2013ko uztailaren 24an gertatu zen Santiagoko trenaren istripuak 79 hildako eta ia 200 zauritu utzi zituen. Kaltetuek eta senitartekoek dolumin eta babes hitz ugari jaso zituzten hurrengo egunetan. Baina eskaera bat ere egin zuten, egia jakin nahi zutela. Eta arduradunak azaldu zitezela halakorik berriro gerta ez dadin.
Tren gidaria eta Adifeko segurtasun arduradunak inputatu zituzten istripuko erantzule zuzen gisa. Halere, biktimek arduradun politikoak ere eskatzen dituzte ezbeharra eragotzi zitekeela uste dutelako.
Treneko kontroleko nagusiak istripua baino urte eta erdi lehenago Grandeirako bihurgunearen arriskuaz ohartarazi zuen. Hori dela eta, “Alvia 04 155” izeneko biktimen plataformak istripua saihestu zitekeela uste du.
“Renfe, Adif eta Espainiako Gobernua informazioa ezkutatzen” ari direla salatu dute. Plataformaren esanetan, “gertakariak argitu beharrean Abiadura Handiko Trenaren negozioa lehenesten ari dira”. Izan ere, “AHTarekin saldu nahi izan duten segurtasun irudiaren ondotik gauza asko ez dira argitu”.
PPk eta PSdeG-PSOEk ikerketa eragotzi dute
Asoziazio horren eskaerei uko egin die PPk eta Galiziako PSOE abstenitu egin da. Popularrek argudiatu dutenez Galiziako Parlamentuak ez du halakoak ikertzeko gaitasunik ezta konpetentziarik ere. Gainera ez dute uste “ikerketa berri batek orain egiten ari denari ezer berririk gehituko liokeenik”.
Gaineratu dutenez, “espero dugu istripua argitzeko egiten ari den ikerketak biktimak eta jendartea aseko dituen azalpenak garbi erakutsiko dituela”.
Santiagoko alkate ohi Jose Sanchez Bugallok (PSdeG-PSOE) uste duenez “beti dago gaizki pentsatuko duen jendea. Zilegi da biktimek haien esku dauden baliabide guztiak erabiltzea gertatutakoa argitzeko. Baina Galiziako Parlamentuak ez du gehiago ikertuko. “
AHT Geldituk Nafarroako Abiadura Handiko Trenaren obretan lan esklabotza egoerak daudela salatzen duen lekukotza eskandalagarria jaso ondoren, obra horiek sustatzen dituen Adif sozietateak publikoki erantzun behar izan du: "Gezurra dira".
Nafarroan eraikitzen ari den tren lasterraren langileak esklabotza egoeran ari direla salatu du AHT Gelditu elkarteak Iruñean emandako prentsaurrekoan.
Añana eta Trebiñuko kuadrilletako ordezkariek eta Arabako nekazari eta abeltzainek salatu dute "mespretxu instituzional izugarria" jasaten dutela AHTren lanak direla-eta. Denera bi miloi metro koadrotik gora "lur emankor" desjabetuko dituzte... [+]
Azken asteotan Castejón-Soria trenbidea berreskuratzeko eta Tuterako tren-geltokia gaur egun dagoen tokian mantentzeko edo, Nafarroako Erriberako hiriburuan Abiadura Handiko Trenaren ustezko geralekuak aitzakiatzat hartuta, hirigunetik kanpo beste bat egiteko... [+]
Frantziako Gobernuak Espainiakoari baieztatu dionez, Abiadura Handiko Trena ez da Hego Euskal Herrira iritsiko (Irungo loturara) gutxienez 2042 urtera arte. Ez dago Parisen lehentasunen artean.
Espainiako Garraio Jasangarrirako estatu idazkari José Antonio Santanok adierazi du Eusko Jaurlaritzaren helegite bat onartu dutela Ezkio-Itsasoko konexioari buruz, Aralarri "hainbeste" kalte egingo ez liokeena.
2024ko otsailean Astigarraga-Hernani tartea amaitu zutenean Abiadura Handiko Trena 2027an prest egongo zela aurreikusten zuen Eusko Jaurlaritzak. Orain Arkautiko lotunearen obren lizitazioari ekin dio Jaurlaritzak; Euskal Trenbide Sarea enpresaren esku utzi du, eta 2027an hasiko... [+]
Informaziorik helarazi gabe eta baimen eskaerarik gabe hasi dituzte Abiadura Handiko Trena eraikitzeko asmoz lehenago egin beharrak diren zundaketa lanak Otsobi kontzejuaren lurretan. Stop Zundaketak plataformak jakinarazi du egoera: "Izako Udalari edo Otsobiko kontzejuari... [+]
Lapurdi zeharkatuko lukeen AHT egitasmoa aitzina doala salatu du ingurumenaren alde dabiltzan elkarteen artean osaturiko CADE kolektiboak. Urriaren 12 eta 13rako jarri du hitzordua, Gironda eskualdean Lurraren Altxamenduak sareak antolaturiko protestari sostengua erakutsiz.
Oscar Puente Espainiako Garraio ministroaren esanetan, Nafarroarekin lotura egiteko aukerarik "onargarriena" Gasteizkoa da, Ezkio-Itsasoko ibilbideak "konplexutasun teknikoak" dituelako.
2017an Gaintxurizketan tunela zulatzen hasi zirenetik etengabeak izan dira AHTko obrek Renferen tren zerbitzuan eragindako murrizketak eta kalteak. Orain, Espainiako Garraio Ministerioak iragarri du udaran hainbat astez etenda egongo dela zerbitzu hori Hernani eta Irun artean... [+]