Greba mugagabea egiten ari dira Vianako Mondelez lantegiko langileak. Ia erabateko segimendua produkzio lanean ari direnen artean eta txikiagoa bulegoetako beharginen artean. Enpresa batzordeko ordezkariek (CCOOk zazpi ditu, LABek bost eta bat ELAk) lan baldintza hobeak galdegiten dituzte.
Gailetarik ez da egiten ari Vianako Mondelez lantegia. Greba mugagabean ari dira langileak astelehenetik. Enpresa zuzendaritzak jarrera itxia du hitzarmenaren negoziazioan eta langileak ez daude prest lan baldintza hobeak jasoko ez dituen hitzarmena onartzeko. "Antzinakotasuna kontuan hartuko duena, KPIaren araberako soldaten igoera eta lanaldiaren gutxitzea aintzat hartuko duen akordioa erdietsi nahi dugu", adierazi du Juan Larraya ELA sindikatuko Estellerriko arduradunak.
Grebaren jarraipena ia erabatekoa izaten ari da produkzio lanean ari direnen artean, txikiagoa bulegoetako langileen artean. "Pozik" agertu dira lan batzordeko ordezkariak segimenduarekin. Ez dute euren protesten amaierarik ikusten ez baitago inolako asmorik negoziazioari ekiteko enoresako zuzendaritzaren aldetik. Greban segituko dute eta iganderako manifestazioa antolatu dute Vianako Foruen plazatik hasita. Enpresa batzordeak Comisiones Obreras sindikatuko zazpi ordezkarik, LABko bostek eta ELAko batek osatzen dute.
Oraingoz, Vianako alkatearekin batzartu dira eskatzen ari diren bakarra soldaten hobekuntza eta lan baldintza hobeak direla azaltzeko. Espainiak Nafarroan duen ordezkaritzarekin kexu azaldu dira "ordutegi finko bat" ezarri dielako euren protestak enpresaren parean egiteko eta ezin direlako "nahi adina" egon bertan.
Prozesu onkologikoetarako tresnak lantzen ditu Paula Barrio yoga onkologikoko irakasleak: “Gorputzarekin eta lesionatutako zonaldearekin konektatzen dugu”.
Ehundaka langile elkartu ostegunean Bilbon egin den giza katean “Lan baldintzak hobetu, hemen eta orain erabakita” lelopean.
Lehen itzulitik bigarrenera, auzapezgotzara jauzi egin zuen Ramuntxo Labat-Aramendi abertzalearen zerrendak. Erdiespena "xinaurri lanari esker" egin zela uste du Labat-Aramendik. Ahetzen zerrendak bozen %44,39 lortu zuen urtarrilaren 12an eginiko behin betiko bozketan... [+]
Modu horretan, euskara eta euskal kultura hiriaren bihotzera eraman duen proiektuari egonkortasuna eta sendotasuna emanen diote.
52 urteko altsasuar bat hil da ostegunean Arbizun lan istripua izan ostean, Nafarroako Foruzaingoak jakinarazi duenez. Urtea hasi zenetik Euskal Herrian lan istripu batean hildako laugarren langilea da. Ezbeharra herriko erdigunean dagoen etxebizitza bat zaharberritzeko lanetan... [+]
Ikasturtea hasi denetik hirugarren greba eguna izan da ostegunekoa Nafarroako Hezkuntza Publikoan eta goizeko mobilizazioen ondoren, LAB, Steilas, ELA eta CCOO –protestaren deitzaileak– pozik agertu dira. Euri jasak eta hotzak lagundu ditu etengabe irakasleak... [+]
Urtarrilaren 30 honetan abian jarri du Israelek Jerusalem ekialderako UNRWA Palestinar Iheslarientzako Laguntza eta Lan Bulegoaren debekua. Urtarrilaren 15ean adosturiko su-etenari segi, bahituen eta presoen hirugarren trukea dute ostegun honetan.
Joaquin Beltran eta Alberto Sololuze gogoratzeko eta hondamendiaren erantzukizunak eskatzeko elkarretaratzea egingo dute igandean Zaldibarko Eitzaga auzoan. Luizia “enpresarien diru goseak” eragin zuela, eta Eusko Jaurlaritzak “ardura txikiena ere ez duela... [+]
EAEko Auzitegi Nagusiaren epaiak ez duela "zirrikiturik utzi" dio SOS Talaimendi plataformak, eta "oraindik merezi duten legezko zehapena jaso ez duten zenbait erabaki arbitrario eta ia delituzko" geratzen direla adierazi du. Besteak beste, Zarauzko Udalak... [+]
Osasun Publikoaren Aldeko Herri Plataformak (OPA) manifestazioak deitu ditu otsailaren 1erako. Mobilizatzeko deia egin dute osasunaren pribatizazioari aurre egiteko, lehen arreta indartzeko, osasun arloko langileen baldintzak hobetzeko, prekaritateari aurre egiteko eta kudeaketa... [+]
Genero-indarkeriaren biktima den emakume bat eta haren bost seme-alabak, horietatik hiru hemezortzi urte beherakoak, etxetik bota nahi izan dituzte ostegunean. Erabakia aurrera eramateko baldintzarik ez zegoela argudiatuta ez dute kaleratzea burutu, baina beste data bat... [+]
Eusko Jaurlaritzak isunak kendu dizkie ertzainei euskaraz hitz egiteagatik zigortuak izan ziren Donostiako herritarrei. Manex Ralla eta Amaia Abendaño dira herritar horiek, isunak kendu dizkietela baieztatu diote hedabide honi.
EITBko Euskara Batzordeak gaitzespena adierazi du azken hilabeteetan egindako zuzendaritza postuetarako hautaketa prozesuak direla eta. Salatu dutenez, euskarazko C1 maila ez duten hiru pertsona hautatu dituzte postu garrantzitsuetarako: EITB Mediaren zuzendaritzarako, Social... [+]
AHT Geldituk Nafarroako Abiadura Handiko Trenaren obretan lan esklabotza egoerak daudela salatzen duen lekukotza eskandalagarria jaso ondoren, obra horiek sustatzen dituen Adif sozietateak publikoki erantzun behar izan du: "Gezurra dira".
Ostegun honetako Udal Osoko Bilkuran eztabaidatu eta bozkatuko dira Amurrioko Udaleko 2025erako aurrekontuak eta, beste behin ere, Udal Gobernuak uko egin dio Aiaraldea Komunikabidearen hitzarmen eta dirulaguntza berrezartzeari.