Euskal Herri iraultzaile eta borrokalaria iraganeko kontua da. Esan nahi dut, iruditzen zaidala iraganean ikusten ditugula gertatu diren iraultzak, baina unean kontserbadoretik gehiago izan ohi dugula. Kulturgintzan batez ere.
Javi Jorajuria Barañaindik eta Kattalin eta Ane Barcena Larrabetzutik dira J Martina. Konfinamendu betean eskaini dute kontzertua Barcena ahizpek euren etxetik, Jorajuriaren base elektronikoekin eta autotunearekin topera. Streaming kontzertu gehienek bezala ez du zuzeneko baten itxura ezta emoziorik ere, baina kontzertu hau berezi egin duena taldearen estreinua izan da.
Bi kanta kaleratu dituzte, kasualitatez, konfinamendu garaian. Elektronika geldoa, autotunea eta letretan arreta dira taldearen osagai nagusiak. Eta interes handia piztu dute dagoeneko.
Paul Beitiak manera zoragarrian euskaratu zuen beste proiektu baterako Camarón de la Isla-ren Viejo Mundo kanta, eta bertsio horren bertsioa eginez aurkeztu zen taldea etxean egindako bideoklip zaindu batekin. Produkzio oso gordina proposatzen dute, erritmo kutxa eta sinte gutxi batzuekin, ohiko egitura komertzialetik nahiko urrun.
Proposamenaren berritasuna ez dakar elementu hauen erabilerak. Elementu hauen erabileran kontingentziak baizik. Esango nuke elementuak hautatu direla kantak egiteko eta kito, eta ez orain arte egon izan diren “euskal trap”, “euskal reggaeton” edo nik zer dakit zein etiketa bilatuz, merkatu-nitxo horren bila.
“Al que asome la cabeza duro con él” zioen Carlos Puebla handiak; eta gurean antzeko autotunearekin eta musika elektronikoarekin: “tranpa” omen. Mundu osoan originala dena, erronka artistiko berria dena, hemen mesfidati ikusten dugu. J Martinakoek beraiek onartu behar izan dute uste zutena baino hater gutxiago izan dutela inguruan.
Entzun nuen behin, Elbira Zipitria andereñoak Ipar Euskal Herrira eraman zituela bere ikasleak euskal jaialdi batera. Eta ez Dok Amairukoak taularatutakoan kalera atera zituela ikasleak. Ez zuen begi onez ikusi gitarradun euskal kantu berri hori. Zipitria andereñoa, hain aurrerakoia gauza batzuetarako… eta tira!
“Kaleak su hartu du, ez naiz beldur. Erretzen ikusiko al dugu?” kantatzen ireki dute –denboraldi batez bukatzea espero dudan– streaming bidezko kontzertua. Euskal kulturan belarriak irekiago edukiko dituen eszena eta belaunaldi berri batean esperantza pixka bat. Hartu dezala su hartu behar duen guztiak, garaikideago eta, zergatik ez, futuristagoak izan gaitezen.
Olatz Salvador
Noiz: martxoaren 15ean.
Non: Deustuko jaietan.
------------------------------------------------
Martxoak beti du deustuarrontzat kolore berezia; urtero ospatzen ditugu jaiak, San Jose egunaren bueltan. Bi asteburu bete festa, eta urtetik urtera Deustuko... [+]
Inoren Ero Ni + Lisabö
Noiz: martxoaren 14an.
Non: Gasteizko Jimmy Jazz aretoan.
----------------------------------------------------
Izotz-arriskuaren seinalea autoko pantailatxoan. Urkiola, bere mendilerro eta baso. Kontzertuetara bideko ohiko errituala: Inoren... [+]
Olor
Noiz: martxoaren 9an.
Non: Bilboko Sarean espazioan.
---------------------------------------------------------
Esperantza. iz. Nahi edo desiratzen dena gertatuko delako edo lortuko delako uste ona.
Izen horixe jarri zion Jokin Azpiazu Carballo Olor ermuarrak bere... [+]
Hiuzz + Bloñ + Adur
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Iruñeko Aitzina tabernan (Egun Motelak kolektiboa).
--------------------------------------------
Larunbat goiza Iruñean. Neguko eguzkitan lanera doazen gizon –eta ez gizon– bakarti batzuk... [+]
Gauzak ez dira izatez errazak, eta, izango da batagatik edo besteagatik, baina, azken boladan, mingainari behar baino gehiagotan egin diot kosk bi kontu hauengatik: sold out-aren kultura eta FOMOa –azken hori agian azaldu behar da, ez baita hainbestetan esana: esperientzia... [+]
EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.
----------------------------------------------------
Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]
Kolektiboki antolatzeko grina aspalditxotik gorpuztu da, besteak beste, kulturaren esparruan. Jendea batzeko abaguneak dira kontzertuak, eta horregatik, musika kolektiboei egingo diegu txokoa erreportaje honetan. Gaia hain zabalean hartu ordez, Araban ipiniko dugu fokua,... [+]
Dena
NOIZ: urtarrilaren 18an.
NON: Gasteizko Jimmy Jazz aretoan.
----------------------------------------------
Galdera bat dabilkit buruan azken aldian: zenbat aldatzen dira gauzak 30 urtetan? Bai, irakurle, asmatu duzu: hiru hamarkada bete berri ditut. Laugarren... [+]
Chulería, joder!
NOIZ: urtarrilaren 5ean.
NON: Bilboko Kafe Antzokian.
----------------------------------------------------
Aretoa betetzen ari dela, antzokiko goiko barandaren atzetik beherantz begira, ni baino gazteagorik topatuko ote dudan jolasten eman ditut... [+]
Beyoncé futbol amerikarreko partida baten atsedenaldian, Houstonen (Texas). Kantari estatubatuarra cowboy jantzirik atera da estadio erdira. Kapela hegaluzeak tapatzen dio burua, zangoak belaunetarainoko bota luzeek. Soineko zuri urriak, berriz, izterrak eta paparra... [+]
17 urteko musika ibilbideari itxiera emango dio Odolaren Mintzoak hilaren 25ean Usurbilen eskainiko duen kontzertuan. Amaiera kontzertuaren inguruan egun osoko egitaraua antolatu dute. Bidelagun izan dituzten herriko taldeek hartuko dute oholtza: Rukula, Ameba, Viafara edota... [+]