Eraiste-aurreko lanen plangintzan gabezia nabariak daudela adierazi du Segurtasun Nuklearrerako Batzordeak. Ikuskatzea joan den martxoan izan zen, eta batzordeak ateratako txostenak dio langileen irradiazio-mailaren kalkuluaren gainean eragin handia izango dutela plangintzaren gabeziek.
Irradiazioaren ohiko segurtasun-kontrola zen martxoan Segurtasun Nuklearrerako Batzordeak egin zuena, baina aurkako emaitzak lortu zituzten bertan. Izan ere, talde- zein indibiduo-mailan, Garoña zentral nuklearreko langileak irradiazio irregularra jasotzen ari dira, beti ere, ikuskatze honen arabera.
“Banakako gehienezko dosi-ofizial adierazlea eta maila administratiboko dosiaren balorea” koherenteak ez direla azpimarratu dute ikuskapenaren ondorioetan. Hau dela eta, langileek jasotzen dituzten irradiazio-dosien etengabeko estimazio berriak egitea eskatu du batzordeak.
Amaiera amaigabea
2012ko abenduan utzi zion Garoñak energia nuklearra produzitzeari, eta 2017ko abuztuaren batean izan zen zentralaren behin betiko itxiera. Hala ere, oraindik eraiste-aurreko lanetan ari dira zentralean, eta eraikinaren eraistea ez da 2021 arte iritsiko. Zentral nuklearraren behin betiko amaiera berandu datorrela salatu dute azken urteetan Euskal Herriko zein Espainiako Estatuko talde ekologistek, eta prozesua azkartzea eskatzen dute.
Espainiako Gobernuaren Enresa enpresa publikoaren esku geratu da instalazioaren titulartasuna, eta eraisketa lanetarako guztira 475 milioi euroko gastua aurreikusi dute. 40 urtetako etekinak pribatuak izan eta gastuak publikoak izan direla salatu du Araba Garoña Gabe... [+]
Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioa (MITECO) izan da zental nuklearra eraisteko baimena eman duena. Horri esker, Enresaren enpresa publikoaren esku geratu da instalazioaren titulartasuna.
Ekainean hasi eta hamar urte inguru luzatuko dira Garoñako zentral nuklearra desegiteko lanak. Bi fasetan egingo dira, erreaktorea desegin aurretik igerilekuak husteko. Hondakinen %15 zentralean bertan geratuko da.
Ascoko zentral nuklearrean izandako istripu hilgarriaren biharamunean, Eguzki talde ekologistak salatu du Garoña desegiteko Espainiako Estuak martxoan aurkeztutako desegite proiektuak ez zituen jasotzen "ez neurririk, ez segurtasun-arriskurik, ez esperientziarik... [+]
Segurtasun iturrien arabera, karbono dioxido isuri batengatik gertatu da Ascoko istripua, ez "jarduera erradiologikoagatik". Eguzki talde ekologista eta antinuklearrak ohartarazi du zentral horietan “beste ezeren gainetik, lehentasun nagusia” izan behar... [+]
Garoña itxi zen garaiko ospakizunak urruti daude. Lasaitua hartu genuen gehienok, zentral nuklearraz ahazten has gintezkeelakoan
Eguzkik alegazioak aurkeztu dizkio Garoña desegiteko proiektuari. Talde ekologistak ingurunea eta segurtasuna fase guztietan aztertzea eta ingurunea biziberritzeko plan bat eskatu du, besteak beste.
2012. urtetik geldi dago Garoñako zentral nuklearra eta 2021ean hasiko dira hura eraisten, Espainiako Gobernuak EH Bilduren galdera parlamentario bati erantzunez informatu duenez.
Zentral nuklearraren eraispen lanen planifikazioan "gabeziak" daudela egiaztatu du CSNk, eta ohartarazi du egoera horregatik Nuclenorrek erradiazio arriskuen berrebaluazioak egin behar izan dituela. Jasotako erradiazio dosi kolektiboak zehazteaz gain, dosi indibidualak... [+]