Ana Pontón alderdiaren buruan berretsi dute %99ko babesarekin. “Oinarri soziala zabaldu” beharra defendatu du Pontónek.
BNGko 3.000 kidek hartu dute parte igandean alderdiaren XVII. Nazio Asanbladan. Pontón zen hautagai bakarra alderdiaren presidente izateko, eta babes ia erabatekoa eskuratu du: %99. Pontónek mintzaldia egin du, eta BNGk Galiziako Gobernua eskuratzeko“aukera historikoa” zabaldu dela defendatu du. 2024ko hauteskundeetarako BNGren erronka “oposizioaren buru izatetik gobernuaren buru izatera” pasatzea izango da, Pontónen esanetan. Epe laburreko helburu bezala jarri du alderdia “gizartearen gehiengora eta herritarren sektore zabalagoetara” heltzea. Horretarako, estatutua “zukutzearen” alde egin du, “galiziarrei bizitza hobeago bat ematea ahalbidetzen duten erreminta guztiak eskuratuz”.
BNG alderdiak deituta, Galiziako Aberri Egunean egin dute ekitaldia. Igandean, “mugarik gabeko” nazioaren aldeko deia zabaldu dute, “politika berde eta feminista” eraikitzeko asmoz.
Barreiroseko udalak (Lugo) konfinamendua pasatzeko tokirik ez dutenentzat higiezinen burbuilagatik hutsik geratutako etxebizitzak eskaintzeko asmoa agertu du. Momentuz norbanako eta hoteletako jabeen artean 20 ohe inguru bildu dituztela adierazi du, eta beste 40 lortzeko... [+]
EH Bildu, ERC, JxCat, Compromís, CUP, BNG eta Más País alderdiek Kongresuko Mahaian idatzi bat aurkeztu dute Jusapol polizia elkartearen manifestazio batean jasandako irain eta mehatxuak salatuz. Horrez gain, Kongresuko segurtasun indarren pasitibitatea... [+]
Nestor Regoren eskutik, Bloque Nacionalista Galego berriz ere Espainiako Kongresuan egongo da. Ospakizunez hartu dituzte Galizian izandako emaitzak BNGko jarraitzaileek eta haiei zuzendu zaie Rego.
Lau aldiz bildu dira jada hiru alderdietako kideak. EH Bilduk bere biltzarrean aurkeztuko du asmoa, abenduaren 14ean. “Estatuaren errepresioaren aurrean herriak elkartzea funtsezkoa” dela azpimarratu dute.
Sarria (Lugo), 1977. 18 urterekin Santiago de Compostelara joan zen zientzia politikoak ikastera, eta ez zen herrira itzuli. Oso gazte hasi zen BNGn militatzen, eta oso gaztea zen, halaber, erakundean ardura karguak bereganatu zituenean. 26 urte dituenetik Galiziako Parlamentuko... [+]
Uztailaren 3an eta 4an, Bizitzeko Eskubidearen aldeko Nazioarteko Mintegian bildu dira hainbat parlamentari Madrilgo Diputatuen Kongresuan. Alboko aretotik, emakumeen elkarteek eta oposizioko alderdiek ezetz esan diete, ez dutela abortuaren lege erreforma onartuko.
Prestige petrolio-ontziko hondamendiaz 11 urte igaro direnean itxi da auzia, errudunak salbuetsita. Coruñako lurralde auzitegiak eman du azken ebazpena eta erantzukizunik gabe utzi ditu ingurumenaren aurkako delituagatik akusatutako hiruak eta Espainiako Gobernua bera,... [+]
Azken hamarkadako noraeza gainditu nahi du galiziar nazionalismoak. PP “Espainia gehiago” politika ezartzen ari den honetan, burujabetzaren bidean iparra berreskuratzeko ahaleginean dabil abertzaleen erreferente nagusia den BNG. Estatuko giroa dute alde... [+]
PP, PSOE eta UPyD alderdiek ezezko borobila eman zioten Kongresuan herrien autodeterminazio eskubideari. Amaiur koalizioak, Kataluniako ERC-k eta Galiziako BNG-k eramandako erabakitzeko eskubidearekin lotutako legez besteko proposamena eztabaidagai izan zen atzo Madrilgo... [+]
Amaiur koalizioak, Kataluniako ERC-k eta Galiziako BNG-k autodeterminazio eskubidearen gaia eramango dute gaur Madrilgo Kongresura, legez besteko proposamen baten bidez. Erreferendumak antolatu ahal izatea bozkatuko dute diputatuek.
Espainiako Kongresuko 31 diputatuk eta Senatuko 13 kidek Parot doktrina izenez ezagunagoa den 197/2006 doktrinaren aurkako manifestua sinatu eta Giza Eskubideen aldeko Nazio Batuen goi-komisarioari bidali diote, doktrinak "legedia penalaren eta segurtasun juridikoaren... [+]