan hango enpresa batean bobinak kargatzeko.
ELAk azaldu duenez, lan-baldintza txarrak direla eta, garraioarena lan istripu tasa handienetako sektorea da. “Estrategikotzat” jotzen den garraio sektorean patronalak egiten duen presioak eta zenbait errepideren egoera txarrak egoera “larriagotzen” dutela azaldu du, eta askotan halako lan-istripuak trafiko istripu gisa erregistratzen direla ohartarazi.
LABek ere laneko istripua salatu du. Sindikatuak aditzera eman duenez, urte honetan hamabi garraiolari hil dira jada, eta honekin, dagoeneko 61 dira Euskal Herrian urte hasieratik lanean izandako heriotzak, iaz baino bi gehiago. Garraio sektorean gertatzen diren heriotzak “erabat saihesteko modukoak” direla azaldu du, horretarako “borondate politikoa" besterik ez dela behar, "garraiolarien lan eskubideak bermatuko dituzten neurriak jartzeko, baita erakunde publiko eta enpresa guztien inplikazioa ere”.
LABek “lan istripu hilgarrien gaineko datuak estaltzea” leporatu zion Nafarroako Gobernuari azaroaren amaieran.
Beharginak Excavaciones Mendiola enpresarako ari zen lanean, Construcciones Urrutia enpresaren azpikontrata. Langilearen lehenengo eguna zen sektorean lanean.
Boroa industrialdean hil zen 41 urteko I.P.C langilea, abenduaren 30ean biltegiko inbentarioa egiten ari zenean. ELA eta LAB sindikatuek, eta Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eman dute istripuaren berri.
Azken astean sindikatuak 5 heriotzaren berri izan du eta dagoeneko 26 dira Nafarroan lanean hil egin diren edo beste erkidegotan beharrean zendu diren nafarrak. Alarma gorria pizteko moduko datuak LAB sindikatuaren iritziz.
Astelehen honetan zendu da langilea Muskizeko enpresan, mantentze lanak egiten zituen bitartean. Zerbitzu medikuek berehala esku hartu bazuten ere, ez zuten lortu suspertzea. UGT sindikatuak lan istripu honen arrazoiak ikertzea exijitu du.
56 urteko garraiolari lesakarra hil zen lanean Irunen, kamioia kargatzen ari zela. Transportes Etxetrans enpresako langilea zen. Aurten 11 garraiolari hil dira lanean, horietariko asko, azken hau bezala, bihotzekoak jota LAB sindikatuak ohar batean jakinarazi duen bezala... [+]
Geltokiko kafetegi bateko kristalak garbitzen ari zela, hiru metroko altueratik erorita zendu da 55 urteko gizona. Aurten Euskal Herrian lan istrupuengatik hil den 54. langilea izan da.
Langilea eskualdekoa zen eta Zamalloa enpresa azpi-kontratatuarentzat egiten zuen lan.
Ezbeharretatik egun gutxitara zendu dira langile biak. LAB, ESK, STEILAS, EHNE-etxalde eta HIRU sindikatuek osatutako intersindikalak kontzentrazioa egingo du urriaren 31an Bilbon Confebask patronalaren egoitzaren aurrean heriotza biak salatzearren. Aurten 50 dira jada... [+]
56 urteko langile bat hil da Lizarran, Agralco (Agrupacion Alcoholera de Bodegas Cooperativas) biltegian lanean ari zela. 10:00ak aldera gertatu da ezbeharra, Lizarran la alcoholera moduan ezagutzen den nekazaritza hondakinen biltegian.
LAB, CGT, Steilas, ESK, EHNE eta Hiru sindikatuek salatu dituzte Nafarroan altueratik erorita hil diren hamar langileen kasuak.
Loiun (Bizkaia) eta Olletan (Nafarroa) hil dira langileak, astearte goizean, biak erorikoen ondorioz. Aurten Euskal Herrian 47 behargin hil dira laneko istripuetan. Nafarroan hamabi lan istripu izan dira aurtengo lehen seihilekoan, eta lan istripuen intzidentzia tasan datu... [+]
Lan-istripu larria izan zen igandean Funesen (Nafarroa), Elaborados Naturales de la Ribera del Ebro elikagai-enpresan. 29 urteko gizona gauean bertan erietxean hil zela jakinarazi zuen Foruzaingoak.
LAB, ESK, STEILAS, EHNE-Etxealde eta Hiru sindikatuek Gipuzkoako Foru Aldundiaren aurrean elkarretaratzea egin dute Lodosan lan-istripu hilgarria izan zuen garraiolariaren heriotza salatzeko. Sektorean lan-baldintza duinak galdegin dituzte patronalak eta instituzioek gaixotu eta... [+]
Irunberriko etxe partikular batean lanean ari zela erorita hil da 42 urteko iruindarra. Sindikatuen esanetan, lan-segurtasun araudia "ez da betetzen" eta erantzukizunak argitzeko eskatu dute. LABen arabera, jadanik 42 dira Euskal Herrian lanean ari zirela hildakoak.