2010ean baztertu zuten Renfek eta Adifek Galiziako tren ibilbide horretan segurtasun sistema hobea jartzea. Atzo bi enpresek Espainiako kongresuan egindako agerraldian azaldu zutenez segurtasun sistema ezarri izan balute, sistemak berarekin zekarren galgatze automatikoak istripua saihestuko zuen.
Adifeko zuzendari Gonzalo Ferreren arabera, hainbat azterketaren ostean erabaki zen ez zela beharrezkoa galgatze sistema automatikoa Santiagoko sarbidearen zati horretan. Gainera behin eta berriz esan zuen denbora nahikoa eduki zuela gidariak trena balaztatzeko.
Bestetik Renfeko zuzendari Julio Perez Pomarrek azaldu zuenez, Jose Garzon tren gidariak uztailaren 24ko 12:35etan hasi zuen bere lan eguna eta istripuaren momentuan 8 ordu eta 46 minutuko lan jarduna zeraman, ordu kopuru hori legearen mugen barruan dagoela argudiatu zuen. Bi enpresariek adierazi zuten istripuaren erantzukizuna ez dela beraiena.
Londrestik iritsi da ospe handiko arkitekto bat Galiziako herri txiki batera. David Chipperfield du izena, eraikinak mundu osotik zehar ditu, Berlin, Milan eta Shangaigo bulegoetatik lanean. Arkitektura elegantea, fina, Sir batek egindakoa. Istorioa Corrubedo herrixkan hasten... [+]
Harreman bertikal eta asimetrikoen adibideak asko dira, eta beti ez zaigu rol bera egokitzen. Horrela, zenbaitetan, batzuek erabakitzen dute eta erabakitakoa gauza dadin lan egingo dute; gainontzekoen funtzioa da “goian” hartutako erabakiak gauzatzea edota onartzea... [+]
Galiziako Estatistika Institutuak galizieraren egoeraren inguruko inkestaren azken datuak ezagutarazi ditu. Ezagutza eta erabilerak, biek, egin dute atzera. Galera handiagoa da adin tarte gazteenetan. 5 eta 14 urte artekoen herenak adierazi du galiziera gutxi edo batere ez... [+]
Ezagutza eta erabilerak, biek, egin dute atzera Galiziako Estatistika Institutuak jakinarazitako azken datuetan. Galera handiagoa da adin tarte gazteenetan. 5 eta 14 urte artekoen herenak adierazi du galiziera gutxi edo batere ez dakiela.
Erreportaje honetako protagonistak Gasteizen bizi dira eta hizkuntza gutxiagotuetan hitz egiten dute: amazigeraz, galegoz, mirpuriz eta guaranieraz, hurrenez hurren. Soumia Berkani Ben Yahia, Toni Cid Armanda, Altaf Hussain, eta Sonia eta Delcy Godoy Bizzozzero dira. Euskal... [+]
Matutek twitterren idatzi zuen Galiziako hauteskunde kanpainan Feijóok egindako adierazpen batzuen harira: “jende honek ezin du irabazi”. Eta irabazi dute. BNG igo da asko, diote denek. TVEn esan dute alderdi nazionalistek ez dutela zertan txarrak izan... [+]
2009az geroztik, gehiengo osoarekin gobernatzen ari da PP –38 eserleku baino gehiago–, eta horrela jarraituko du gutxienez beste lau urtez. BNGk inoizko emaitzarik onenak lortu ditu, baina ezkerreko blokea gobernatzetik urrun geratu da, PSOEk jaitsiera handia... [+]
Duela hainbat astetatik etengabe ari dira azaltzen plastikozko bolatxoak Galiziako Rias Baixaseko hondartza eta arroketan. Kargamentua abenduaren 13an galdu zuen itsasontzi batek Portugalen eta geroztik kostaldeko naturguneei ere eragiten ari da. Ekologista taldeek salatu dute... [+]
Ama talde baten borrokari esker, zesarea programatuetan emakumeak bakardadean ez erditzea eta bikotekideak edo konfiantzazko pertsona batek lagundu ahal izatea lortu dute Galizian. Euskal Herrian ere, laguntzailearekin erditu ahal izatea eskatzen du ahots ugarik.
O Festigal jaialdian elkartu dira Euskalgintzaren Kontseilua eta katalanaren eta galizieraren aldeko hainbat erakunde eta elkarte. Bertan egin dute eskaera, eta hizkuntza gutxituen normalizazioaren aurkako “oldarraldia” gertatzen ari dela salatu dute.
"Sindikatuak enpresa zekenenak bezalaxe jokatzen du", salatu dute beharginek. 2014tik izoztuta duten hitzamen kolektiboa eguneratzea eta soldata-igoerak eskatzen dituzte.
Galizian jaioa, Bruselan egin du kasik laneko aldi guztia. Biologia eta Medikuntza ikasketak eginagatik ere, gisako lanik ez herrialdean bertan, eta bakailao-ontzi batean itsasoratu zen, noizbait, biologo. Europako arrantza ikuskaritzan zen lanean laster. Idazle aipu eta sona... [+]
Itzuli da Juan Carlos eta Galizia aukeratu behar izan du erakusteko berak jarraituko duela egiten borboiaren puntan jartzen zaiona. Diotenez, diskrezioa eskatua zion Espainiako Errege Etxeak, ez zaiolako show handirik komeni, monarkia krisi existentzial bat bizitzen ari baita... [+]
Galizieraren defentsarako eta erabilera bultzatzeko mobilizazioak arrakastatsuak izan direla adierazi du Queremos Galego plataformak, eta Galiziako Xuntari hizkuntzarekiko konpromiso gehiago izatea eskatu dio.
Galizierazko Letren Egunean sortu da Mastodon.gal, galiziar hizkuntza eta kulturaren komunitatearentzako Mastodon instantzia. 1963ko maiatzaren 17an ospatu zuten lehen aldiz, Rosalia de Castrok Cantares gallegos liburua argitaratu zuela 100 urte betetzen zirelako. Gaurtik... [+]