Errusiarrez dauden edo "garai sobietarrekoak" diren 19 milioi liburu erretiratu dituzte liburutegietatik azken hilabeteetan, eta ez dute argitu zer egin duten horiekin.
Joan diren hilabeteetan, milioika liburu kendu dituzte Ukrainako autoritateek euren eskumeneko liburutegietatik, eta ez dute zehaztu zer egin duten horiekin. Reuters atariaren arabera, 19 milioi liburu erretiratu dituzte; zehazki, "garai sobietarrekoak" direnak edota errusiarrez daudenak. Horretarako, hizkuntzari lotutako argudioak erabili dituzte nagusiki. Ukrainako Parlamentuko Politika Humanitarioko eta Informazioko Batzordeko zuzendariordeak, Yevheniya Kravchuk-ek, azpimarratu du "tamalgarria" dela Ukrainako liburutegietan "errusieraz eta ukraineraz dauden liburuen proportzioa", %44 direlako errusieraz idatzitakoak.
2019an Kieveko Nazioarteko Soziologia Institutuak egindako inkesta baten arabera, biztanleen erdiak hitz egiten du soilik edo nagusiki ukraineraz, eta %30ek errusieraz. Dena den, gaur-gaurkoz ukrainera da hizkuntza ofizial bakarra Ukrainan.
Milioika libururen zentsurari dagokionez, zenbait datu eman ditu Kravchuk-ek: baztertutako 19 milioi liburuetatik, 11 milioi ziren errusiarrez idatzitakoak. Badirudi, beraz, arrazoiak ez direla soilik hizkuntzari lotutakoak. Ukrainerazko milioika liburu ere erretiratu dituzte liburutegietatik; esan bezala, "garai sobietarrekoak" direnak, Kravchuk-en esanetan. Antza, "Ukrainaren kontrako eraso armatua babestu" duten autoreen liburuak deuseztatzeko proposamenak ere mahai gainean daude.
Reuters-ek gogorarazi duenez, Ukrainako Gobernuak 2014an ekin zien errusierazko liburuak murrizteko politikei, Ukrainaren eta Errusiaren arteko "lotura kulturalak are gehiago hausteko". Duela urtebete, baina, gerra lehertzearekin batera, areagotu egin zuen prozesu hori.
Urtarrilaren 20rako bidea. Donald Trump urtarrilaren 20an izendatuko dute AEBetako presidente. Demokraten aldeko elite ekonomikoak hainbat aldiz saiatu dira Trump hiltzen. Lortuko al dute helburua urtarrilaren 20a baino lehen? Hortaz gain, guda fase berri garratzagora eraman... [+]
Gazpromekin zuen kontratua ez du berritu Volodymyr Zelenskyren gobernuak eta, asteazken goizean, Europa ekialdea hornitzeko gasaren fluxua eten du errusiar konpainiak.
AEBek eta Mendebaldeko aliatuek guztira 260.000 milioi dolarreko laguntza eman diote Ukrainari, gehienbat armamentuan eta laguntza militarrean, Errusiak 2022an egindako inbasioaren ostean. Nahiz eta laguntza horrek Ukrainaren defentsa indartzea helburu duen, Nazio Batuen... [+]
Atentatua astearte goizean izan da, Kieveko auzitegi batek Kirillovi Ukrainako tropen aurka arma kimiko debekatuak erabiltzea leporatu eta hurrengo egunean. 300 gramo TNTko karga zuen lehergailuak, eta Errusiak jazotakoa argitzeko ikerketa bat jarri du abian.
Ekaitz-erauntsia emana zegoen eta "hondamendia jazo da", Errusiako Gobernuak jakinarazi duenez. Ukrainak arduragabekeria egotzi dio.
Moskuk erakutsi du bere disuasio ahalmena areagotu dezakeela arma nuklearrik erabili gabe eta modu horretan bere arerioen gorakadari erantzun diezaiokeela. Bide batez, errusiar erruletan jokatzen ari diren europar erakundeetan arrakalak zabaltzen ditu.
Arma nuklearrarekin erantzuteko aukera dakarren dekretua izenpetu du Vladimir Putin presidenteak. Hegazkinekin, gurutzaldi misilekin zein droneekin "eraso masibo bat" pairatzeak ondorioztatu dezake arma horren erabilpena.
Urtarrilaren 20an utziko du AEBko presidente kargua Joe Bidenek, lekukoa Donald Trumpi emanda –zeinak AEBen norabide aldaketa marka dezakeen Ukrainako gerran–. Agintaldia amaitu aurretik, baina, irakurri dugu Ukrainari baimena eman diola Errusiako Kursk eskualdean... [+]
Errusian Ukrainarekiko gerra-frontean arituko liratekeen iparkorear soldaduena bezalako kontakizunak entzuten direnean, kosta egiten zaio behatzaileari bereiztea zer izan daitekeen gerra-lainoak lausotzen duen errealitatea, eta zer maskirovka klasikoenekoa.
Dagoeneko milioi bat pertsona hil dira Errusiaren eta Ukrainaren arteko gerra hasi zenetik, hainbat informek jaso dutenez. Hildako gehienak soldaduak dira, eta ondoren zibil ukrainarrak. Udara honetan izan dira kopururik altuenak 2022tik.
Asteazken honetan Ukrainako lehendakari Volodimir Zelensky Londresen bildu da Keir Starme lehen ministro britainiarrarekin eta Mark Rutte NATOko idazkari nagusi berriarekin. Ondoren bildu da ere Europar Batasuneko beste buruzagi garrantzitsuekin. Helburua da “garaipenerako... [+]
Irailaren 19an Europako Parlamentuaren gehiengoak honen alde eman zuen botoa: "Berehala kendu ditzatela Ukrainari emandako arma-sistemaren erabilerari jarritako murrizketa guztiak Errusiako lurraldean". Hitz arruntetan esanda: "Bota itzazue luzera handiko misilak... [+]
Potentzientzat salamiaren taktika erakargarria da. Xerrak apurka-apurka era finean moztean datza. Horrela AEBek NATOren zabalkundearekin, nazioarteko legediaren hausturekin, erregimen aldaketekin eta nazioartean bere base militarren ugalketarekin errusiarren segurtasuna eta... [+]
(Baina Kievek Errusiari eraso egiten uzteak gerrara eraman gaitzake zuzenean).
George Beebe CIAko Errusiako analisi zuzendari ohia da eta bere artikulu hau Rafael Poch kazetariaren blogean argitaratu dute gaztelaniaz eta Brave New Europe webgunean ingelesez.