Abenduaren 8an Portugalgo itsasoan zama galdu zuen itsasontziaren plastikozko bolatxoak dagoeneko Euskal Herrira iristen hasi dira. Erakunde ekologistek uste dute “premiazko neurri zorrotzak” hartu behar direla mikroplastiko horiek oso sakabanatuta daudelako.
Orain dela hilabete itsasontzi batek zamaren zati bat galdu zuen Atlantikoan nabigatzen ari zela: Portugalgo iparraldean kontainer bat uretara erori zitzaion. Itsasontziaren armadoreak emandako datuen arabera, kontainerrak plastikozko bolatxoen mila zaku zituen, eta zaku bakoitzak 25 kilo zituenez, 25 tona inguru plastiko jausi ziren itsasora. Asteak daramatzate bost milimetro baino gutxiagoko plastikozko milioika alek Galiziako kostaldera iristen.
Ondorengo erakunde ekologistek ohar bateratua atera dute: Greenpeace, Ekologistak Martxan, Lurraren Lagunak, SEO/BirdLife eta WWF. Besteren artean diote administrazioen arteko koordinazioa eskatu dute, ingurumenean duen eragin larriagatik eta giza osasunerako izan dezakeen arriskugarritasunagatik. Itsas korronteek dagoeneko azkar hedatu dituzte plastikozko bolatxoak eta Euskal Herrira iritsi dira NAIZek asteazkenean argitaratutako albistearen arabera.
Egoera hau “ingurumen-krisitzat” jo dute erakunde ekologistek eta bost eskakizun garbi eskatu dizkiote Galizako Xuntari:
Herritarren protestak
Noia Limpia elkartea eta beste zenbait herritar talde kexu dira Galiziako Gobernuarekin. Salatu dute gobernuak ez duela garaiz erreakzionatu, eta ez dituela bestelako baliabideak martxan jarri kutsadurari aurre egiteko, Berria-k jaso duenez. Garbiketa lanak boluntarioki egiten ari diren herritarrei ere laguntzeko baliabiderik eskura jarri ez izana ere salatu dute.
Protesta modura Xuntaren Compostelako eraikinetako baten aurrean bildutako plastiko bolatxo horien zaku batzuk utzi dituzte eta datu bat azpimarratu nahi izan dute: bertako itsasbazterra garbitzeko behar izan dituzten jende kopuru eta ordu kopurua. Txartel batean zehaztu dute Queirugako hondartzan 25 kilo bildu eta 50 orduko lan boluntarioa behar izan dutela.
NO2 eta PM2.5 partikulak bezalako kutsatzaileei aurre egiteko hobekuntza planik ez dagoela salatu du Ekologistak Martxan elkarteak. Trafikoa murriztea eta airearen kalitatea hobetzeko alternatiba jasangarriak lehenestea galdegin du.
Elur faltak eski estazio ugari kinka txarrean jarri ditu, klima larrialdiaren ondorioz. Baina paisaiari eta naturari ahalik eta etekin ekonomiko handiena ateratzeko batzuen logikak hor jarraitzen du, eta goi mendietan musika festibal erraldoi eta garestiak antolatzea da azken... [+]
Plastiko kutsadurari konponbide bat adosteko goi-bilera zikloa bukatu berri dute, Hego Koreako Busan hirian iragandako bosgarren gailurrean ere porrot eginda: hitzarmenik adostea ez dute lortu, nagusiki plastiko esportatzaile handiek negoziaketak oztopatu dituztelako. Bitartean,... [+]
Atun latatan aurkitu diren merkurio kopuruekin asaldatuta dabiltza herritarrak. Bloom erakundeak Europan egindako ikerketa baten arabera, Carrefour, Intermarché, Mercadona, Aldi... supermerkatu guztiek merkaturatzen dute atuna kutsaturik. Arrantza industrialak berehala... [+]
Petronorreko langileek borrokarako eguna izan dute osteguna. Enpresa batzordeak deituta, lanuztea egin dute eta Barakaldoko BECen elkarretaratu dira, konpainia urteko batzarra egiten ari zen tokian. Salatu dute diru publikoa jaso arren "enplegua suntsitu" besterik ez... [+]
Azaroaren 25ean hasi eta abenduaren 1era arte iraunen du Hego Koreako Busan hirian aitzina doan gailurrak. Petrolio ekoizle diren estatuak eta beraien lobbyak oztopoak jartzen dabiltza, ekoizpenaren mugatzerik ez dutelako nahi.
Barakaldoko Udalak 11.800 euroko isuna ordaintzea eta gauez hiru hilabetez ixtea exijitu dio Bizkaiko enpresari. Abuztuaren amaieratik txistu etengabe, desatsegin eta jasangaitza igortzen du inguru zabalean entzuten dena.
Legearen arabera, erabiltzen ez diren zabortegi guztiek itxita eta zigilatuta egon beharko lukete 2008tik. Ekologistak Martxan taldea Eusko Legebiltzarrean izan da legea bete dadila eskatzeko: azaroaren 12an Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren batzordean... [+]
Silizearen hautsak sorturiko gaitz eta biriketako minbizi kasuek ez dute etenik azken urteetan. Australian, Ingalaterran edo Espainiako Estatuan alarmak piztu dira, eta kristal-silizea duten kuartzozko sukalderako mahaiak egitea debekatzeko urratsak ematen hasi dira.
Ingurumen-inpaktuaren berri izateko eta, hurrengo edizioei begira emisioak murrizteko egin du azterketa Lander Crespo klima adituak. Garraioa izan zen Korrikako azken edizioan isurketa gehienen jatorria.
Adimen artifizialak bost milioi tona hondakin elektroniko sortu ditzake 2030a baino lehen, Nature Computational Science aldizkariak argitaratu duen txosten baten arabera. Ikertzaileek ekonomia zirkularreko estrategia bat ezartzearen beharra nabarmendu dute.
Ekitaldian 1969ko gertaera tragikoak gogoratzeaz gain, memoria historikoaren defendatzaileak ere omenduko dituzte.
“Mikroplastiko” hitza lehenengoz erabili zenetik 20 urte bete diren honetan, ikertzaile-talde batek urte hauetan ikasitakoa errepasatu dute, Science aldizkarian argitaratu duten lan batean. Eta ondorio garbiak atera dituzte: ingurune natural guztietan oso hedatuta... [+]