Nafarroako Gobernuak Agoitzen "enpleguari eusteko duen ezintasuna" deitoratu dute Siemes-Gamesako langileek abuztuaren 5ean, enpresa batzordeak Nafarroako Gobernuarekin egin duen bileraren ostean. Bilera horretan, langileek adierazi dutenez, Gobernuak esan die ez duela gestio bakar batek ere aurrera egin, eta, gaur egun, ez duela beste aukerarik enpleguari eusteko.
Testuinguru horretan, Batzordeak atsekabea agertu du eta deitoratu egin du Nafarroako Gobernuaren ezintasuna, eta, are gehiago, enpresa hori ixteak Pirinio aurreko eremuko despopulazioaren arazoa larriagotuko luke (gogoratu behar da Europar Batasunak despopulatzeko arriskua 12,5 biztanleko dentsitatean kokatzen duela kilometro koadroko, eta Nafarroako Pirinio aurreko eremuan dentsitatea 7,7koa dela), eta, era berean, langabezia-arazoa areagotuko lukeela. Nafarroako batez bestekoa baino langabezia-tasa handiagoa duen herria ( % 13,6 Agoitzen eta % 9,6 Aurreko guztia nahikoa ez balitz, gainera, energia berriztagarriak Espezializazio adimenduneko Estrategiaren parte dira, eta estrategia horrekin Nafarroako Gobernuak behin eta berriz esan du konprometituta dagoela.
Azkenik, Batzordeak Siemens Gamesaren jarrera eta portaera salatu nahi du. Multinazional horrek modu krudel eta ankerrean tratatu gaitu, gure etorkizuna eta gure familiena kontuan hartu gabe, nahiz eta diru publikotik milioika euro jaso.
Energiaren sektoreari loturiko konpainiak bere zuzendari nagusia aldatu du, doikuntzak iragartzearekin batera. Euskal Herriko lantegietan ia 3.000 langile aritzen dira eta sindikatuak kezkatuta agertu dira, kaleratzeak ekar litzakeelako erabakiak.
Siemens Energy konpainia alemaniarrak 4.588 milioi euroko galerak izango dituela baieztatu du eta bermea eskatu die Alemaniako eta Espainiako gobernuei. Azaroaren 21ean iragarriko du bere plan estrategikoa, eta ordurako jakingo da berregituratzeak nola eragingo duen bere Siemens... [+]
Mendebaldeko Saharako Smara hirian urriaren 29an jaurtigaiekin izandako eraso ezezagun batek gorenean jarri du Fronte Polisarioaren eta Marokoko armadaren arteko gerra. Gaza bezala, harresi luze batez inguratuta dago herrialde osoa, eta Israelek palestinarrekin egin bezala,... [+]
Iruñeko Karlos III.a eta Nafarroako Gorteen artean egin dute protesta ekintza langileek. Agoizko lantegiaren itxierak 239 familia utziko ditu kalean, sindikatuen esanetan, “errentagarria eta bideragarria” izan arren.
Enpresak hamabost pertsona inguru kaleratzeko asmoa adierazi du. Hori dela eta, bi orduko lanuzteak deitu dituzte langileek uztailaren 23tik abuztuaren amaierara bitartean, zuzendaritzaren erabakia bertan behera uzteko asmoz.
Siemens Gamesako Agoitzeko langileak mobilizazioan ari dira dagoeneko, multinazional euskal-alemaniarrak “epe luzerako lehiakortasuna hobetzeko" desagerrarazi nahi dituen 239 lanpostuak defendatu asmoz.
Siemens Gamesak iragarri du 239 langile dituen Agoizko pala lantegia itxiko duela. Hamaika urteko jardueraren ondoren, albistea kolpe handia izan da Agoitz eta inguruetan.
Espainiar Estatuan Madril baino ez dago (%44,9) Nafarroaren aurretik. Nafarroako enpleguaren %17,5 sortzen dute erkidegoan dauden multinazionalen 154 enpresa filialek.
Siemens Gamesa multinazionalak Nafarroako Sarrigurengo lantegian 91 behargin utziko ditu kalean, Agustinosen 11 eta Orkoienen 4. Bizkaiko Zamudioko zentroan, berriz 48 kaleratze egingo ditu.
Oraindik informazio argirik ez badago ere, zenbait iturrik aipatzen dute 20-25 langile kaleratu nahi dituela Zamudioko plantatik. Sindikatuak haserre agertu dira.