Gabriel Arestiren ‘Harri eta herri’ gaur 50 urte plazaratu zen

  • 1964ko maiatzaren 14an argitaratu zen Gabriel Arestiren Harri eta herri liburua, Kuliska Sorta bilduman, Zarauzko Itxaropenak inprimatua.


2014ko maiatzaren 14an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Bilbon jaio zen Gabriel Aresti (1933 - 1975)

Argitalpena 972 alekoa izan zen; horietatik 480 harpidedunei bidali zitzaizkien, 80 hartu zituen idazleak, 29 zentsurara eta lege gordailura eta liburutegietara eraman zituzten, eta gainerakoak dendetara zabaldu ziren, Susa argitaletxearen Literatur Emailuak albiste buletinak jaso duenez.

Profeta bati izeneko poeman Arestik berak argi azaltzen du bere poetikaren ardatzetako bat: "Nire poesia oso merkea da, herriaren ahotik hartu nuen debalde, eta debalde ematen diot herriaren belarriari". Literatur Emailuetan irakur daitekeen moduan, Harri eta herri liburuak zalaparta sortu zuen, Zeruko ARGIA astekariaren ekaineko eta uztaileko artikuluak lekuko.

Irailaren 19an, Donostiako Udal Liburutegian egindako hitzaldian Arestik Egia bat esateagatik eta Nire aitaren etxea poemak irakurri zituen, Patxi Mujikaren grabazioari esker jasoak izan direnak.

Liburuaren lehen edizioari Juan San Martinek egin zion hitzaurrea, eta 2000. urtean egindako edizio berrian Koldo Izagirrek idatzi zuen sarrera.

Mahai-inguru sorta Bilbon

Bilbo Zaharra euskaltegiak antolatuta, Harri eta herri liburuari buruzko hitzaldiak egiten ari dira Euskaltzaindiaren egoitzan. Atzo, asteartez, Anjel Lertxundi eta Kirmen Uribe idazleak aritu ziren solasean, gaur Karmelo Landa eta Jon Juaristi izango dira, eta bihar Aurelia Arkotxa eta Itxaro Borda.

Bestalde, liburuaren irakurketa jarraitua antolatu du euskaltegiak hilaren 22rako, Arriaga antzokian.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gabriel Aresti
2023-10-17 | Ahotsa.info
Gabriel Arestik itzulitako ‘Internazionala’ kantaren bertso guztiak aurkitu dituzte

Karmelo Landa Arestiren obraren adituak eman du aurkikuntzaren berri Katakraken. Patxi Gaztelumendiri esker, Anaitasuna aldizkariko 1977ko zenbaki batean osorik argitaratu zen kantaren bertsioa aurkitu dute. Hilabete batzuk lehenago Euskadiko Ezkerra koalizioaren mitin batean... [+]


2017-11-03 | Dabi Piedra
Bilbo Arestirekin zorretan

Gabriel Aresti adiskideen begietan mahai inguruaren kronika. Urriaren 16an, Bilboko Bidebarrieta liburutegian aritu ziren Karmelo Landa, Josu Torre eta Anjel Zelaieta.


2015-11-19 | Unai Brea
Gabriel Arestiren bizitzari buruzko eleberri grafikoa aurkeztu dute

Gabriel Aresti BioGrafikoa eleberri grafikoa (egin klik aurrerapena ikusteko) aurkeztu dute Erroa argitaletxeak, Adur Larrea lanaren egileak eta Gabriel Aresti Kultura Elkarteak. Poeta bilbotarraren obra baino, haren bizitza eta izaera islatzea izan du Larreak helburu. Helburu... [+]


Gabriel Arestiren kontzentrazio-kanpoetan

Arrazoia dute: porlanaren abiadura handiko hedapenak badu zerikusia bizimoduak eta hizkuntzak suntsitzearekin.


Ondo dago Bilboko Alondegiari Iñaki Azkunaren izena jartzea

Bide azkarretik eta hauteskunde giroan jarri diote Bilboko Alondegiari Iñaki Azkuna izena, iaz zendutako Bilboko alkatea gogora ekartzeko, baita jeltzaleak egin zuen apustua ere, “kulturak hiriaren eta pertsonen eraldaketan eragin zezan”. Erabakiaren... [+]


Gabriel Arestiren ijitoak

Euskal kulturan literatura kosmopolita eta polita landu behar dugu, itsuskeria handirik gabe, antza, errelato ortodoxo eta kontakizun ortopedikoetan kabitzen dena, turistentzako aurkezpen txartel baten tankeran, gure meilleur souvenir de notre cher pays.


Gabriel Arestiren ‘Harri eta Herri’, Forum ekimenaren ardatz

Bilbo Zaharra euskaltegiaren ahaleginez antolatzen den Forum ekimenak Gabriel Arestiren Harri eta Herri hartu du gai nagusitzat aurtengoan. Iaz Bernardo Atxagarren Obabakoak obrarekin egin bezala, edizio honetan Arestiren obra enblematikoa irakurriko da, jendaurrean eta etenik... [+]


2013-07-12 | ARGIA
Eako Poesia Egunek egoera ekonomiko eta soziala izango dute ardatz

Uztailaren 19tik 21era izango dira Eako Poesia Egunak, hamargarren edizioa. Inoiz baino gehiago, gaur egun bizi dugun egoera sozioekonomikoa eta poesia bat egiten ahaleginduko dira. Asun Landa Herrijeri Emon Arnasa elkarteko kideak nabarmendu du beharrezkoa dela poesiak egungo... [+]


2011-07-07
Poesiarekin lotutako ekitaldiak dakartza Harrikadie-k

Datorren uztailaren 15etatik 17ra bitartean poesiaren ikuspegi dinamikoa izango da erakusgai Eako poesia egunetan. Atzo aurkeztu zuten aurtengo ediziorako prestatuko egitaraua Bilbon egindako agerraldian. Tartean, poesia modernoaren bilakaera aztertuko dute Gabriel Arestiren... [+]


Eguneraketa berriak daude