Manifestazioa egin dute Gasteizko kaleetan, “Garoñaren behin betiko itxiera” eskatzeko. Udaltzaingoaren arabera, 2.000 lagunek hartu dute parte.
Garoñako zentral nuklearra berraktibatzeko arriskua salatzeko, jende ugari bildu zen larunbatean Gasteizen. Segurtasun Nuklearraren Kontseiluak azaroan emango du berriz martxan jartzearen aldeko edo aurkako epaia, baina Alberto Frías Araba Garoñarik Gabe plataformako eledunak ez du zalantzarik: “Aldekoa izango da”.
Hala gertatzen bada, Garoñako zentralak berriz ere ateak zabaltzeko aukera izango du. Erabakiak aurrekaria ezarriko luke, eta orain arteko legediak baimentzen dituen gehienezko 40 urteko jardunetik 60ra igaroko lirateke haietako batzuk. Garoñaren kasuan, 2031 arte luzatuko litzateke baimena.
Hori saihesteko “hitzetatik ekintzetara” igarotzeko eskatu zien Friasek alderdi politikoei: “Garoña hauteskunde kanpainan elkar erasotzeko erabili ordez, has daitezela hura behin betiko ixteko bideak bilatzen”. “Arabako gizartearen zati handi batek ez du nahi zentrala berriz irekitzerik”, zehaztu zuen.
Alderdiei kargu hartu bazitzaien ere, zenbait ordezkari manifestazioan izan ziren. Besteak beste, Espainiako Kongresurako lau hautagai: Mikel Legarda (EAJ), Mikel Otero (EH Bildu), Javier Lasarte (PSE) eta Juantxo Lopez de Uralde (Unidos Podemos).
Espainiako Gobernuaren Enresa enpresa publikoaren esku geratu da instalazioaren titulartasuna, eta eraisketa lanetarako guztira 475 milioi euroko gastua aurreikusi dute. 40 urtetako etekinak pribatuak izan eta gastuak publikoak izan direla salatu du Araba Garoña Gabe... [+]
Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioa (MITECO) izan da zental nuklearra eraisteko baimena eman duena. Horri esker, Enresaren enpresa publikoaren esku geratu da instalazioaren titulartasuna.
Ekainean hasi eta hamar urte inguru luzatuko dira Garoñako zentral nuklearra desegiteko lanak. Bi fasetan egingo dira, erreaktorea desegin aurretik igerilekuak husteko. Hondakinen %15 zentralean bertan geratuko da.
Ascoko zentral nuklearrean izandako istripu hilgarriaren biharamunean, Eguzki talde ekologistak salatu du Garoña desegiteko Espainiako Estuak martxoan aurkeztutako desegite proiektuak ez zituen jasotzen "ez neurririk, ez segurtasun-arriskurik, ez esperientziarik... [+]
Segurtasun iturrien arabera, karbono dioxido isuri batengatik gertatu da Ascoko istripua, ez "jarduera erradiologikoagatik". Eguzki talde ekologista eta antinuklearrak ohartarazi du zentral horietan “beste ezeren gainetik, lehentasun nagusia” izan behar... [+]
Garoña itxi zen garaiko ospakizunak urruti daude. Lasaitua hartu genuen gehienok, zentral nuklearraz ahazten has gintezkeelakoan
Eguzkik alegazioak aurkeztu dizkio Garoña desegiteko proiektuari. Talde ekologistak ingurunea eta segurtasuna fase guztietan aztertzea eta ingurunea biziberritzeko plan bat eskatu du, besteak beste.
2012. urtetik geldi dago Garoñako zentral nuklearra eta 2021ean hasiko dira hura eraisten, Espainiako Gobernuak EH Bilduren galdera parlamentario bati erantzunez informatu duenez.
Eraiste-aurreko lanen plangintzan gabezia nabariak daudela adierazi du Segurtasun Nuklearrerako Batzordeak. Ikuskatzea joan den martxoan izan zen, eta batzordeak ateratako txostenak dio langileen irradiazio-mailaren kalkuluaren gainean eragin handia izango dutela plangintzaren... [+]