Garai-Etxaniz eta Etxegarai-Oses bikoteak Emakume Master Cupeko txapeldun

  • Leire Garai eta Leire Etxanizek nagusitasun osoz irabazi dute lehen mailako txapela (22-5). Promozio mailakoa, Uxue Oses eta Madalen Etxegaraik osaturiko bikoteak eraman du (18-15), partidaren bigarren zatian markagailua irauli eta gero.


2019ko martxoaren 18an - 11:51
Emakume Master Cup txapelketako zortzi finalistak bat eginda podiumean.

Zumarragako (Gipuzkoa) Beloki pilotalekua sarrerarik gabe gelditu da igande eguerdian jokatu diren Emakume Master Cupeko finalak ikusteko. Lehen mailako eta promozio mailako txapelak izan dira jokoan eta frontoian bizi izan duten festa giroak ez du etenik izan.

Pilotaleku inguruan bildu den jendetza dela eta, herriko zinema aretoa ireki behar izan dute frontoira sartu ezinik geratu diren pilotazaleek finalak pantaila handian ikusi ahal izateko.

Desoreka elite mailan

Lehen mailako finalean bikote bakarrak eman du bere ohiko maila. Leire Garai hamabost urteko aurrelari gasteiztarrak eta aurreko bi edizioetan txapeldun izan den Leire Etxanizek, hasieratik bukaerara erakutsi dute bikote bezala duten sendotasuna. Partida serioa jokatu dute urdinek, erasoan pilotarik galdu gabe eta defentsa ikaragarria erakutsiz. Partida guztian zehar errenta handia izan dute markagailuan beren alde.

Patri Espinar eta Miriam Arrillagak ezer gutxi egin ahal izan dute. Hasiera batean Arrillagak atzeko koadroetan partida eustea lortu duen arren, jokoan eta markagailuan urdinak nagusi izan dira. Espinarren aurreko jokaldi ausartek ere ez dute merezitako emaitzik eman, tanto bakoitza egitea oso garesti baitzegoen gorrientzat.

22-5eko aldearekin, merezimendu osoz irabazi dute Garaik eta Etxanizek.

Emozioa promozioko finalean

Uxue Oses eta Madalen Etxegarai oñatiarrek promozio mailako txapela jantzi dute gorabehera handiak izan dituen partida bereganatu ostean. Hamahiru urte baino ez dituzten pilotari gazteek, final batek eragiten duen urduritasuna sumatu dute hasierako tantoetan.

Arerio zituzten Maria Granado hernaniarra eta Ainhoa Lakuntza adunarra hobeto sartu dira partidan. Pilota gutxi galduta, oñatiarren zalantzak baliatu dituzte markagailuan 8-2 aurreratzeko. 18 tantora jokatu den finalean, 12-7ko aldeaz ere gozatu dute Granado eta Lakuntzak, baina Oses eta Etxegaraik ez dute amore eman.

Urduritasunak alde batera utzita eta harmailetatik jaso duten bultzadak hauspoturik gorrien erreakzioa heldu da. Oses atzeko koadroetan nagusitzen hasi da eta Etxegaraik parebat sake on atera ostean konfidantza berreskuratu du. Partidaren bigarren zati ikaragarri bati esker markagailuari buelta eman eta garaipena lortu dute, Oñatitik bertaratu diren 100 zale ingururen zoramenerako.

Pilotazale guztien garaipena

Emakume kirolariek eman dezaketen maila eta ikuskizuna zaletu guztiek gozatzeko modukoa den beste erakustaldi bat izan da igandean Zumarragako Beloki pilotalekuan bizitakoa. Azkenaldian kirol ugaritan egin dira tankerako erakustaldiak eta horren geurea den esku pilotan ere ezin zen gutxiago izan. Urte luzez isilean egin den lan izugarriaren fruituak dira eta emakumeen kirolak bizi duen gorakadak etenik ez duenaren seinale da.

Finaleko argazki gehiago:

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Pilota
2025-01-15 | Jon Torner Zabala
Euskal selekzioa
Ofizialtasuna lortzeko bidean, zirrikitua zabalik?

Euskal selekzioaren ofizialtasuna lortzera bidean urratsa eman du Nazioarteko Euskal Pilota Federazioak, Euskadiko Federazioa eskubide osoko kide izatea onartuta. “Lorpen historikoa da”, zioen Euskadikoak pasa den abenduaren 28an, baina zuhurtziaz mintzo zen,... [+]


2025-01-13 | Jon Torner Zabala
Euskal Selekzioa Orain osatu da, Frantzia edo Espainiako selekzioei uko egiten dioten pilotariak babestea helburu

Lapurdiko Makean egin du Euskal Selekzioa Orain elkarteak lehenengo biltzar nagusia. Iazko udan Frantziako selekzioarekin jokatzeari uko egin ziotela iragarri zuten Ipar Euskal Herriko hamabost pilotarik osatzen dute gaur gaurkoz ekimena, zeinak helburu duen, besteak beste,... [+]


2025-01-13 | Gerardo Luzuriaga
Euskadiko Selekzioa?

Euskadiko Selekzioa lortzea, ezbairik gabe, lorpen historikoa izan da. Baina horretan geratzen bada, euskaldun askorentzat –ni barne, nafarra bainaiz– egunik ilunena eta tristeena izango da. Lehenengo egunetako poza eta berotasuna gozatu ondoren, itzul gaitezen... [+]


Lortu da. Lortu duzue! Lortu dugu. Zorionak eta eskerrik asko

Hainbeste urte borrokan horren atzetik ibili ondoren, 34 urte, hain zuzen, oso pozik gaude orain egun batzuk, abenduaren 28an Inuzente egunean, Iruñean, Nazioarteko Euskal Pilota Federazioak antolatu zuen batzarrean hartu zen erabakiagatik. Zeren ondo bidean,... [+]


2025-01-03 | Jon Torner Zabala
Espainiako Pilota Federazioa
“Eskura dauzkagun lege-erreminta guztiak baliatuko ditugu Espainiaren eskubideak babesteko”

Askok espero zuen moduan, Nazioarteko Pilota Federazioak Euskadikoa onartu ostean eskubide osoko kide gisa, Espainiako kirol-erakunde, alderdi politiko edota hedabideek erabakiaren aurkako oldarraldia hasi dute, nork beretik presioa eginez. Ostegunean, Espainiako Pilota... [+]


2025-01-02 | Leire Ibar
Nazioarteko Pilota Federazioak Espainiako Federazioak egindako akusazioak gezurtatu ditu

Espainiako Federazioak salatu du ez zaiola parte hartzen utzi iragan asteburuko Nazioarteko Pilota Federazioaren biltzar nagusian, eta hori “bidegabekeria” dela. Biltzar hartan onartu zuten, bozketan, Euskadiko federazioa nazioartekoaren eskubide osoko kide gisa... [+]


2024-12-30 | Jon Torner Zabala
Euskal selekzioaren ofizialtasuna lortzeko lehen urratsa, Nazioarteko Pilota Federazioak haren alde bozkatuta

Euskadiko Euskal Pilota Federazioa eskubide osoko kide izatea onartu du Nazioarteko Pilota Federazioak, larunbatean Iruñean egindako batzarrean. Ofizialtasuna lortzeko bidean urrats handia da, "lorpen historikoa", Euskadiko Federazioak adierazi duenez, baina... [+]


2024-08-26 | Jon Torner Zabala
Munduko Euskal Pilota Txapelketan, euskal pilota selekzioak lekurik ez

Iruñeko Labrit pilotalekuan ari da jokatzen 22 urtez azpiko XI. Munduko Euskal Pilota Txapelketa. Abuztuaren 31ra bitartean zazpi herrialdetako 200 pilotari baino gehiagok hartuko dute parte. Euskal selekzioak lehiatzerik ez duela-eta, haren ofizialtasuna eskatu dute... [+]


Espainia eta Frantziako selekzioekin jokatzeari uko egin diote 50 pilotarik

Euskal Herriko pilota selekzioa aldarrikatu du dozenaka pilotarik Hendaian egindako ekitaldi batean. Erabakia larunbatean, Hendaiako Beltzenia pilotalekuan egindako ekitaldi batean ezagutzera eman zuten.


Josu Garritz
“Diasporan egungo egunean bizi dira, arbasoen jatorri eta historiaz pixka bat ahaztuta”

Pilotari famatua izan zen, munduko txapelduna, baina tartean behin baizik ez zuen Euskal Herrian jokatu, Mexikon jaio, hazi eta hantxe bizi baitzen, gurasoak haraxe joanda 1936ko gerratik ihesi. Abertzalea, Mexikoko euskal etxeko presidentea, Jaurlaritzaren aholkularia,... [+]


2024-02-15 | Estitxu Eizagirre
Irabazi eta galdu

Txikitatik bizi dugu lehia gizarte honetan: umetan haurren arteko jolasetan, heldutakoan bizitzako eremu guztietan –batzuetan kontzienteki onartzen dugu jokatzea eta bestetan nahi gabe erortzen gara lehia dinamiketan–. Agian horregatik dira kirolariak gizarte... [+]


Eguneraketa berriak daude