Iazko uztailean iragarri zuen Espainiako Gobernuak Garoña betiko itxiko zuela. Sei hilabete geroago ez dute aurrerapenik egin desegite prozesuan eta martxa honetan bide “luzea, neketsua eta garestia” izan daitekeela aurreikusten dute adituek. Bataz beste,eraikina erabat eraisteko hamabost urte beharko dituztela diote adituek eta 17.000 milioi euroko gastua izan dezakeela. Hondakinak eta erregai nuklearrak kudeatzeko ordea, 70 urte beharko dituela dio enpresa arduradunak.
Espainiako Gobernuak enpresa baten esku utzi zuen Garoña behin betiko desegitearen ardura. Enpresaren eraikina eraisteaz, hondakin erradioaktiboak gordetzeaz eta erregai nuklearrak kudeatzeaz arduratu beharko litzateke, besteak beste. Prozesua zehaztuko duen txostenaren egoera “izoztuta” dagoela jakinarazi du Juan Lopez de Uriarte Podemos Ahal Duguko Arabako diputatuak: “Enpresa arduradunak prozesua zehazten duen txosten bat aurkeztu behar dio Segurtasun Nuklearraren Batzordeari, onarpen ofiziala izan eta lanean hasteko. Txosten hori ez da gauzatu; lanak ez dira hasi. Guztia luzatu daitekeela pentsa daiteke”.
Noticias de Alavak jaso duenez, Garoña deuseztatzearen ardura duen enpresak 70 urte barru aurreikusten du lanak erabat amaitzea. Eta aurrekontuari dagokionez, ez zaio merke irtengo Burgosko energia nuklearrarekin amaitzea Espainiako Gobernuari: 17.000 milioi euro beharko dira printzipioz zentrala desagertarazteko.
Zentral nuklearra desegiteko lanak hasi ez badira ere, jada zeresana eman dute Garoñako hondakin nuklearrek. Andaluziako Ezker Batuko koordinatzaileak eginiko salaketa batek zehazten duenez, Garoñako hondakinen zati bat, ustez, Cordobako almazen batean dago, Espainiako Gobernuak baimendutako bidalketa bat dela eta. Hondakinen deuseztatzea Bruselak gainbegiratu beharreko prozesua dela adierazi du, “Andaluzia Estatuko zabortegia ez bilakatzeko”.
Espainiako Gobernuaren Enresa enpresa publikoaren esku geratu da instalazioaren titulartasuna, eta eraisketa lanetarako guztira 475 milioi euroko gastua aurreikusi dute. 40 urtetako etekinak pribatuak izan eta gastuak publikoak izan direla salatu du Araba Garoña Gabe... [+]
Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioa (MITECO) izan da zental nuklearra eraisteko baimena eman duena. Horri esker, Enresaren enpresa publikoaren esku geratu da instalazioaren titulartasuna.
Ekainean hasi eta hamar urte inguru luzatuko dira Garoñako zentral nuklearra desegiteko lanak. Bi fasetan egingo dira, erreaktorea desegin aurretik igerilekuak husteko. Hondakinen %15 zentralean bertan geratuko da.
Ascoko zentral nuklearrean izandako istripu hilgarriaren biharamunean, Eguzki talde ekologistak salatu du Garoña desegiteko Espainiako Estuak martxoan aurkeztutako desegite proiektuak ez zituen jasotzen "ez neurririk, ez segurtasun-arriskurik, ez esperientziarik... [+]
Segurtasun iturrien arabera, karbono dioxido isuri batengatik gertatu da Ascoko istripua, ez "jarduera erradiologikoagatik". Eguzki talde ekologista eta antinuklearrak ohartarazi du zentral horietan “beste ezeren gainetik, lehentasun nagusia” izan behar... [+]
Garoña itxi zen garaiko ospakizunak urruti daude. Lasaitua hartu genuen gehienok, zentral nuklearraz ahazten has gintezkeelakoan
Eguzkik alegazioak aurkeztu dizkio Garoña desegiteko proiektuari. Talde ekologistak ingurunea eta segurtasuna fase guztietan aztertzea eta ingurunea biziberritzeko plan bat eskatu du, besteak beste.
2012. urtetik geldi dago Garoñako zentral nuklearra eta 2021ean hasiko dira hura eraisten, Espainiako Gobernuak EH Bilduren galdera parlamentario bati erantzunez informatu duenez.
Eraiste-aurreko lanen plangintzan gabezia nabariak daudela adierazi du Segurtasun Nuklearrerako Batzordeak. Ikuskatzea joan den martxoan izan zen, eta batzordeak ateratako txostenak dio langileen irradiazio-mailaren kalkuluaren gainean eragin handia izango dutela plangintzaren... [+]