Eskoziako Gaelikoa hamarkada batean desagertu daitekela dio ikerketa batek, muturreko neurriak hartu ezean

  • Eskozian gaelikoak bizi duen egoera kezkagarria jarri du mahai gainean ikerketa batek. Etxean ez da apenas gaelikoz hitz egiten, nerabeek ez dute erabiltzen eta Eskozia mendebaldeko irletan sakabanatuta dauden adineko batzuek baino ez darabilte. Hizkuntza politika aldatu behar dela ohartarazi du ikerketak.


2020ko uztailaren 02an - 16:44
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Soziolinguistek eta gaelikoan adituak direnek osatutako talde batek egin du ikerketa. Honen arabera, gaelikoaren ohiko erabiltzaileak 11.000 dira gaur egun eta aurreikusten da hurrengo urtean mendebaldeko irletan %45era murriztuko dela gaeliko hiztunen kopurua. Horrek hizkuntza amildegira eraman dezakeela uste dute adituek.

Bestelako hizkuntza politika baten beharra

Hizkuntzak bizi duen krisiaren aurrean, hizkuntza politikak aldaketa urgentea behar duela diote ikerketaren arduradunek, gaelikoa hizkuntza bizia eta egunerokoa izatea lortzeko. “Egoera oso kritikoa da eta politika berdinek krisi berdinera eramango gaituzte”.

Eskoziako Gobernuak hezkuntzan jarri izan du arreta, ikastetxeetan gaelikoa sartzeko. Baina ikerketako arduradunek diote energia askoz handiagoa inbertitu behar dela gaelikoa etxeetan eta arlo sozial guztietan sar dadin, ez bakarrik ikastetxeetan. “Gurasoak animatu behar ditugu seme-alabekin gaelikoz hitz egin dezaten”.

Eskoziako Gobernuko bozeramaileak adierazi du ikerketaren emaitzetan eta proposaturiko neurrietan interesa dutela. “Gaelikoa Eskoziako identitate kulturalaren parte ezinbestekoa da eta hizkuntza ikasteko eta erabiltzeko hobekuntzak babesten dituzte ministroek”.

Hizkuntzaren galera, urtez urte azpiko infografian.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gaeliko eskoziarra
2014-09-17 | Ander Perez
[Bideoa] Gaelikorik ez da entzungo Eskoziako erreferendumean

Ingelesa jaun eta jabe da Eskoziako jendartean. Hala ere, bi hizkuntza propio ditu herrialdeak: Eskoziera, jatorri germanikoa duena, eta gaelikoa, zelta. Azken honetan aditua da Rob Dunbar Edinburgoko Unibertsitateko irakaslea.


Eguneraketa berriak daude