Arabako Batzar Nagusiek deitu duten ekitaldia 12:00etan hasiko da Probintzia plazan. Arabako Foru Aldundiak Garoña berriro irekitzeko espedientean agertzea onartu du.
Datorren larunbatean, hilak 19, Garoñako zentral nuklearra behin betiko ixteko eskatuko dute Gasteizen. Ekitaldia 12:00etatik aurrera ospatuko da Probintzia plazan eta bertan izango dira Araba osoko erakundeak (Udalak, Kontzejuak, Kuadrillak), sindikatuak, hainbat esparrutako elkarteak, alderdi politikoak eta herritarrak. Arabako Batzar Nagusiek antolatu dute ekitaldia, arabarrek zentral nuklearra berriro zabaltzeko erabakia "guztiz arbuiatzen dutela ikusarazteko".
Ekitaldiari amaiera emateko "Arabako kulturaren pertsonaia nabarmen batek" idatzitako manifestua irakurriko dute.
Diputatuen Kontseiluak onartu duen moduan, Arabako Foru Aldundia agertuko da Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioan, interesduna denez Garoñako zentral nuklearrarekin loturiko prozeduretan. Horrela, entzunaldia, ikustea eta espedienteetarako eta ingurumen informazio publikorako sarbidea eskatuko ditu.
Zerbitzu juridikoek baieztatu dute Arabako foru erakundea alderdi interesduna dela, bai Garoñarako aldi baterako biltegi indibidualizatua baimentzeko prozeduran, bai zentralaren baimena berritzeko prozeduran. Aldundiak bide ez-ofizialetatik izan du bi espediente horien berri, Ministerioak inola ere ez baitu bera informatu edo kontuan hartu espediente hauetan.
Hala ere, Foru Aldundiak uste du bi espedienteak, zeinen ebazpena oraindik ez baita hartu, eragina dutela erakundean eta bere bidezko interesetan. Izan ere, Ingurumen eta Hirigintza arloetako eskumenak ditu. Halaber, hurbiltasun geografikoagatik, zentral nuklearraren babes zibileko plan zuzentzailearen barruan dauden administrazio publikoetako bat da Aldundia.
“Ezin daiteke auzitan jarri Arabako foru erakundeak bidezko interesa duela edozein ekintza edo prozeduratan, horren emaitza bada zentral nuklearretik oso hurbileko ingurunean dauden pertsonak eta beren ondasunak direla-eta foru administrazio honek babestu behar dituen askotariko interesetan zuzeneko eragina izan dezaketen administrazio egintzak edo araugintza xedapenak hartzea”, dio txosten juridikoak, aldi baterako biltegi indibidualizatuaren proiektuari buruz eta orobat zentrala ustiatzeko baimenaren berritze posibleari buruz.
Albiste hau Arabako Aleak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra
Espainiako Gobernuaren Enresa enpresa publikoaren esku geratu da instalazioaren titulartasuna, eta eraisketa lanetarako guztira 475 milioi euroko gastua aurreikusi dute. 40 urtetako etekinak pribatuak izan eta gastuak publikoak izan direla salatu du Araba Garoña Gabe... [+]
Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioa (MITECO) izan da zental nuklearra eraisteko baimena eman duena. Horri esker, Enresaren enpresa publikoaren esku geratu da instalazioaren titulartasuna.
Ekainean hasi eta hamar urte inguru luzatuko dira Garoñako zentral nuklearra desegiteko lanak. Bi fasetan egingo dira, erreaktorea desegin aurretik igerilekuak husteko. Hondakinen %15 zentralean bertan geratuko da.
Ascoko zentral nuklearrean izandako istripu hilgarriaren biharamunean, Eguzki talde ekologistak salatu du Garoña desegiteko Espainiako Estuak martxoan aurkeztutako desegite proiektuak ez zituen jasotzen "ez neurririk, ez segurtasun-arriskurik, ez esperientziarik... [+]
Segurtasun iturrien arabera, karbono dioxido isuri batengatik gertatu da Ascoko istripua, ez "jarduera erradiologikoagatik". Eguzki talde ekologista eta antinuklearrak ohartarazi du zentral horietan “beste ezeren gainetik, lehentasun nagusia” izan behar... [+]
Garoña itxi zen garaiko ospakizunak urruti daude. Lasaitua hartu genuen gehienok, zentral nuklearraz ahazten has gintezkeelakoan
Eguzkik alegazioak aurkeztu dizkio Garoña desegiteko proiektuari. Talde ekologistak ingurunea eta segurtasuna fase guztietan aztertzea eta ingurunea biziberritzeko plan bat eskatu du, besteak beste.
2012. urtetik geldi dago Garoñako zentral nuklearra eta 2021ean hasiko dira hura eraisten, Espainiako Gobernuak EH Bilduren galdera parlamentario bati erantzunez informatu duenez.
Eraiste-aurreko lanen plangintzan gabezia nabariak daudela adierazi du Segurtasun Nuklearrerako Batzordeak. Ikuskatzea joan den martxoan izan zen, eta batzordeak ateratako txostenak dio langileen irradiazio-mailaren kalkuluaren gainean eragin handia izango dutela plangintzaren... [+]