Galizian Feijook dirau jabe, baina Ponton gazteak erakutsi dizkio hortzak

  • Inkestek aurreikusia bete da Galiziako hauteskundeetan: Espainiako PP Alderdi Popularraren gotorleku garaiezin izaten jarraitzen du Galiziak Alberto Nuñez Feijoo presidenteari 12 urte pasa arren berriro gehiengo absolutua eta, horri ifrentzu eginez, oposizioan PSOEren sukurtsal galegoari aurrea hartu dio BNG ezkerreko alderdi abertzaleak.


2020ko uztailaren 12an - 23:30
Ana Ponton, BNGko lider gaztea hauteskunde kanpainan.

Galizia PP eskuindarrari kenduko dionik ez da sortu, oraindik bederen. Alberto Nuñez Feijoo presidenteak lortu du berriro gehiengo absolutuz irabaztea hauteskundeak, 42 aulki eskuratuz parlamentuan. Aldatuko dena ez da presidentea, oposizioko burua baizik: PSOEren Galiziako adarrari alternatibaren irudia izatearen nagusitasuna kendu dio BNG alderdi abertzale ezkertiarrak. Galiziako legebiltzarretik kanpo geratu dira bai Galicia en Comun eta bai Marea Galeguista ezkerretik eta bai Vox eta Ciudadanos eskuinetik.

Baliteke Compostelatik Nuñez Feijook aurreko politikaren jarraipena egitea legealdi berrian baina erabat aldatu dena da oposizioaren panorama Galizian. 2016ko hauteskundeetan oraingoen antzeko eserleku kopurua eskuratu zuen PPk, 41, horretan aldaketa gutxi. Baina bigarren indarra zen Marea (Podemos, Esquerda Unida eta Anovak osatzen dutena) 14 jarlekurekin eta lau urte beranduago indar hori dena ezerez absolutuan geratu da: taldea bitan banatzetik hasita (En Comun da Esquerda batetik 9 eskainurekin, Marea bestetik 5ekin...) oraingoan jarleku bakar bat ere ez lortzeraino jaitsi dira, nekez aurkituko da inguruetan neurri horretako porrotik.

Horiekin batera geratu dira legebiltzarrean diputatu bakar bat sartzea lortu barik bai Ciudadanos eta bai Vox.

2016ko hauteskundeek 14 jarleku eman zizkioten PSdeG-PSOEri, eta horietxek dira aurten ere lortu dituenak.  Baina En Marea lehertzeak sozialistei eman badie urte batzuetan Galiziako legebiltzarrean oposizioaren buruzagitza, 2016an laugarren indarra (6 diputatu) lortu zituen BNG abertzale ezkertiarrari eman diote: 19 diputatu.

Parlamentuan ordezkari kopurua hirukoiztu izana ez da lider politiko askok bere curriculumean erakutsi dezakeen marka eta alder horretatik esan daiteke hauteskundeok ezkerreko nazionalismo galegoaren iruditzat kontsagratu dutela Ana Ponton. Berak irudikatzen du BNG minoriatik galiziar askok alternatibatzat onartzera eraman duen estrategia.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Galizia
Galizieraren egoera larriaz ohartarazi dute, azken datuak ikusita

Ezagutza eta erabilerak, biek, egin dute atzera Galiziako Estatistika Institutuak jakinarazitako azken datuetan. Galera handiagoa da adin tarte gazteenetan. 5 eta 14 urte artekoen herenak adierazi du galiziera gutxi edo batere ez dakiela.


2024-05-15 | Cira Crespo
Hizkuntza gutxiagotuetako hiztunen begiradatik
Euskararen konplizeak Gasteizen

Erreportaje honetako protagonistak Gasteizen bizi dira eta hizkuntza gutxiagotuetan hitz egiten dute: amazigeraz, galegoz, mirpuriz eta guaranieraz, hurrenez hurren. Soumia Berkani Ben Yahia, Toni Cid Armanda, Altaf Hussain, eta Sonia eta Delcy Godoy Bizzozzero dira. Euskal... [+]


Materialismo histerikoa
Biharamunik ez

Matutek twitterren idatzi zuen Galiziako hauteskunde kanpainan Feijóok egindako adierazpen batzuen harira: “jende honek ezin du irabazi”. Eta irabazi dute. BNG igo da asko, diote denek. TVEn esan dute alderdi nazionalistek ez dutela zertan txarrak izan... [+]


Aldaketarako aukera aise zanpatu du Galiziako PPk

2009az geroztik, gehiengo osoarekin gobernatzen ari da PP –38 eserleku baino gehiago–, eta horrela jarraituko du gutxienez beste lau urtez. BNGk inoizko emaitzarik onenak lortu ditu, baina ezkerreko blokea gobernatzetik urrun geratu da, PSOEk jaitsiera handia... [+]


Beste ‘Prestige’ bat Galiziako kostaldean? Plastikozko milioika bolatxok marea zuria eragin dute

Duela hainbat astetatik etengabe ari dira azaltzen plastikozko bolatxoak Galiziako Rias Baixaseko hondartza eta arroketan. Kargamentua abenduaren 13an galdu zuen itsasontzi batek Portugalen eta geroztik kostaldeko naturguneei ere eragiten ari da. Ekologista taldeek salatu dute... [+]


Zesarea programatuetan lagunduta sartu ahal izatea lortu dute Galizian

Ama talde baten borrokari esker, zesarea programatuetan emakumeak bakardadean ez erditzea eta bikotekideak edo konfiantzazko pertsona batek lagundu ahal izatea lortu dute Galizian. Euskal Herrian ere, laguntzailearekin erditu ahal izatea eskatzen du ahots ugarik.


2023-08-03 | Ilargi Manzanares
Espainiako Gobernuko negoziazioetan hizkuntzaren auzia erdigunean jartzea eskatu dute hainbat eragilek

O Festigal jaialdian elkartu dira Euskalgintzaren Kontseilua eta katalanaren eta galizieraren aldeko hainbat erakunde eta elkarte. Bertan egin dute eskaera, eta hizkuntza gutxituen normalizazioaren aurkako “oldarraldia” gertatzen ari dela salatu dute.


2023-01-20 | Gedar
Galiziako CCOOko langileek grebara jo dute, euren sindikatuaren aurka

"Sindikatuak enpresa zekenenak bezalaxe jokatzen du", salatu dute beharginek. 2014tik izoztuta duten hitzamen kolektiboa eguneratzea eta soldata-igoerak eskatzen dituzte.


Xavier Queipo. Galegoa berdin emigratzailea
“Galegoz hitz egiteko jarrera indartu besterik ez zen egin Bruselara joan nintzenean”

Galizian jaioa, Bruselan egin du kasik laneko aldi guztia. Biologia eta Medikuntza ikasketak eginagatik ere, gisako lanik ez herrialdean bertan, eta bakailao-ontzi batean itsasoratu zen, noizbait, biologo. Europako arrantza ikuskaritzan zen lanean laster. Idazle aipu eta sona... [+]


Galiza non ten rei

Itzuli da Juan Carlos eta Galizia aukeratu behar izan du erakusteko berak jarraituko duela egiten borboiaren puntan jartzen zaiona. Diotenez, diskrezioa eskatua zion Espainiako Errege Etxeak, ez zaiolako show handirik komeni, monarkia krisi existentzial bat bizitzen ari baita... [+]


Galizieraren defentsan milaka pertsona atera dira kalera Galizierazko Letren Egunean

Galizieraren defentsarako eta erabilera bultzatzeko mobilizazioak arrakastatsuak izan direla adierazi du Queremos Galego plataformak, eta Galiziako Xuntari hizkuntzarekiko konpromiso gehiago izatea eskatu dio.


Mastodon.gal jaio da, galizierazko Mastodon komunitatea

Galizierazko Letren Egunean sortu da Mastodon.gal, galiziar hizkuntza eta kulturaren komunitatearentzako Mastodon instantzia. 1963ko maiatzaren 17an ospatu zuten lehen aldiz, Rosalia de Castrok Cantares gallegos liburua argitaratu zuela 100 urte betetzen zirelako. Gaurtik... [+]


2022-05-05 | Reyes Ilintxeta
Bibiana Candia, gazte esklaboen ahotsa
“Emigrazioa esperientzia erradikala izan da eta da, migratzaileak ez dakielako inoiz itzuliko ote den”

Azucre liburuak 1.700 gazteren istorioa kontatzen du. 1853an, Galizia utzi eta Kubara bidaia latza egin zuten hango kanabera-azukre plantazioetan lana eta etorkizun oparoagoa aurkituko zituztelakoan. Errealitatea oso bestelakoa izan zen ordea: Urbano Feijóo de Sotomayor... [+]


2022-03-22 | ARGIA
Galizieraz hitz egiteagatik eraso egin diote emakume bati Lugon

Lagunarekin galizieraz ari zelako gizon batek besoetatik heldu eta demanda egin ziola salatu du emakume batek Lugon. Poliziak erasotzailea identifikatu du dagoeneko. “Gure herrian gure hizkuntza hitz egiteagatik beldur izatea nahi dute, baina ez gara geldituko”,... [+]


Eguneraketa berriak daude