Gamonal berriz haserre, alkatearen azken “obra faraonikoaren” kontra

  • Burgosko Gamonal auzoko batzarrak hiriko zezen plazaren birmoldaketaren kontrako protesta deitu du. Asanblada egingo dute ostiralean eguerdiko 12:30ean Burgosko Plaza Nagusian eta Udalaren osoko bilkuran parte hartuko dute obraren kontra zergatik egiten duten azaltzeko.

Urtarrilaren 14ko protestak Gamonaleko bulebarraren proiektuaren kontra

2014ko irailaren 09an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Zezen plaza birmoldatzeko eta “erabilera anitzeko toki” bihurtzeko obrak sei milioi euroko kostua izango du. Burgosko Udalak (PP) obra egiteko baimena esleitu dio Miguel Méndez Pozo eraikitzailea kide den aldi baterako enpresa-elkarte bati. Mendez Pozok urtarrilean istiluak eragin zituen Gamonaleko bulebarraren proiektuan ere hartu zuen parte.

“Obra honek ez du zentzurik. Beste premia batzuk daude”, azaldu du Manolo Alonso Gamonaleko batzarreko kideak. Beraien ustez, “arrazoi nahikoak” dituzte mobilizatzeko: “Ikusi nahi dugu jendearen erantzuna eta ea noraino iritsi gaitezkeen ”.

Oposizioa ere obraren kontra

Burgosko PSOE eta IU obraren eta honen esleipenaren kontra agertu dira. Bi alderdien ustez, zezen plaza birmoldatzea ez da beharrezkoa eta obra “faraonikotzat” jo dute: “Adjudikazioa objektiboki justifikatzea zaila da”, adierazi du Esther Peñalba PSOEko zinegotziak.

Javier Lacalle Burgosko alkateak “ez du ezer ikasi”, Luis Tudanca PSOEko diputatuaren ustez. “Gamonaleko istiluetatik hilabete gutxira akats berbera errepikatzen ari da: proiektu, pertsona, eta testuinguru berdinak”, kritikatu du Tudancak.

Raul Salinero IUko zinegotziak proiektua “lardaskeriatzat” jo du. “Legedi ustela erabili dute obraren esleipena pertsona ustel bati emateko”, salatu du. “Gamonalekin Lacallek ez zion inori entzun nahi izan eta bera da egoera honen alde zerbait egin dezakeena”, gehitu du Salinerok.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gamonal
Metroari buruz erabaki al dezakete zerbait donostiarrek?

Donostiako Koldo Mitxelena Kulturuneko aretoa bete zen asteartean Sator Alaia kolektiboak metro proiektuari buruz antolatutako mahai inguruan. Honelako egitasmoetan herritarren erabakitzeko eskubidea aztertu zuten.


Gamonal: borroka baten urteurrena

Duela urtebete Burgoseko Gamonal auzoko bizilagunek bulebar bat egiteko proiektu urbanistikoa geratzea lortu zuten protesta ikusgarrien bidez. Urteurrena ospatzeko hainbat ekintza antolatu dituzte.


2014-02-27 | Axier Lopez
Gamonal eta Gaztelako ezker independentista

Askapena talde internazionalistaren eskutik Izquierda Castellana taldeko zenbait kide izan dira azken egunotan Euskal Herrian Gaztelako ezker soberanistari buruzko hitzaldiak emateko. Urretxu-Zumarragako gaztetxera hurbildu eta Alberto San Martin burgostarrarekin Gamonaleko,... [+]


“Edukiontzi bat erretzea da indarkeria batzuentzat; ez jendea edukiontzi horretan janaria bilatzen aritzea”

Gamonaleko Bulebarraren Kontrako taldeko kide Roberto Dominguez elkarrizketatu du Oarsoaldea eta Bidasoako Hitzak, Oreretan protesten karietara eskaini zuen hitzaldi baten harira. Argi dauka pasatakoa ez dela gertakari isolatua, murrizketen eta egiturazko arazo sozialen... [+]


2014-01-16 | ARGIA
Gamonalen aldeko Madrilgo manifestazioaren osteko liskarretan 14 lagun atxilotu dituzte

Burgosko Gamonal auzoari elkartasuna adierazteko manifestazioa egin zuten atzo Madrilen. Amaitu osteko liskarretan hamalau lagun atxilotu zituen poliziak, suhiltzaile bat tartean.


2014-01-16 | Koldo Azkune
Diario de Burgosko jabeak Navarra Television kudeatzen du

Azken urteotan, behin baino gehiagotan, komunikabideetan Nafarroa eta Burgos elkarren ondoan agertu izan dira, bi probintziak mugakideak ez badira ere. Lehenik eta behin, Yolanda Barcina, Nafarroako presidentea, Burgosen jaioa da, haurtzaroa Portugaleten hemen bazuen ere.


Gure Gamonalak

Ez dut uste Francisco Javier Lacalle Burgosko sheriffak gure herri eta hirietan azken hamarkadetan praktikan jarri diren politika urbanistikoen aldean ezer anomaloa egin duenik.


Gamonal haserre zegoen 2005etik

Altxamendu guztiek historia bat dute atzetik, sarritan  ikustezina, infrapolitikoa, entzuten ez dena. Gamonal auzoan gertatu dena (herritarren monilizazioek bulebarreko obrak gelditu dituzte "behin behinean" ) ere ez da atzo goizeko kontua.


Burgosko Gamonal auzoko obrak behin-behinean gelditu dituzte mobilizazioen ondorioz

Burgosko alkateak iragarri du bertan behera utziko dituela Gamonal auzoko bulebarra eraikitzeko obrak. Bost egunez istilu larriak izan dira obren kontra protestan ari ziren auzotarren eta poliziaren artean.


Burgosko istiluak,
auzo baten haserrearen ispilu

Azken urteetan Burgosen gizarte gastuetan eman diren murrizketak proiektu urbanistikoak finantzatzeko erabili izan dira. Gamonal auzoan egin nahi den bulebarra eraikitzeko bideratuko den dirutzak istilu larriak eragin ditu azken egunotan hiriburuan. 


Eguneraketa berriak daude