Alemaniako neurriak prezioen igoerari aurre egiteko: garraio publiko eta treneko hilabeteko txartelak 9 euroan

  • Alemaniako Gobernuak bultzatuta, udako hilabeteetan 9 euroren truke nahi beste bidaiatu ahal izango da tren batzuetan eta garraio publikoan, argindarraren prezio gorakadari aurre egitea helburu. Herritarrak saldoan joan dira bonoak erostera, baina bada trenbide-sarea "kolapsatu" egin daitekeela ohartarazi duenik, baita hainbat erabaki hartu aurretik zaharkituak geratu diren azpiegiturak hobetzea beharrezkoa dela ere.


2022ko maiatzaren 30ean - 11:17
Garraoi publikoan eta eskualdeko tren-sarean baliatu ahal da bonoa / RailPass.com
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Inflazioari aurre egitea du helburu Gobernuaren ekimenak, Ukrainako gerrak eragin duen argindarraren prezio gorakadari batez ere. Hainbat neurri jarriko ditu indarrean asteazkenean, 9 euroko bonoak tartean. Garraio-enpresen ohiko irabaziak orekatzeko, 2.500 milioi euro bideratuko dira, El Diario hedabide digitalean irakur daitekeenez.

Aldo Mas kazetariak jaso duen moduan, ekainean, uztailan eta abuztuan baliatu ahal izango da bonoa, garraio publikoan eta tren sareetan, ICE abiadura handikoetan eta Intercity-etan salbu. Aurreikusi bezala, milaka eta milaka erabiltzailek eskuratu dituzte jada tiketak.

Dena den, ekimenaren arrakastak haren porrota ekar dezakeela nabarmendu du hainbat adituk. 1995ean gertatua ekarri dute gogora, proba egin zutenean ostiraletik igandera bitartean erabili zitekeen 7,5 euroko bonoarekin. Jende mordoak eskuratu zuen; eskaera izan zen eskaintza baino askoz ere handiagoa, eta garraio enpresek ezin izan zuten horrenbeste bidaiari hartu. Eta oraingoan ere, tamainako beherapena eskaintzea azpiegiturak (trenak, trenbideak...) hobetu gabe, arazoak ekar ditzakeela ohartarazi dute IW institutuko arduradun Hubertus Bardt bezalako adituek, hamarnaka urte baitira ez dela inbertsio publiko handirik egin trenbide sarea hobetzeko. Zentzu horretan, 2021ean sektorean 15.400 milioi euro inbertitu zirela gogorarazi du Handelsblatt egunkariak, baina trenen puntualtasuna okerrera doala.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Alemania
Alemaniako poliziak istiluak eragin ditu M8ko manifestazioan, Palestinaren aldeko mezuengatik

Berlinen martxoaren 8an izandako manifestazioa gogorki erreprimitu du Poliziak. Palestinaren aldeko aldarriak zeramatzaten manifestariek. Agintariek Alemanian arabierazko abestiak eta diskurtsoak debekatu dituzte manifestazioetan, "segurtasun publikoko" arrazoiak direla... [+]


Eskuin muturrarekin lotura duen alemaniar batek egin zuen Manheim hiriko auto harrapaketa, ez etorkin batek

Alemaniako Poliziak asteleheneko gertakariaren arrazoiak "politikoak" zirela baztertu duen arren, 35 urteko Alexander Scheuermann Ring Bund talde neonaziko kide zen. Bi hildako eta hamar zauritu utzi dituen atentatuaren egileak sare sozialetan "gorroto mezuak"... [+]


TikTok, X eta Instagrameko algoritmoek eskuin muturreko edukiak nabarmen hedatzen dituztela frogatu dute

Ikerketa bat egin dute Alemanian, hauteskundeen atarian: kontuak sortu dituzte TikToken, X-n eta Instagramen, eta aztertu egin dute algoritmoak zer nolako edukiak erakusten dituen. Guztietan, algoritmoak eskuinera eta eskuin muturrera jotzen du gehien, TikToken nabarmen.


Hauteskundeak Alemanian
Eskuina nagusi Alemanian, eta eskuin muturrak botoak bikoiztu ditu

Sozialdemokratek inoizko emaitzarik kaskarrenak lortu dituzten arren, litekeena da demokristau kontserbadoreekin elkartzea eta gobernua osatzea. Botoen %28,5 jaso ditu CDUk, eskuin muturreko AfDk %20,7 eta SPDk %16,4.


2025-02-20 | Xuban Zubiria
Alemaniako hauteskundeak irabazteko faboritoa: Friedrich Merz kontserbadorea

Olaf Scholz lehen ministro sozialdemokratak berde eta liberalekin zuzendutako “semaforoaren” gobernu koalizioa hautsi zen urte amaieran. Igandean Alemaniako kantziler berria aukeratzeko hauteskunde orokorrak izango dira, eta, inkesten arabera, kontserbadoreen... [+]


Zinegile baten “Israelen aurkako diskurtsoa” ari dira ikertzen Alemanian

Berlinale zine jaialdian gertatu da joan den asteburuan. Jun Li zuzendariak, Queerpanorama lan berria aurkeztu zuenean, printzipio ideologikoengatik Alemaniara ez joatea erabaki zuen Erfan Shekarriz aktore irandarraren testu bat irakurri zuen oholtza gainean: "Ibaitik... [+]


Aliatuen errekorrak

Porzheim (Alemania), 1945eko otsailaren 23a. Iluntzeko zortziak jotzear zirela, hegazkin aliatuak hiria bonbardatzen hasi ziren bonba su-eragileekin. Erasoak sarraski izugarria eragin zuen denbora gutxian. Baina Pforzheimen gertatutakoa itzalean geratu zen, egun batzuk lehenago,... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


2025-02-03 | ARGIA
160.000 pertsona baino gehiago irten dira kalera Berlinen, eskuin muturrari “suhesia” jartzea aldarrikatzeko

Larunbatean hamarnaka milaka herritar manifestatu dira Berlinen eta Alemania osoan. Otsailaren 23ko hauteskunde orokorren atarian, gainontzeko alderdiei eta bereziki CDU alderdi kontserbadoreari exijitu diete AfD eskuin muturreko alderdiarekin harreman oro eteteko.


2025-01-13 | Gedar
Poliziaren errepresio bortitza Berlinen, Luxemburg eta Liebknecht omentzeko manifestazioan

Berlingo mobilizazio komunista tradizionala, Palestinarekiko elkartasunak markatua, bortizki zapaldu zuen Poliziak: kargak, ospitaleratutako zaurituak, atxiloketak, manifestarien inguraketa metro-geltoki batean eta abar.


Alemaniako ezkerra: BSW geratzeko etorri da

Alemaniako Brandenburgo estatuaren azken hauteskundeetan Sahra Wagenknecht Aliantzak (BSW) botoen %13,5 lortu zuen. Alderdia Sahra Wagenknecht-ek sortu zuen, Die Linke alderdi ezkertiarraren kide ohiak. Die Linke botoen %10,7tik %3ra iragan da, eta estatuko legebiltzarretik... [+]


2024-09-23 | Xuban Zubiria
Analisia
Alemania ekialdeko hauteskundeetako irabazleak: ezkerreko BSW eta (batez ere) eskuin muturreko AfD

Boto gutxi tarteko gailendu zaio Olaf Scholz lehen ministroaren SPD alderdia eskuin muturrari Alemania ekialdeko Brandenburgoko hauteskundeetan. Turingia eta Saxoniako porroten ostean Brandenburgoko emaitzak arnasa eman dio Scholzek zuzentzen duen “semaforoaren”... [+]


2024-09-23 | ARGIA
Ultraeskuinari justu-justu hartu diote aurrea sozialdemokratek Branderburgoko hauteskundeetan

1,1 puntuko aldea baino ez. Alemanian koalizioan gobernatzen ari diren sozialdemokratek hauteskundeak irabazi dituzte Branderburgo eskualdean. Botoen %30,7 lortu dute. Bigarren tokian, botoen %29,6rekin, gelditu da Alemaniari Alternatiba (AfD) eskuin muturreko alderdia... [+]


Eguneraketa berriak daude