Galizian abstentzioa aurrekoetan bezalakoa, Nuñez Feijoo eta PPren gehiengo absolutua jokoan

  • Egunaren lehen erdian Galiziako autonomi hauteskundeetan protagonista nagusia parte-hartze handia izanen zela zirudien arren, hau da, duela lau urtekoetan baino ehuneko lau puntuz handiagoa, arratsalderako botoa emateko furia baretu dela zirudien igoera puntu bakarraren azpitik geratuz. Botoen kontaketak erakutsiko du ea Feijoo presidenteak mobizilizatu dituen bere boto emaileak gehiengoa galduz gero gobernurik ezin osatuko zuelako argudioarekin ala PSGko (PSOE) sozialistak eta Bloque Nacionalista Galegoko abertzale ezkerrekoak izan diren botoaren mobilizazioaren onuradunak.


2020ko uztailaren 12an - 23:57
Alcoa enpresako langile bat botoa ematen gaur. (Argazkia: Carlos Castro/Europa Press)

Galizian ere irailerako behar zuten hauteskundeak aurreratuta, amaitu berri den hauteskundearen osteko boto kontaketak erabakiko du ea Alberto Nuñez Feijook PP eskuindarrarentzako eutsi dion gehiengo absolutuari, 12 urte luzez gobernuaren eta administrazioaren jaun eta jabe izan ostean. Aurretiaz egindako inkestek 42 jarlekurekin gehiengo hori lortuko dutela zioten arren, azken asteotako eta zehazki  A Mariña eskualdean COVID-19 pandemiak egin duen agerraldi berriaz egin duen kudeaketak zer eragin eduki duen argituko du kontaketak.

Hautes-mahaiak itxi bezain fite zabaltzen diren inkestetan –errealitatean lehenagotik eginak daudenetan– bi emaitza oso kontrajarri lortu dituzte bi enpresak. GFK enpresak egindakoan PPk gehiengo absolutua galduko luke. Aldiz, GAD3 konpainiak gehiengo absulutu hori bai ematen dio bere kalkuluetan PPri. Hori bai, biek ere bigarren indartzat BNG aurreikusten dute PSG-PSOEren aurretik.

Oraingoz ziurtzat dakiguna da Galiziak dauzkan 3.952 hautes-mahaietan botoa emateko eskubidea zeukatela 2.697.315 herritarrek, baina hauetatik 463.163 atzerrian bizi direla, botoa emateko postaz egin beharra daukatelarik.

EAEn bezala Galizian ere COVID-19ak agerraldi nabarmen egin baitu azken asteotan, hemen ere polemika eta haserrea eragin ditu birusaz kutsatuta positibo eman duten herritarrei botoa emateko debekua agindu izana gobernutik. Feijooren gobernutik, gaixo horiei boto eskubidea bermatzeko aurreikuspenik egin ez eta horien kopuruari garrantzia kendu diote: "Gaixo kopuru oso handia ez da, ez dira 300era iristen" esan du Alfonso Rueda Xuntako lehendakariordeak.

Nuñez Feijook 13. urtez Xuntako lehendakari izaten jarraituko duen ala ez baldin bada Galiziako hauteskundeetan jokatzen den gai nagusia, ezkerreko indar harremanetan aldaketarik gertatzen den jakiteko irrikaz ere badago jendea. PP kontserbadorearen ostean ia beti PSG-PSOE ezagutu den arren, azken urteotan BNG ezkertiar abertzalea indarra hartzen etorri da Ana Ponton lider gaztearen gidaritzapean eta gaur erabakia izango da batetik ea bien artean PPri gobernua kentzeko gai diren eta bestetik ea BNGk harrapatu edo are gainditu ere egin ote duen PSGren indarra Galiziako legebiltzarrean.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Politika
Iturbide, Jiménez eta Azkona estatuaren biktima gisa aitortu ditu Nafarroako Gobernuak

Foru Gobernuak aitortu du motibazio politikoko biktimak direla hirurak. Hiru aitortza berri horiekin dagoeneko 36 pertsonari estuaren biktima izatea ofizialki aitortu die gobernuak.


Madrilgo Rolando kafetegiko hamahiru hildako haiek ETAm-ren eta ETApm-ren zatiketaren erdian

Ostiral honetan betetzen dira 50 urte ETAk, 1974ko irailaren 13an, Madrilgo Rolando Kafetegian bonba bat lehertarazi eta hamahiru pertsona hil zituela. Ofizialki 2018an onartu zuen erakundeak ETAren egiletza, bere burua desagertze bidean jarri zuenean.


2024-09-13 | Gedar
Bi lizarratar epaitu dituzte, Voxen salaketa baten harira

Faxisten aurka protesta egiteagatik auzipetu zituzten Lizarrako bi kideak. Asteazkenean, epaiketaren egunean, Lizarraldeko Kontseilu Sozialistak elkarretaratzea egin zuen epaitegi aurrean. Voxeko faxistak jarrera probokatzailearekin agertu ziren bertara, eta Guardia Zibilak... [+]


2024-09-13 | Ahotsa.info
Urriaren 12an Tafallan eginen du manifestazioa Ernaik “españolismo eta faxismoaren aurka”

“Españolismoaren eta faxismoaren normalizazioan” Hispanitatearen egunak jokatzen duen papera salatzeko urriaren 12an Tafallan mobilizatuko da Ernai. “Gu, Nafarroako etorkizuna gara, haiek, aldiz, iragana. Faxismoak herri honetan lekurik ez duela argi... [+]


Lokutorio greba Zaballan

Espainiako Estatuko espetxeetatik Euskal Herriratu gintuztenetik Zaballako espetxean komunikazioaren alorrean gabezia ugari topatu ditugu. Aurrez aurreko gutxiago eta laburragoak dauzkagu, lokutorioko bisitak baldintza tekniko kaxkarretan gauzatu behar izan ditugu eta telefono... [+]


EAJk PP, Vox eta UPNrekin bozkatu du Espainiak Edmundo González Venezuelako presidentetzat onartu dezan

PP, Vox, EAJ, UPN eta Coalición Canariako ordezkarien 177 aldeko botorekin onartu du ebazpena Espainiako Kongresuak, gobernuari eskatzen diona oposizioko buru Edmundo González presidente gisa onartu dezala. EAJk gobernua sustengatzen duen gehiengoarekin apurtu du... [+]


Ez deitu deportazio masibo, deitu marketin kanpaina arrazista

Mendebaldeko herrialde aberats gehienetan ultraeskuina etengabe eztenka ari da migratzaileekiko gorrotoa eta arrazismoa akuilatzen. Deportazio planei ekitea izan da gobernu askoren erantzuna, izan afganiarrak talibandarren eskutan uzteko, Alemania pentsatzen ari den moduan, edo... [+]


Teknologia
Botere guztia

Badira zenbait pertsona aztertzekoak direnak, euren artean Elon Musk. Duten askatasunaren ideiak dena kontrolatzeko beharretik datorrela dirudi, botere guztia izatetik, botere guztia izanda negozioak sortzea errazagoa delako, eztabaidarik ez baitago; eredu hegemonikoak indartsu... [+]


LAB-ek 50 urte bete ditu
Ezker abertzaleko baso hartatik, arbola bakarra zutik

1970eko hamarkadaren erdialdean sigla dantza itzela zegoen euskal panorama soziopolitikoan, eta horien artean mordoxka bat ezker abertzalekoak. Mende erdi geroago, denboraren higaduraren edo errepresioaren ondorioz, horietako gehien-gehienak desagertuta daude, arbola bakarra... [+]


Olatz Dañobeitia
“Deigarria egiten zait euskal gatazkarekiko ikerketa mailan dagoen isiltasuna eta baliabide falta”

Martxoan aurkeztu zuen Olatz Dañobeitiak azken zortzi urteotan garatu duen lana, Militantzia eta errepresio politikoaren azterketa feminista bat: 90eko Ezker Abertzaleko emakumeen kasua tesia. Horren aitzakian, horretan sakontzeko, bildu gara Lekeition berarekin... [+]


Etxeko langileen lan segurtasunerako dekretua: eskubideak bai, baina hutsune handiak ere bai

Espainiako Ministro Kontseiluak etxeko langileentzako osasun-azterketak, formazioa eta lan-arriskuak ebaluatzea ezartzen duen dekretua onartu berri du. Baina dekretu horrek arrakala garrantzitsuak ere baditu: langileari “sekretu profesionala” mantentzea eskatzen dio,... [+]


2024-09-11 | Gedar
Ukrainako Azov Batailoi faxistak errekrutatze-bira bati ekin dio Europan

Taldea ezagutzera ematea, gerrarako dirua biltzea eta soldaduak errekrutatzea da faxisten asmoa. Hainbat geldialdi egingo dituzte, hala nola Alemanian, Polonian, Txekian, Lituanian, Herbehereetan eta Belgikan.


Ultraeskuinaren diskurtsoari eutsi eta Alemaniak polizia-kontrolak ipiniko ditu muga guztietan

Gobernuak argudiatu du "migrazioaren karga handia"  eta "terrorismo islamistaren arriskua" areagotu direla.


Eguneraketa berriak daude