Baserritik galtza luzeekin jaitsi eta isunarekin itzuli zela etxera kontatu du Arantxa Arregi azkoitiarrak (Azkoitia, 1935) Maxixatzen aldizkarian. Arantxa Arregi eta Antonia Aldalur galtzak eta txapela jantzita irten ziren enkargutara, baina dendatik irtenda udaltzainak gelditu eta isuna jarri zien galtza luzeak eramategatik. Honela zioen isuneko faltak: "ir vestido de chico por las calles, el día 16 del actual". Arregik harro kontatzen du herrian galtza luzeak jantzi zituen lehen azkoitiarra dela.
Maxixatzen-ek egindako elkarrizketa:
Azkoitiko kaleetan galtza luzeak jantzita ibiltzeagatik isuna jarri zizuten. Nola izan zen hori?
Alboko baserrikoak zera esan zidan isuna jarri aurreko egunean: «Bihar kalera galtza luzeak eta txapela jantzita joan behar dinagu». Eta horrela joan ginen, txapel eta guzti jantzita. Kooperatiba pare horretara iritsi ginenean, udaltzain batek mozorrotuta gindoazela esan zigun. Itxuraz, inauteriak ziren, baina nik behintzat ez nekien inauteriak zirenik ere.
Kooperatiban erosketak egin eta etxera gindoazen hartan, udaltzain hark isuna jarriko zigula esan zigun, kalean galtza luzeak jantzita gindoazelako eta oso gaizki ematen zigulako. Ez zigun Plaza Berrian barrena joaten utzi ere egin. Atraskua tabernaren atzetik gora, etxera bidali gintuen.
Ustekabekoa izan al zen zuretzat, ala jakinaren gainean zeundeten ezin zinetela horrela jantzita ibili herrian?
Nik ez nuen horretan pentsatu ere egin. Kalera irteteko orduan estreinakoz jantzi nituen galtza luzeak egun hartan. Ikusi ere egiten al ziren, ba? Botinak geneuzkan jantzita, beroki luze arraro bat ere bai… Gogoan dut bi botoi zituela berokiak; galtza luzeak ez ziren ia ikusi ere egiten. Kalean batzuek begiratu egiten ziguten, eta beste batzuek, berriz, dotore gindoazela esaten ziguten.
Zenbateko isuna izan zen?
25 pezetakoa izan zen. Jendeak, guri isuna jarri zigutela jakin zuenean, marmarrean jardun zuen. Norbait udaletxera ere joan zen gertatutakoagatik kontu eske. Hurrengo egunean, isuna murriztu egin zutela esan ziguten, ez zegoela-eta eskubiderik hori egiteko. Azkenean 10 pezeta ordaindu behar izan genuen.
Noiz arte iraun zuen galtza luzeak jantzi ezin zirela esaten zuen debekuak?
Ez dut ideiarik. Baina gu izan ginen Azkoitian galtza luzeak jantzita kalera irten ginen lehenak. Gerora ere entzun izan dut arratsalde hartan bertan beste emakumeren bat ere galtzekin joan zela udaletxera, dotore jantzita. Batek daki, baina lehenak guk jantzi genituen. Guk ez genuen inolaz ere pentsatu modu horretan janzteagatik isunarekin itzuliko ginenik etxera. Elurra egiten zuen egun hartan, eta itxuraz inauteriak ziren. Nik, artean, 14 edo 15 urte izango nituen.
Nola gogoratzen duzu hura? Barrez?
Bai. Pena bakarra dut: jarritako isuna eskuetan ez izatea. Kaleko batek eskatu zidan nire isun hura berari emateko, eta eman egin nion. Gerora eskatu ere egin nion, baina Trino Pottinen artxiboan jaso zutela esan zidaten. Hemendik 100 edo 200 urtera azkoitiarrek jakingo dute bi emakumeri isuna jarri zietela galtza luzeak janzteagatik.
Gaur egungo gazteek zer esaten dizute istorioa kontatzen diezunean?
Gustura entzuten dituzte, eta, normala denez, barre egiten dute. Orain denok galtzekin joaten gara kalera. Itxuraz, Azkoitian galtza luzeak janzteko ohitura edo moda geuk jarri genuen, kar-kar-kar.
Elkarrizketa hau Maxixatzen aldizkariak argitaratu du eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu.
Dantza.eus-en aipua elkarrizketaren harira:
Hainbat emakume eta neska gaztek borrokatu dute galtzak jantzi ahal izateko. Prakak janztea "askatasunarekin" lotzen zuen zenbaitek, nork bere buruaren jabe dela erakusteko gogoarekin, neskek debekatuak zituzten eta gizonezkoek libertate osoz egiten zituzten gauzak (festak eta danzak bereziki) egiteko aukerarekin.
Argazkian Margarita Otermin atalloarra ageri da, txapelarekin eta galza luzeekin, dantzan. Neska gazteak, Atallotik Arribera joan ziren festara eta dantzara, galtzak soinean. Maddalen Iriarteren amona zen Margarita Otermin, eta berak helarazi digu argazki eder hau.
Saturraran Elkarteak antolatuta, Oroimen Eguneko ekitaldian batu dira larunbatean 1939tik 1944 bitartean Saturrarango Emakumeen Kartzela egon zen inguruan, bertan preso egondako emakume eta umeak oroitu eta omentzeko.
Hiru urteko lanaren emaitza jaso du Iruñeko Udalak sinatutako dekretuak. Auzotik sortutako ekimenari esker, zazpi kale eta hiru plaza izendatuko dituzte.
1922tik II. Mundu Gerra artean Emakume Abertzaleen Batzak bildutako 23.000 emakumeren historia laburbiltzen duen erakusketa antolatu dute Irunen.
Eusko Jaurlaritzaren memoria arloko ordezkaritza bat Urduñako espetxean hildako presoen senideen bila ari da Extremaduran, herriko hilerritik ateratako gorpuzkien identifikazio genetikoa egiteko. Larunbatean aurkeztuko ditu orain arte egindako lanak Castueran (Badajoz).
Emakumeen egoera 1936ko estatu kolpearen ondoko urteetan isilean iragan bada ere, "emakume izanagatik" kartzeletan pairatu zutena argitara eman nahi du Papillons, esangabeko hitza erakusketak Irunen.
Oraindik, ez dago zabalik, baina irailaren 13tik aurrera, erabili ahal izango da.
1936ko gerran eta lehen frankismoan Amezketan gertatutakoaren inguruan ikerketa «sakona» egin nahi du udalak, Aranzadiren laguntzaz; testigantzak bildu nahi dituzte.
2019eko urriaren 24ak, batzuentzat, agian, Franco jeneralaren biografiaren epilogoan tartea edukiko du. Beste batzuentzat espainiar demokraziaren garaipen oroitarria bezala aldarrikatuko da. Badaude ere, eta Espainian (ezta Euskal Herrian ere) ez dira gutxi, iraganeko hezurren... [+]
Zornotza (Bizkaia), 1939ko abuztua. Zornotzako Emakumeen Espetxe Zentrala jarri zuten abian egun El Carmelo ikastetxea dagoen eraikinean, eta Espainiako estatu osotik errejimen frankistarentzat “oso arriskutsuak” ziren emakumeak bertara eramaten hasi ziren.
Etxeko zerbitzuaren bilakaera aztertu du Eider de Dios historialariak doktoretza-tesian, emakume langileen nortasunaren eraikuntza ardatz hartuta. 2016ko irailean egin zuen tesiaren defentsa, eta sari bi irabazi ditu egindako lanagatik. Ondorioz, liburu bat argitaratu du, eta... [+]
Maiatzaren 5ean egingo dute Luis Alava Sautu omentzeko ekitaldia, Gasteizen. Duela 75 urte fusilatu zuten, Madrilen, Francoren kontrako erresistentziako Araba Sareko antolatzaile zena.
Larragan omendu dute frankistek bortxatu eta erail zuten bizilaguna: Maravillas Lanberto Ioldi. Kantua, musika eta antzezlana izan dituzte herrian.