Euskal Herriko behatoki sozioekonomikoak 17 urteko lana eten du arrazoi ekonomikoengatik. Gaindegia gure herriaren erradiografia ahalik eta osoena eta egiazkoena izateko beharretik sortu zen, eta helburu horiek lehen bezain baliagarriak dira gaur egun ere.
“Gaindegiak, bizi dituen zailtasun ekonomikoen eraginez, behategiko jarduerak eten ditu ekainaren 30arekin. Ondorioz, orduz geroztik ez du eduki berririk sortu edota zabalduko”. Mezu lakoniko horrekin Gaindegiak, Euskal Herriko behatoki sozioekonomikoak 17 urteko lana eten du. Eta arrazoi ekonomikoengatik eman du itxitzat lan hori gainera. Hein batean, proiektuaren alde egin zuten erakundeak, hala nola Gipuzkoako Aldundia, Eusko Jaurlaritza eta beste batzuk, haien lurraldeetako muga administratiboak gainditzen zituen behatoki batean hain interesatuta ez egotearen biktima izan da.
Gaindegiak ez luke egoera honetara inoiz iritsi behar. Gure herriaren erradiografia ahalik eta osoena eta egiazkoena izateko beharretik sortu zen, Euskal Herriko errealitatearen ikuspegi partzial eta sarritan okerrak besterik ez baikenituen. Ikuspegi kamuts horren aliaturik onena inposatu diguten lurralde-banaketa politiko administratiboa zen. Hasiera-hasieratik, Gaindegia hesi hori gainditzen saiatu zen, horretarako Euskal Herri osoago baten argazkia izaten lagunduko zuten datu eta analisiak ekarriz, lurralde zatiketaren gainetik. Ekarpen hori eragile sozial zein politikoen eta hedabideen zerbitzura jarri zuen, bakoitzak bere estrategiarako erabili zezan.
Duela 17 urteko helburu horiek lehen bezain baliagarriak dira gaur egun ere. Behatokiaren bazkideek, gizarte-eragileek eta administrazioek gogoeta egin beharko lukete Gaindegiaren etorkizuna berriz ere bideragarri izan dadin. Herri honen zerbitzura dagoen behatoki sozioekonomikoa da, teorian behintzat askok amesten dugun eta bere alde borrokan jarraitzen dugun Euskal Herriaren zerbitzura. Gaur-gaurkoz, Gaindegiak jarraitzen du izaten erakunde nazional beharrezkoa eta ordezkaezina.
Laga hondartzaren ezaugarri naturalen leheneratzea duela hiru hamarkada abiatu zen, eta aurrera darrai etenik gabe, erlojuz kontrako lehengoratze mailakatuan.
Laga (Bizkaia) gune aparta da, natura eta gizarte ikuspegitik oso esanguratsua. Kostaldeko legeak eta Urdaibaiko... [+]
Iazko martxoaren 14an, polizia operazio handi bat izan zen Martuteneko Agustindarren eraikin okupatuan, Udaltzaingoaren, Ertzaintzaren eta Espainiako Poliziaren eskutik: 56 lagun atera zituzten eraikinetik eta 29 Espainiako Poliziaren komisariara eraman zituzten,... [+]
18 urterako plan estrategikoa garatzeko Europako diru-laguntzak jaso ditu Euskal Sagardoaren Jatorri Deiturako proiektuak. Iparraldea batu da jada, eta Nafarroa zein Trebiñu sartzeko urratsak ematen hasiak dira.
Auzoko familia bat etxea galtzeko arriskuan dagoela salatu du Berriozarreko Hipotekak Kaltetuen plataformak, hipoteka 600 eurotik 1.150 eurora igo eta gero. Familiarentzako irtenbide bat eskatu du plataformak.
ELA, LAB, ESK, Steilas, Etxalde eta Hiruk herri ekimen legegilea aurkeztu dute Eusko Legebiltzarrean eta Nafarroako Parlamentuan, gutxieneko soldata propio baten alde. Lanbide arteko akordio bat lortzeko ekimen bateratuak ere iragarri dituzte. Eusko Jaurlaritzak begi onez ikusi... [+]
Espainiako Industria Ministerioak antolatu du bilera, eta langileek jakinarazi dutenez, ez dituzte gonbidatua, "gure interesak ordezkatuko dituena Nafarroako Gobernuaren ordezkaritza izango baita". Langileek elkarretaratzea egingo dute ostiralean 12:00etan enpresaren... [+]
Hamaikagarrenez antolatu dute euskal nobela beltzaren astea, urtarrilaren 20tik 26ra. Ekitaldi ugari egingo dira Baztango bailarako hainbat herritan. Liburu aurkezpenak, mahai-inguruak, solasaldiak eta kultur ekitaldiak izango dira, eta ekintzetan parte hartzea doakoa izango da.
Euskal kulturako berritasunak ezagutu nahi dituenak eta egile zein argitaletxeei zuzenean erosi nahi dizkienak urtean zehar baditu hainbat azoka eta ekimen aukeran. Urte askotako tradizioa dute horietako batzuek eta berriagoak dira besteak; tematikoak dira horietako asko eta... [+]
2024an beste sei hilketa egon zirela gogoratu zuten. “Nazkatuta, nekatuta eta haserre” daudela adierazi du mugimendu feministak Barakaldoko Bide Onera plazan, eta biktimei arreta eskaintzeko sistemen eraginkortasun eza salatu dute. Barakaldoz gain, herri askotan izan... [+]
“Uste dugu distopien eta orokorrean errealitate indibidualista eta etsituaren ofentsiba kulturalaren aurrean utopiak irudikatu behar ditugula, mentalki eta emozionalki indartsuagoak izateko”, erranez banatu berri ditu ipuin eta itzulpen lehiaketako sariak Sukar Horia... [+]
Hazparneko Armand David laborantza lizeo pribatuko ikasleek Agro-ekipamendua, Zientzia sozial eta ekonomikoak, eta Enpresa ekonomia irakasgaiak euskaraz ikasteko aukera izango dute. Horrek formakuntzaren ia erdia hartuko duela azaldu du Bertrand Gaufryau ikastetxeko zuzendariak.
Otsailaren 7an, Maccabi Tel Aviv taldeak Baskoniaren aurkako partida jokatzeko asmoa du Gasteizen. Palestinarekin Elkartasuna Plataformak salatu du Israelek kultur eta kirol ekimenak palestinarren aurkako krimenak estaltzeko erabiltzen dituela. Aurpegi zuriketaren aurka,... [+]
2002an ikusi zituen lehenengoz hamaika emakume kamiseta zuri-gorriarekin San Mamesen. Bere ametsa egia bihurtzeko aukerak errealak zirela ulertu zuen Garazi Muruak. Athleticeko nesken taldeko kapitaina izatera iritsi zen, baina lesio batek behar baino lehen ekarri dio... [+]