Galdakaoko ibaian hilda agertutako gaztearen heriotza argitzeko eskatu diote Diputazioari

  • Astezkenean Ibaizabalen hilotz bat aurkitu zuten, orain jakinarazi dutenez Mohamed El-Bachir jatorri arjeliarreko 17 urteko gaztearena. Arratiako Harrera Sareak eta Galdakaoko Elkarlaguntza Sareak baieztatu dute adin txikikoa Bizkaiko Foru Aldundiaren ardurapean zegoela, eta gaztearen heriotzak medioetan izandako trataera salatu dute. Ostegunean elkarretaratzea egingo dute Galdakaon, Diputazioari eskatzeko kasua argitu dezala eta konpromisoa hartu dezala adin txikiko guztien zaintza “era arduratsuan” egiteko.


2022ko urtarrilaren 25ean - 11:24
Azken eguneraketa: 12:29
El-Bachirren heriotza arrazakeriatik jorratu dela salatu dute. / Argazkia: Binke, Aitzol Zamalloa.

Mohamed El-Bachir 17 urteko gaztearen heriotza arrazakeriatik jorratu dela salatu dute Arratiako Harrera Sareak (AHS) eta Galdakaoko Elkarlaguntza Sareak (GES), bai instituzioen aldetik, bai hedabideen aldetik. Larunbatean publiko egin zen adin txikiko baten hilotza aurkitu zutela Ibaizabal ibaian, Galdakaon, eta Bizkaiko Foru Aldundiak adierazi zuen gaztea “behin-behineko babespean” zeukatela, baina ez zegoela haien “ardurapean”, identifikazio paperen faltagatik. Ordea, astelehenean AHSk eta GESek egindako agerraldian ziurtatu dute hori ez dela horrela: “Gazte batek nahiz eta ez izan adina egiaztatzeko dokumenturik, esaten badu adin txikikoa dela eta ez duela heldurik arduradun gisa, Diputazioak zuzenean hartzen du bere gain erantzukizuna eta hura zaintzeko konpromisoa”, argitu du AHSko Laura Ruiz kideak.

Kritikatu dute kasuaren kontakizuna oso lausoa izan dela, eta Bizkaiko Diputazioari eskatu diote argitzeko eta informazioa emateko, El-Bachirrek aitortza izan dezan. Europa Press medioak hasieran eman zuen informazioaren arabera, gaztearen gorpua asteazkenean aurkitu zuten ibaian, urtarrilaren 19an; dirudienez poliziengandik ihesi zebilela hara jauzi egin eta hil egin zen, baina GESeko Mikel Sagarmina kideak zalantza batzuk erantzuteko eskatu die instituzioei: “Mohamed denbora tarte luze batez desagertuta egon baldin bada eta ibaian hilda agertu bada, non daude bera babestu behar zutenak? Norena da ardura? Zergatik desagerpena eta heriotza ez da albiste bihurtzen gorpua agertu eta lau egun pasatu arte?”. Geuria hedabideak bideo honetan bildu ditu ordezkarien adierazpenak.

Mohamed El-Bachirri aitortza egiteko eta haren egoeran dauden gazteei babesa erakusteko elkarretaratzea deitu dute ostegunerako, urtarrilaren 27rako, Galdakaoko plazan. Gainera, Diputazioari eskatuko diote gertaera argitzeko eta babesik gabe dauden gazte etorkinen gaineko zaintza eta ardura beren gain hartzeko.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Heriotza
2025-01-19 | Urtzi Ugalde
Agur, amatxu

Hauek izan ziren nire azken hitzak zure lo arnas sakonean eskutik helduta ginela joan zinenean. Aparteko minik gabe, xume, duin, geratu zen betiko zure bihotza. Zuk nahi eta eskatu bezala. Guk nahi eta errespetatu bezala.

Jada hilabete, neguaren atarian, gaurik luzeenak diren... [+]


Erru sentimendua heriotza perinatalean

Haurdunaldiaren zazpigarren hilabetean hil zen Aduna, Amets Etxeberriaren alaba. Halakoetan, erru sentimendua da bizkar gainean emakume askok hartzen duen zama, dolua ere oztopatzen duena. Profesionalengandik jasotzen duzun tratua funtsezkoa dela dio Etxeberriak, horri aurre... [+]


2024-11-28 | Jon Torner Zabala
Gehiago Gara jaia egingo dute Antzuolan, hil diren haurrak “bizipozetik” gogoratzeko

Hil Argi elkarteak antolatuta, Bizipoza egitasmoaren laguntzarekin, Gehiago Gara jaia egingo dute abenduaren 15ean Antzuolan. Haurrak galdu dituzten familiak, lagunak, eskolako kideak eta, oro har, hil diren umeak "bizipozetik" gogoratu nahi dituzten herritar guztiak... [+]


2024-10-31 | Jon Torner Zabala
“Eskolak ezin dio heriotzaren gaiari bizkarra eman”

Iragan astean kontatu genizuen etorkizuneko hilerriaz gogoeta prozesua egin dutela Antzuolan, eta protagonista nagusietakoak umeak izan direla, Herri Eskolan heriotzaren bueltan 1980ko hamarkadaz geroztik egiten ari diren lanketaren ildotik. Hain justu, “hainbat urtetan... [+]


2024-10-23 | Jon Torner Zabala
Antzuola
Nolakoa eta norentzat izan behar du 30 urte barruko hilerriak?

Galdera potolo horren bueltako gogoeta parte-hartzailea egin dute Antzuolan (Gipuzkoa), eta oraintsu aurkeztu dituzte saio irekietan parte hartu duten herritarren ekarpenak. Helburuak izan dira, batetik, heriotzaren inguruko beldurrak eta ezezagutza gainditu eta gaiaz ahalik eta... [+]


163 suizidio kode aktibatu dituzte Nafarroan, urteko lehen seihilekoan

204 lagunek beren buruaz beste egin zuten iaz Hego Euskal Herrian, datu ofizialen arabera. Suizidatzeko arriskua izan dezakeen jendearen jarraipenean jartzen dute indarra administrazioen protokoloek. Suizidioaz egoki informatzearen garrantzia ere azpimarratu dute, Suizidioa... [+]


Baionako bestetan jipoitu zuten 58 urteko gizon bat hil da

Jipoia uztailaren 11ko gauean izan zen Euskaldunen plazan, eta biktima gauean bertan ospitaleratu zuten Euskal Kostaldeko Ospitalean, Baionako prokuradore Jerome Bourrierrek informatu duenez. Atxilotutako gizona behin-behineko espetxealdian dago, Baionako fiskaltzak eskatuta,... [+]


Argizaria: bizitzaren eta heriotzaren artean

Paris, 1845. Frédéric Bastiat (1801-1850) ekonomialari eta politikari lapurtarrak Pétition des fabricants de chandelles (Kandelagileen eskaera) satira idatzi zuen. Protekzionismoaren aurkari sutsua, kandelagileek "bere argia salneurri baxuegitan... [+]


Basauriko espetxeko preso bat hil dela jakinarazi du Salhaketa elkarteak

Presoa ziegan aurkitu dute hilik ostegun iluntzean. Eusko Jaurlaritzak esan du suizidio kasu baten aztarnak dituela. Gainera, Jaurlaritzak 2021ean espetxeen eskumena jaso zuenetik hiltzen den zazpigarren presoa da.


Errenta baxua, suizidiorako arrisku faktore
Ikerketen arabera, errenta baxua dutenen pertsonen suizidio-tasa errenta ertaina edo altua dutenen bikoitza da. Nafarroako Osasun Sareak nabarmendu du baldintza sozioekonomikoetan arreta jarri behar dela. 

Materialismo histerikoa
Ihes egin

(Azken aldi luzean ezin naiz gauez atera, eta arratsaldez ere larri, eta asteburuetan ere ez, eta (jarri zaizue jada ihes egiteko gogoa), marianitoak eta bazkari azkar samarrak izaten dira nire enkontruneak. Konpainiak ondoegi aukeratu behar ditut. Ezin ditut poteoak... [+]


Irati Unamunzaga eta Jon Arriaga. Dolu perinatala
“Mina ez da tapatu behar; bizi egin behar da, aurrera egiteko”

Iaz, irailaren 9an, jaio eta egun gutxira zendu zen Irati Unamunzagaren eta Jon Arriagaren umea, Nare. Haurdunalditik beretik, bidearen gazi-gozoak konpartitu dituzte ingurukoekin, naturaltasunez, eta dolu perinatalaren prozesuarekin beste pauso bat egitea erabaki dute:... [+]


Eguneraketa berriak daude