Larunbat goizean, Angeluko Leclerc supermerkatuan, Bizi!ko 21 militanteek errefusatu dute elikagaien industriak eta supermerkatuek inposatzen dituzten gainestalki plastikoen erostea. Elikagaiak berrerabilgarriak diren ontzi eta zakuetan ezarri dituzte, ahantzi gabe ondotik kesetan haien identifikatzeko barra kodeak atxikitzea. Supermerkatuan hara hona ibiltzean, hurbiletik jarraituak ziren kartoinez eta gainestalkiz egina zen Tirex batetaz, bukatua izan behar litaiken «Jurassik Plastik» garaiaren inkarnazio beldurgarri batetaz.
2019ko otsailaren 2an, 10:45etan, Bizi! mugimenduko 21 militante topatu dira Angeluko E. Leclerc supermerkatuan bertan «Jurassic Plastik» ekintza burutzeko eta horren bidez gure planetarentzat gaitzak diren plastikozko eta gehiegizko gainestalkiak salatzeko. Plastikoa petroliotik dator. Petrolio kopuruak ezagutuak dira eta beti goruntz doan gure jendarteen kontsumoari aurre egiteko mugatuak1. Gainera, petrolioaren ustiapen eta kontsumoa gero eta karioago eta kaltegarriagoak dira klimarentzat, ingurumenarentzat eta gure osagarriarenzat. Hots, garaia da Jurassic Plastik-en aroari bukaera bat emaitea!
Supermerkatuek beren produktuen gehiengoa saltzen dute gainestalki plastikoetan (eta hori produktu freskoentzat ere: ogia, gasnak, haragiak, fruituak ontzitxoetan eta plastikoarekin gainean,…) eta usu bigarren gainestalki gehiegizko batean dira (jogurt-ontzien, hortz orearen tuboaren, etab.-en inguruko kartoin eta plastikozko mintzak).
Tamalez, erabilpen bakarra duten gainestalki horien gehiengoak ehunka urte ematen dituzte desagertzeko (400 urte plastikoarentzat) eta kutsadura inportante batzuren sortzaile dira (zikintegi salbaiak; kontinente guzietako hondartzetan agertzen diren hondakinak; Pazifikoan 800 000 km² dituen plastikozko 7. Kontinentea; …). Eta azkenik plastikoen andeatzetik agertzen diren mikro-partikulei buruz, haiek sekulan ez dira desagertzen, eta denetan presente dira, lurretan sartuz, itsasoko animalien digestio sistemetan… eta ororen buru gutan.
Jurassic Plastik #1[ACTION - VIDEO] Retour en images sur l'action qu'on a mené hier au Leclerc d'Anglet afin de dénoncer l'utilisation massive du suremballage et du plastique ! Changeons le système, pas le climat ! Plus d'infos sur l'action : https://bit.ly/2Tv90Om [EKINTZA - BIDEOA] Atzo Angeluko Leclerc-ean egindako ekintzari buruzko bideo ttiki bat. Plastiko eta gainestalki erabilera masiboa xalatzeko egin dugu ekintza hori. Alda dezagun sistema ta ez klima! Ekintzari buruz info gehiago: https://bit.ly/2G6ac7G
Posted by Bizi Mugi on Sunday, February 3, 2019
Bezeroei egina izan den eskupaper banaketa baten ondoren, kamiseta berdedun ekintzalariek luzaz xekatu dituzte kesetarik landa legeak6 aurreikusten duen bezala, ontzi batzu non nahi ez diren gainestalkiak utziak izaiten ahal diren. Ikusiz zein ttipiak diren eta zonbat zailtasun behar izan dituzten atxemaiteko, ekintzalariek erabaki dute beren gainestalkiak molde ikusgarrian denda erdian agerian uzterat. Espero dute ez direla bertan ahantziak izanen: «105 produktu erosiak = orgatxo bat hondakin» irakurtzen ahal zen bertan utzia izan den orgatxoan.
Ekintza honek gomitatzen ditu kontsumitzaileak supermerkatuen eta haien hornitzaileen gan beren eragin poderearen erabiltzerat gainestalki ekoizpena ttipi dezaten. Horrendako, jestu sinple eta eraginkorrak plantan emanak izaiten ahal dira eguneroko bizian:
Ahal bezain bat eros nahas-mahas edo gainestalkirik gabe;
Lehenetsi xeheka edo mozturiko erosketak harategi, gasna saltegi eta arrandegietan;
Beti berekin eraman edukitzaile berrerabilgarriak eta erositako produktuen barnean ezartzea galdatu;
Hautatu guttien gainestalki dituzten elikagaiak;
Utzi sistematikoki gainestalkiak dendaren ateratzean.
Uste komunak ez bezala, xeheka edo mozturiko erosketak (oinarrizko produktuentzat) gainestalkidun produktuen ber prezioan dira. Hots, Jurassic Plastik-en garaietik ateratzea, hots bestela saltzea eta kontsumitzea, ez da karioago!
Sistema alda dezagun, eta ez Klima!
(Angeluko ekintzaren kronika osoa eta argazkiak Bizi! mugimenduaren webgunean)
Bi langileak oroitzeaz gain erantzukizunak eskatu dituzte, Zaldibar Argituk igandean Eitzagan eginiko ekitaldian. Justiziaren mantsotasuna salatu dute, sumarioa oraindik instrukzio fasean dagoelako.
Bost urte bete dira Zaldibarren 800.000 tona zabor maldan behera amildu eta Joaquín Beltrán eta Alberto Sololuze langileak aurretik eraman zituenetik. Ikerketa judiziala amaitu gabe dago oraindik, Verter Recycling enpresak ez du ezer ordaindu zigilatze lanengatik,... [+]
Joaquin Beltran eta Alberto Sololuze gogoratzeko eta hondamendiaren erantzukizunak eskatzeko elkarretaratzea egingo dute igandean Zaldibarko Eitzaga auzoan. Luizia “enpresarien diru goseak” eragin zuela, eta Eusko Jaurlaritzak “ardura txikiena ere ez duela... [+]
Iruñerriko Mankomunitateak Imarkoaineko Hondakin Zentroaren proiektuaren aldaketa onartu zuen ostegun honetan eta, horren arabera, azpiegitura 2026ko urtarrilaren 21ean hasiko da lanean.
Legearen arabera, erabiltzen ez diren zabortegi guztiek itxita eta zigilatuta egon beharko lukete 2008tik. Ekologistak Martxan taldea Eusko Legebiltzarrean izan da legea bete dadila eskatzeko: azaroaren 12an Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren batzordean... [+]
Atez atekoa oinarri, Arabako Errioxako Kuadrillan Kripan eta Eltziego herriek Araba osoko daturik onenak dituzte hondakinen gaikako bilketan eta horien birziklapenean, eta Europak ezarritako gutxienekoetara heltzen diren bakarrak dira. Laster, kuadrillako herri gehiagotara... [+]
Adimen artifizialak bost milioi tona hondakin elektroniko sortu ditzake 2030a baino lehen, Nature Computational Science aldizkariak argitaratu duen txosten baten arabera. Ikertzaileek ekonomia zirkularreko estrategia bat ezartzearen beharra nabarmendu dute.
Hondakinak tratatzeko Artaxoako plantara Zubietako erraustegitik milaka tona lixibiatu modu ilegalean eraman izanaz galdetu dio EH Bilduko parlamentari Mikel Oterok, Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun sailburu Mikel Jauregiri. Iragan... [+]
Donostiako Udalak iragan osteguneko udalbatzarrean iragarri zuen moduan, zaborren tasa % 26,5 igoko du, 2025eko urtarriletik aurrera, Hondakinen 7/2022 Legeak horretara behartzen duela argudiatuta. Eguzkik, ordea, salatu du legea kostuei begira aplikatzen duela soilik, eta... [+]
Mikel Jauregi sailburuaren esanetan Eusko Jaurlaritzak ez du "inolako arau hausterik atzeman" Ekondakinek Zubietako erraustegitik Artaxoako zabortegira bidalitako lixibiatuetan. Hala, ez du sozietate publikoa zigortuko, Nafarroako Gobernuak eskatu bezala.
Zubietako erraustegitik Artaxoara eramaten zituzten lixibiatuengatik, Ekondakini zigor espedientea irekitzeko eskatu zion ekainean Nafarroako Gobernuak Eusko Jaurlaritzari.
Berrerarabili, zaharberritu, konpondu, eraldatu… Behar duguna baina gehiagorekin bizi garelako agian…
Nafarroako Ecofert Sansoain enpresa itxita dago 20.000 tona hondakin toxiko legez kanpo jasotzeagatik Zubietako (Gipuzkoa) erraustegitik eta Tuterako (Nafarroa) Oleofat enpresatik.