Sokatirarako jantzi ofizialei buruzko arauek diote emakumeek gona jantzi behar dutela, eta gizonek prakak. Emakumeak hori amaitzeko eskaera egina zuen, baina aurten ez diote utzi galtzekin lehiatzen. Eztabaida "luze" joango dela erantzun diote.
Emakume batek salatu du ostegunean Basauriko San Fausto jaietako kuadrilla arteko sokatiran parte hartzea debekatu ziotela, gona beharrean galtzak zituelako jantzita. Kuadrillek jokoa arautzeko ezarritako irizpideen arabera, emakumeek gona jantzi behar dute eta gizonek prakak. Osteguneko gertaera salatzearekin batera, emakumeak sare sozialetan azaldu du aspalditik eskatu duela arauek ez behartzea neskak gona janztera, baina kuadrillen arteko bileran ez dela aintzat hartu eskaera.
Areago, kontrako jarrera hartzea leporatu die: "Arauak legezko hutsune bat zuela esan zidaten, jantzi ofiziala jantzi behar zela jartzen baitzuen, eta kito, generoen eta sexuen arteko bereizketarik gabe. Baina, dirudienez, Herriko Taldeen hurrengo bileran gaia aipatu zen, eta sexuena zehaztu zuten, inori galdetu gabe eta kuadrilletan bozketarik egin gabe", azaldu du emakumeak sareetan BERRIAk jaso duenez. Itsaslapurrak kuadrillako kide da bera, eta sokatiran galtzekin parte hartu nahi duela esan du, gonarekin ez delako “identifikatua sentitzen”.
Joko eremura sartzea galarazten dioten momentuko bideo baten bidez egin du biktimak salaketa sare sozialetan. Azaldu du “publikoki diskriminatu” dutela, eta horren aurrean, “amorrua eta ezintasuna” sentitzen dituela. Galtzekin parte hartzea eragotzi izana Eusko Jaurlaritzaren Berdintasunerako Legearen aurka doala ohartarazi du, eta kasua Basauriko Emakumearen Etxera eraman du.
Herriko Taldeak eta Zigorrak eta Itsaslapurrak kuadrillek ohar batez argitu nahi izan dute arauak asanbladan “aho batez” adostutakoak direla. Jantzien kontua hainbatetan eztabaidatu dela dio, baina “sentsibilitate handiko gaia” dela-eta, pixkanaka tratatuko dela. Hala ere, eztabaida tradizioaren argudioari kateatuko zaiola dirudi: kuadrillek iritzi diote jantziei eustea haien “esentzia” mantentzeko eta gainerako herrietatik bereizteko modu bat dela.
Kiskali Basauriko Gazte Talde Feministako kideek GEURIA hedabideari adierazi diote bat egiten dutela emakumearen salaketarekin, “jantziek ez dutela generorik eduki behar” uste baitute. Aurten gertatutakoa konpondu ezin bada ere, ziurtatu dute hurrengo urteetan mugimendu feminista bezala parte hartuko dutela jantzi ofizialen inguruko eztabaidan.
Duela aste batzuk, Diputazio kalean, Gasteizko erdigunean, bi gizonek etxerik gabeko pertsona bat bota zuten lo egiten zuen lokalaren kanpoaldeko eskailera-buru txikitik. Bota ez ezik, berehala metalezko baranda bat ere jarri zuten lonjaren aurrean. Lokala luzaroan hutsik egon... [+]
Trumpen itzulera pizgarri izan da sendotuz doan eskuin muturreko erreakzionarioen mugimenduarentzat. Izan ere, historikoki, faxismoaren gorakada krisi ekonomikoekin lotuta egon da, baita sistemaren zilegitasun politiko eta ideologikoaren krisiarekin ere. Gaur egun, geldialdi... [+]
Gaztelueta C -Berango C gazteen futbol partidua bertan behera geratu zen Larunbatean. Jokatzen ari zirela Gaztelueta C taldeko gazte batek aurkariari "beltz zikin madarikatua" deitu zion. Gorengo erregional mailako Otxarkoaga-Iturrigorri partiduan ere... [+]
Erroldarik gabe izaterik ez ekimenak Gasteizko Udalaren bi barne dokumentu eman zituen argitara urtarrilaren 30ean. Udalerrian erroldatzeko irizpide murriztaileak jasotzen dira bertan, “bidegabeak eta ilegalak”, eragilearen esanetan, herritar baztertuenen kaltetan... [+]
Paris 365 jantokiak ez ditu martxora arte aurrez aurreko afariak emango eta erakundeei inplikazioa eskatu die konponbidea lortzeko.
Pobretuak kriminalizatzeko Jaurlaritzaren politika albiste izan da, berriz ere, azaroan. Salaketa anonimorako postontzia sortu du Lanbidek, herritar zintzoek Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta jasotzen duten herritar potentzialki iruzurtien “jardun irregularren edozein... [+]
Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak eta Harituk Iruñeko Udalak etxegabeentzat eskaintzen dituen baliabideak kritikatu dituzte: "Ogi apurrak dira", adierazi du Martin Zamarbide Harituko kideak. Behin behineko zenbait "aukera" ematen... [+]
Donostiako Harrera Sareak belodromoko arkupean oztopoak jartzea salatu du. Zehazki, azken egunotan jarri dituzten hesien aurka egin dute sare sozialetan. Zabaldutako adierazpenetan adierazi dutenez, udala muga horiek jartzen dabil etxerik gabeko donostiarrek bertan lo egin ez... [+]
Kolorea eta argia ez ditu bereizten, ez du itsu ez garenok bezala ikusten, bestela baizik. Ez gaitu ikusten, ez dugu bera ikusten. Itsu gara bata bestearentzat. Hizketan hasi orduko ikusi dugu elkar, haren euskara segiduari gozo segitu diogu, hikarik naturalenean. Berak ekarri... [+]
Gizarte-bazterkeria arriskuan dauden 10 eta 14 urte arteko haur migratzaileak eta haien mentore izan nahi duten ikasle helduagoak (goi mailako ikasketak egiten ari direnak) elkartzen ditu Urretxindorra proiektuak. Proiektuaren bederatzigarren edizioa abiatu berri da eta 37... [+]
2013an, Magdalena Piñeyrok Stop Gordofobia (Stop Lodifobia) ataria sortu zuen beste kide batekin batera: garai hartan, jende gutxik zekien zapalkuntza horri buruzko ezer. Plataformak lan handia egin zuen terminoa Espainiako Estatuan zabaltzeko, eta, hamar urte geroago,... [+]
1977ko azaroaren 9an, María Isabel Velasco Gutierrezen gorpua aurkitu zuten Basauriko presondegiko ziega batean, kiskalita. 23 urte zituen. Istripua, arduragabekeria edo hilketa izan ote zen argitzeko dago oraindik. Velascoren kideek
–Bilboko Gorte kaleko... [+]
Enpresa, erakunde eta eragileen arteko Truke esperientziak antolatu ditu Beterri Saretuz ekonomia eraldatzailearen ekimenak, eta Jennifer Alonsok maiatzaren 11n Hernanin egingo duten hirugarren saioan parte hartuko du, inklusioaz hitz egiteko. Sutargi enpresan, bazterkeria... [+]