Gamarra Vs Mendizorrotza: segregazioa Gasteizko udal igerilekuetan?

Mendizorrotzako igerilekuak. Argazkia: ARGIA

2024ko uztailaren 15ean - 07:09
Azken eguneraketa: 2024-07-17 00:21
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Igerilekuak klase gatazka ulertzeko ikasgela izan daitezke, gorputzen arteko aldeak aztertuta. Urte asko dira udal igerilekuetan igeri egiten dudala. Ia beti Aldabe gizarte-etxekoan, Alde Zaharra eta Errota auzoen artean kokatuta. Baina garai bat egon zen Mendizorrotzako igerileku estalietara joaten nintzena, izen bereko auzoan kokatuak. Gorputzen arteko aldeak nabarmenak ziren batetik bestera: osasuntsuagoak edo gaixoagoak, zahartzaroaren arrasto gehiago edo gutxiago dutenak, arau estetikoan sarrarazteko baliabideak dituztenak eta ez dituztenak.... Gorputzek ez diote gezurrik: Alde Zaharra eta Errota auzokoek Gasteizko txirotuenen artean daude (14.660 eta 15.697 euroko errenta batez beste, Eustaten azken datuen arabera); Mendizorrotza, aldiz, aberastuenen bizitokia da (34.020 euro). Hori, jakinik Mendizorrotzako auzokideetako asko igerileku publikoaren ondoan dagoen Estadio igerileku pribatuetara joko dutela.

Estali gabeko Gasteizko udal igerilekuen denboraldia maiatzaren 24an hasi zen. Bi ditugu, Gamarra eta Mendizorrotza, igerilekuz gain hainbat kirol-zelaiz, tabernaz, belardi zabalez eta beste hornituak, udan hamarnaka milaka gasteiztarrek gozatzen dituztenak. Mendizorrotza Gasteizko erdigunetik hurbil dago, Gamarra aldirietako industria gune batean. Hor ere ikusi daiteke alderik gorputzetan, bereziki azal kolorean, eta ez du ematen gustu edota erabaki pertsonal libreen ondorio hutsa denik.

Gamarrako eguneko sarrerak 6,60 euro balio du; Mendizorrotzakoak 13,40. Gamarrako uda denboraldi osorako abonuak (maiatzaren 24tik irailaren 15era) 31,50 euroko prezioa du; Mendizorrotzakoak... Mendizorrotzan ez dago denboraldi osoko abonurik. Bai, ordea, hilabeteko eta hamabostaldiko abonuak: hilabetekoagatik 64,10 euro ordaindu behar da, hamabost egunekoagatik 38,20 euro. Hau da, Mendizorrotzan hamabostaldi bat gozatzea Gamarran lau hilabetez egitea baino garestiago irteten da (proportzioan, zortzi aldiz garestiago), eta egun bakarraz gozatzea bikoitza. Bi tokietara sartzeko aukera du Gasteizko kirol instalazioetarako urteko abonua egiten duenak ere (alta ematea 52 euro, urteko kuota 95,40). Ezagutzen ez dituenarentzat, Mendizorrotzako azpiegiturak ez dira inolaz ere Gamarrakoen bikoitzak, are gutxiago zortzikoitzak. Azken datu esanguratsu bat: baztertutako herritarrekin lan egiten duten hiriko kale hezitzaileek edo elkarteek aukera dute udal igerilekuetarako txartelak lortzeko udaletxeari eskatuta... Gamarrarako, beti ere.

Zergatik herritarrak Gamarrara edo Mendizorrotzara errentaren arabera bideratzeko politika hau?

Ghettoa, nolabait, Mendizorrotzakoa da, gorputz eta poltsiko askoz uniformeagoen aisileku. Gamarrako erabiltzaileak askotarikoak dira, Gasteizko errealitatearen ispilu fidelagoa, Mendizorrotzara joan ezin dutenak zein ahal dutenak nahasten baitira bertan (baita inguruko herrietako edo Debagoienako herritar ugari ere). Arazoa da mundu mailako pertsonen joan-etorriekin ematen den bera: batzuk nahinora joatea dugu, beste batzuk ez, eta dirua da multzo batean edo bestean kokatzen gaituena. Baita igerileku publikoetan ere.

Zergatik herritarrak toki batera edo bestera errentaren arabera bideratzeko politika hau? “Administrazioak erantzuten du irizpide teknikoak direla”, azaldu dit gizarte langile batek gaiaz hizketan, “irizpide horiek dituzten ondorioak ez dituzte baloratzen”. Baina edozein irizpide ‘teknikoren’ atzean beti daude balore politiko jakin batzuk, kontzienteagoak edo inkontzienteagoak izan. Zeintzuk dira Gasteizko Udalarenak?


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Bazterkeria
Errenta baxua, suizidiorako arrisku faktore
Ikerketen arabera, errenta baxua dutenen pertsonen suizidio-tasa errenta ertaina edo altua dutenen bikoitza da. Nafarroako Osasun Sareak nabarmendu du baldintza sozioekonomikoetan arreta jarri behar dela. 

Haritu: “Familia batzuek sei hilabete daramatzate hotel batean”

Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak eta Harituk Iruñeko Udalak etxegabeentzat eskaintzen dituen baliabideak kritikatu dituzte: "Ogi apurrak dira", adierazi du Martin Zamarbide Harituko kideak. Behin behineko zenbait "aukera" ematen... [+]


2024-04-11 | Irutxuloko Hitza
Donostiako belodromoaren arkupean “hesi lotsagarriak” jarri izana salatu du Harrera Sareak

Donostiako Harrera Sareak belodromoko arkupean oztopoak jartzea salatu du. Zehazki, azken egunotan jarri dituzten hesien aurka egin dute sare sozialetan. Zabaldutako adierazpenetan adierazi dutenez, udala muga horiek jartzen dabil etxerik gabeko donostiarrek bertan lo egin ez... [+]


Manu Agirre. Ume itsuekin akordatzen?
“Gu ez gara Euskal Herri politiko eta instituzionalean bizi”

Kolorea eta argia ez ditu bereizten, ez du itsu ez garenok bezala ikusten, bestela baizik. Ez gaitu ikusten, ez dugu bera ikusten. Itsu gara bata bestearentzat. Hizketan hasi orduko ikusi dugu elkar, haren euskara segiduari gozo segitu diogu, hikarik naturalenean. Berak ekarri... [+]


Unibertsitateko ikasleak, bazterkeria arriskuan dauden haurren bidelagun

Gizarte-bazterkeria arriskuan dauden 10 eta 14 urte arteko haur migratzaileak eta haien mentore izan nahi duten ikasle helduagoak (goi mailako ikasketak egiten ari direnak) elkartzen ditu Urretxindorra proiektuak. Proiektuaren bederatzigarren edizioa abiatu berri da eta 37... [+]


2022-10-17 | Lide Iraola
Galtzak janzteagatik Basauriko sokatira txapelketatik kanpo utzi dutela salatu du emakume batek

Sokatirarako jantzi ofizialei buruzko arauek diote emakumeek gona jantzi behar dutela, eta gizonek prakak. Emakumeak hori amaitzeko eskaera egina zuen, baina aurten ez diote utzi galtzekin lehiatzen. Eztabaida "luze" joango dela erantzun diote.


Magdalena Piñeyro. Lodi matxinoa
“Ardura indibidualetik atera behar dugu, eta lodifobia arlo kolektiboan kokatu”

2013an, Magdalena Piñeyrok Stop Gordofobia (Stop Lodifobia) ataria sortu zuen beste kide batekin batera: garai hartan, jende gutxik zekien zapalkuntza horri buruzko ezer. Plataformak lan handia egin zuen terminoa Espainiako Estatuan zabaltzeko, eta, hamar urte geroago,... [+]


Andrea Momoitio. Memoria historiko feminista
“Putentzat eta eroentzat ez da demokraziarik izan”

1977ko azaroaren 9an, María Isabel Velasco Gutierrezen gorpua aurkitu zuten Basauriko presondegiko ziega batean, kiskalita. 23 urte zituen. Istripua, arduragabekeria edo hilketa izan ote zen argitzeko dago oraindik. Velascoren kideek
–Bilboko Gorte kaleko... [+]


Jennifer Alonso, lan orientatzailea
“Inklusioa lantzeko bide asko dituzte enpresek, aukerak eta denbora besterik ez dira behar”

Enpresa, erakunde eta eragileen arteko Truke esperientziak antolatu ditu Beterri Saretuz ekonomia eraldatzailearen ekimenak, eta Jennifer Alonsok maiatzaren 11n Hernanin egingo duten hirugarren saioan parte hartuko du, inklusioaz hitz egiteko. Sutargi enpresan, bazterkeria... [+]


Argindarra moztu dio Elizari lotutako Berakah programak familia pobretu bati Gasteizen

Hamar egun daramatza familiak argindarrik gabe, estatu mailan indarrean dagoen moratoria urratuz, Auzoan Bizi etxebizitza sareak salatu duenez. Berakahren antzeko jarrerak “ohikoak” direla ziurtatu dute.


2021-12-24 | David Bou
Sua ilunpean

Shaky, Violeta, Arsalan eta Zhara ziren. Bikotea eta 3 eta 4 hilabeteko haien seme-alabek osatutako familia. Beste lau pertsonekin batera bizi ziren Bartzelonako Tetuan plazan okupatutako etxabe batean. Banku baten egoitza izan zen espazioa, hark itxi eta deslai utzi zuen arte... [+]


“Eskola partikularrek klase arrakala handitzen dute”

Ikasleen erdiak arrunki jasotzen ditu eskolaz kanpoko klase partikularrak, eta hirutik bi noizbait joan da partikularretara. Ikasle Abertzaleek egindako galdetegien emaitza da, baina klase hauek “ez dira ikasteko borondaterik ez duten ikasle alferren errefortzurako... [+]


2021-10-25 | ARGIA
“Justizia” eskatu dute Elhadji Ndiayeren heriotzaren bosgarren urteurrenean

Africa United elkarteak prentsaurrekoa eman du Espainiako Poliziak atxilotu zuen toki berean. Estatuak gertatua “isilarazi” nahi duela eta Ndiayeren familiak ez duela inolako kalte ordainik jaso salatu dute.


Artolazabal sailburuak ez du azalpenik emango Koldo Arribillaga etxegabetuaren heriotzaz

EAJko eta PSEko parlamentariek atea itxi diote Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak Eusko Legebiltzarrean azalpenak emateko ekimenari. Koldo Arribillagari Osakidetzak ebakuntza egitea ukatu zion etxebizitzarik ez zuelako, bizi zen amaren etxetik kaleratua... [+]


Eguneraketa berriak daude