Gaddafi hil dute errebeldeek

  • Atzo hil zuten Muamar al-Gaddafi Sirten. NATOren bonbardaketa batean zauritu zen eta ondoren errebeldeek hil zuten. Gaddafiren heriotzarekin 42 urteko diktadurari amaiera eman zaio.

    NATOk eta AEBk esan dute ez dutela Gaddafiren heriotzaren inguruko informazio zehatzik. Ustez zulo batean zegoen ezkutatuta eta harekin batera, bere oso gertuko beste bi pertsona ere hil dituzte: Abu Baker Yunus eta Gobernuko bozeramailea zen Ibrahim Musa. Bere semeetako bat ere atxilotu zuten.


2011ko urriaren 21an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-03-03 15:57:58
Gaddafi artxiboko irudi batean
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

42 urtez izan da Libiako aginteko buru, 1969tik, eta beste hainbat herrialde arabiarretan bezala, agintea uztera behartu zuten udaberrian sortu ziren protestek.

- The New York Times egunkariak hilabetez hilabeteko argazki galeria osatu du.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Muammar Gaddafi
2018-10-23 | Karlos Zurutuza
Etxe galdua

Gerra zibila bukatu eta zazpi urtera egoera oso larria da Libian. Estatua ez ezik, herria ere galdu dute libiarrek.


2013-06-21 | ARGIA
Gaddafik Sarkozy finantzatu zuela diote akusazio berriek

Muammar Gaddafi libiar agintari ohiak Nicolas Sarkozy Frantziako presidentearen hauteskunde kanpaina finantzatu zuen 2007an, elkarren arteko bileretan itzultzaile bezala aritu zen Moftah Missouri enbaxadore libiarrak jakinarazi duenez.


Zergatik egin dio eraso Frantziak Maliri?

Frantziako armadak Maliren kontrako erasoa hasi zuen joan den ostiralean. Interbentzio militarraren zergatia, Jean-Marc Ayrault lehen ministroaren esanetan, "mehatxu terrorista" geldiaraztea da. Baina, zein da erasoaren testuingurua?


2012-03-13
Gaddafik Sarkozyri 2007ko hauteskundeetarako 50 milioi euro eman zizkiola zabaldu dute

Mediapart egunkari digitalari filtratutako epaiketa prozesu bateko dokumentu sekretuaren arabera, Muammar al Gaddafi Libiako buruzagi ohiak Nicolas Sarkozyren 2007ko hauteskunde kanpaina diruz lagundu zuen. 


2012-03-07
Libia ekialdeak autonomia deklaratu du

Cyrenaicak, Libia ekialdeko eskualdeak, autonomia –hedabide batzuek "erdi-autonomia" terminoa erabili dute– deklaratu du, atzo Benghazi hirian egindako kongresu baten ostean. Tribuetako buruek eta milizietako komandante ugarik parte hartu zuten... [+]


2011-10-20
Gaddafi hil dutela diote errebeldeek

Hasiera batean Libiako telebistak esan eta Al Jazeerak zabaldu duenez, Libiako errebeldeek Gaddafi atxilotu dute Sirte hirian. Ondoren zabaldu denez, hilik omen dago. Albistea errebeldeek Sirte hiria –Gaddafiren sorlekua– hartu bezain pronto zabaldu da. NATOk esan... [+]


2011-09-19
Libiako amazigh herria: egunsentia gizon askeen mendietan

Gaddafiren errepresiopean lau hamarkada eman ostean, Libiako amazigh herriak berebiziko nortasun aldarrikapenari eutsi dio. Armekin ez ezik, egunkari, irratsaio eta abestiekin heldu diote iraultzari.

“Libian gertatzen ari dena azaldu nahi diogu gure jendeari, eta gure... [+]


2011-09-05
“Batzuek armak hartu dituzte Gaddafiren kontra borrokatzeko; guk, arkatzak”

Muhamed Khalifa Libiako gatazkaren erdian sortu den astekari bateko erredaktore burua da. Amazigh beraien hizkuntzan idazten dute eta garrantzitsua deritzo biztanleek albisteak amazigheraz irakurtzeko aukera izateari. Berria egunkariak elkarrizketa egin dio eta guk pasarte... [+]


2011-09-02
Gaddafiren aktiboak desblokeatu dituzte munduko potentziek

Parisen bildutako potentziek Muamar al-Gaddafiren aktiboak –15.000 milioi dolar– desblokeatzea onartu dute. Trantsizioko Kontseilu Nazionalak Libia berreraiki nahi du diru horrekin, soldatak ordaindu eta herriak behar duen laguntza humanitarioa banatu... [+]


2011-03-18
NBEk Gaddafi erasotzeko baimena eman du, eta operazio militarra ordu gutxiren buruan has liteke

Libiako egoera belikoa irauli dezakeen ebazpena onartu du bart Nazio Batuen Erakundeko Segurtasun Batzordeak. Herritar zibilak babesteko ezinbesteko neurriak hartzeko baimena eman die nazioarteko herrialdeei eta aire eremua erabiltzea debekatu die hegazkin libiarrei. Modu... [+]


Eguneraketa berriak daude