Azken urteotan ikusten ari naiz badagoela, jende dezenteren partetik, Gabonak deituriko festa hauek direla eta, halako baztertze edo, akaso, nazka sentitzen dutenen jarrera bat. Ez zaie arrazoirik falta. Izan ere, Gabonetako giro honek nor ez du aztoratzen! Hiru hilabete aurretik azaltzen dira turroiak saltoki handietan eta ikusi hutsarekin gure buruak esaten digu: bazetozak! Pasabideetatik zezenak azalduko balira bezala.
Hasi zaizkigu barrenak nahasten eta berehala etxekoekin gogoratzen gara. Nor edo nortzuk noren etxera eta noiz joango diren mugikorra eta whatxapa sutan jarri ondoren, azkenik erabaki dugu –Ez da guk nahi genuena, baina...–. Orain beste kontu batzuk datoz. Zer jarriko dugun afaltzeko edo bazkaltzeko, batzuek arraina gustuko eta besteek okela, ez da erraza. Eta opariak? Aurten huskeri bana eta paperarekin estali gabeak, hala diote adituek. Eta hau guztia lanarekin uztartu behar. Hiriko azken egunetako trafikoa ere jasanezina da. Zenbat auto eta turuta soinu! Dendetan ere jendea elkarri bultzaka. Ez da ez egoera oso goxoa! Eta eskerrak ez dugula intxaur-saltsa prestatzeko asmorik.
Iritsi da Gabon gaua. Kalera irten eta Olentzeroren etorrera ikusi ondoren zerbait hartzera. Taberna bat, beste bat eta denak beteta, kabitu ezinean. Bitartean, etxeko saloiko mahai luzean pentsatzen. Nik banuen ba Gabonetako mantel polit bat, non ote dago? Jadanik etxean gaude eta jarri dugu mahai elegante hori. Etorri dira gure gonbidatuak. Iker eta Maddi haur zoragarriak dira eta txintxoak. Sartu da amaginarreba ere, algara batean, joan zen astean egon eta urte betean ikusi ez bagina bezala. Ondoren koinatua, majoa da baina politikaz hitz egiten hasten denean, jasan ezina. Koinata Martxeli ere badator, azkena, opariak non gordeko ote dituen ez dakiela. Azkenean, gu lau eta eurak bost, mahai ederra. Bakoitzak hiruna plater, atera kontuak, ez dira ontzi-garbigailuan sartzen. Zenbat lan, zenbat tentsio-une. Gabonak!
"Baina ni Gabonak ospatzeko eskatzera natorkizue. Ez naiz masokista. Urtez urte Gabon inguruko festa hauen zergatia topatu nahian ibili naiz eta, ene ustetan, ospatzekoak dira"
Egia da konplikatu egiten garela. Badakit hau dena horrela dela eta askotan zailagoa ere bai, baina ez dezagun guk geuk zailagoa egin.
Errespetatzen ditut Gabonez nazkatuta daudenak eta etxean, hirian edo herrian geratu ordez hortik zehar ihes egitea nahiago dutenak, agian, bake gehiagoren bila. Norberekiko askatasuna da garrantzitsuena.
Baina ni Gabonak ospatzeko eskatzera natorkizue. Ez naiz masokista. Urtez urte Gabon inguruko festa hauen zergatia topatu nahian ibili naiz eta, ene ustetan, ospatzekoak dira.
Gizakia ez da gaurkoa, eta milaka urtetan ospatu izan du neguko solstizioa. Hainbeste aldendu gara kosmosetik, eta geure lurretik zer esanik ez. Gure bizitza horrenbeste teknifikatu eta sofistikatu ondoren, gaur eguzkiaz edo lurraz hitz egitea denbora galtzea dela deritzogu. Egia da, beldurrezko kontzientzia egoista bat sortu dela eta lurra ez badugu zaintzen amaitu egingo dela esaten ari gara. Zerbait da. Zaintzea ez da nahikoa, berarekin bat egin behar dugu, bat garelako. Neguko solstizioak, batez ere, eguzkiari begira jartzen gaitu. Eguzkiak egin du urte osoko bere ibilbidea eta berriz hastera doa. Eguzki berria sortuko zaigu. Eguzkiak mantentzen eta aberasten du lurra, gure baratzeak eta basoak. Basoak dira bizitzako alimentua ematen digutenak: oxigenoa. Garai batean egurra, batez ere, sua egiteko erabiltzen zen eta neguan, eguzkiaren faltan, argitzeko eta berotzeko.
Gabonetan bi elementu hauek aurkituko ditugu: egurra eta sua. Europa osoan azaltzen zaigu bi elementu hauen gorazarrea. Gaur egun, sua egitea ez dugu denok eskura, baina basoa, zuhaitza eta egurra bai. Etxeetan sartzen dugun zuhaitz-pinu horrek naturarekiko gure maitasuna adierazi beharko liguke eta, naiz eta plastikozkoa izan, hori da benetan sentitu behar duguna. Ongi legoke basora joan eta gure pago edo haritz eder batzuk besarkatzea.
Jesús Nazaretekoa. Oraindik ere askok sinesten dute Jainkoaren Semearengan, Espiritu Santuaren eraginez Ama Birjinagandik Belenen jaiotako Jesús haurra. Jesus mitifikatu honetan sinesten duten guztiak errespetatzen ditut eta, aurrerapenik egiten ez duten bitartean, sinesten jarraitzeko esango nieke, ezereza baino hobe baita. Jesús Nazaretekoa esan dugu eta ez Belengoa. Esaten dutenez, bere ama Maríak Nazareteko etxean erditu omen zuen José ondoan zuela beste bere anai-arrebak bezalaxe. Gaur ikertzaile gehienek onartzen dute Nazareteko Jesús pertsona historiko bezala. Apenas dago berari buruzko aztarna arkeologikorik, baina idatzitako testuetan, 60/70 urte beranduago idatzitakoak badira ere, badago nahiko adierazpen Jesús hau duela 2.000 urte Galilea aldean ibili zela esateko. Gizon argia, sakona, bihozbera, jakintsua, mistikoa, emakumeen defendatzailea, zuzena eta kritikoa. Behar bada, horrek eraman zuen exekutatua izatera. Ez dakigu noiz jaio zen, nahiz eta Gabonetan ospatu. Jesúsen jaiotza abenduaren 25ean ospatzeak neguko solstizioarekin, eguzki berriarekin lotura duela zalantzarik ez dago (data horietan, Erroman bazen Saturnoren festak ospatzeko ohitura eta hortik etor daiteke, behar bada). Jaio ere, Garai Berria baino 3 edo 4 urte aurretik jaio omen zen Jesús.
Baina, zergatik ospatu Jesúsen jaiotza ere? Aspalditxotik hasita, badira gazteak eta helduagoak, euren barrenak ase nahian edo, historiak eman dizkigun maisu argitsuen bila dabiltzanak. Jesúsen aurretik baziren beste batzuk ere, Zaratustra (k. a. II. milurtean jaioa, XIX. mendean Nietzsche filosofoak bere idatzietan erabili zuena), Jesús baino 500 urte inguru lehenago Confucio eta Lao-tse txinatarrak eta Buda Gautama, jaiotzez indiarra. Hirurak ia garaikideak, bakar batzuk aipatze arren. Ondoren ere, askoz geroago, etorri ziren beste batzuk. Ezagunena Mahoma, Islamaren profeta. Mundu guztian ospatzen dituzte gizon jakintsu hauen onomastikak. Erromako Constantino boteretsuak, hala komeni zitzaiolako, Belengo Jesús doktrina eta erlijio bihurtu eta Mendebalde guztira zabaldu zuen Kristautasuna. Txikitatik bizi izan dugu, beste botere batzuen inguruan, ulertzen ez genuen doktrinaren ezarpena. Gaur, burua zerbait argiago, ahalegintzen gara mitologia, erlijioa eta benetako mezuak bereizten. Nazareteko Jesús benetakoa ezagutzen ari gara. Ados bagaude Jesúsen mezuarekin eta berak egindakoarekin, zergatik ez ospatu? Nola? Adibidez, aurten afaltzera etorri zaizun koinatu petardo hori lasaitasunez eta besoak zabalik onartuz, eta erdi gorra dagoen amaginarrebaren builak irribarre batekin goxatuz. Hau egiten baduzu Nazareteko Jesúsen jaiotza ospatzen ari zara.
Eguberri on, denoi!
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Idatzi honen bidez, EITBko Euskara Batzordeak eta azpian sinatzen duten EITBko organoek euren kezka eta gaitzespena agertu nahi dituzte azken hilabeteetan EITBko zuzendaritza-postuetarako abian ipini diren hautatze-prozesuak direla eta, gutxietsi egin baita euskararen... [+]
Ni ez dut nahi nire alaba ijitoz mozorrotzea kaldereroetan. Nik ez dut nahi nire alabaren eskolako haur ijitoak ijitoz mozorrotzea kaldereroetan. Ijito izatea ez delako mozorro bat. Ijito izatea ez delako urtean behin egiten den festa bat, arropa exotikoekin eta aurpegia ikatzez... [+]
Bidea pausoka egiten da, eta hasiak egina dirudiela ikasi nuen aspaldi xamar. Baina jendeak esaldi hori edukiz betetzen ere ikasi nahi du. Bakarrik ezer gutxi lor genezake, hasi orduko etsi, akaso. Sekulako jendetza biltzeak ere antolaketa zaildu eta ikusi beharrekoa gandutu... [+]
Ez zuen egoki jokatu, neurriak hartu behar ziren, bestela, ez dugu ikasten. Itxuraz, ez zen ohartzen egindakoaren inpaktuaz, normal jarraitzen zuen, batzuetan, ingurukoek baino itxura zoriontsuagoz. Gainera, altuegi hitz egiten du, hori ez zaio inori gustatzen. Darabiltzan... [+]
Hezkuntza Sailak ez ei du ulertzen publikoko langileak zergatik joan garen grebara. LAB sindikatuari galdetzea dauka. Sindikatu horrek akordioa sinatu zuen sailarekin, 2023ko apirilean. Urte bi geroago grebara deitu dute haiek ere, aurrekoetan ez bezala, Hezkuntza Sailak... [+]
Erretiratu berri den lankide-ohi baten omenez, Historiako irakaslea. Bejondeizula!
Hezkuntza-legeek azpimarratzen dute zein garrantzitsua den ikasleengan pentsamendu kritikoa sustatzea. Baina irakasle-klaustroak, garai batean ideien eztabaidarako eta proposamenak... [+]
Mendebaldeko herrialdeetako demokrazia liberalak demokrazia minimalista baten itxura gero eta handiagoa du. Definizioaren muina litzateke hauteskunde bidezko gobernu aldaketak errespetatzen direla. Horren aldaera autoritarioari Levitsky eta Way politologoek autoritarismo... [+]
Zutabe hau idazten nengoela, gaia aldatu behar izan dut, nire arreta osoa harrapatu dutelako Trumpen muga-zergek. Azalpen gutxi beharko duzue, leku guztietan da berria, Txinako produktuei %10eko zerga eta Kanadako eta Mexikoko produktuei %25eko muga-zergak jarri dizkie. Trumpek... [+]
Euskadi irratian baineraren ordez dutxa jartzeko iragarkiak etxeko komunean obrak ya hastera animatzen duen kuña hori. Obra erraza, inbestitze txikia eta aldaketa handia iragartzen da. Komunetako sanitarioen joerak aldatu dira eta ahoz aho zabaldu da zeinen eroso eta... [+]
Lan aste laburragoak ezartzeko politika orokorra ekarriko du 2025 urteak, enpresentzako kontratazio berrietarako kostu txikiak eta lan harremanetarako aldaketa norabide eraginkorra ekarriz.
Espainiako gobernu akordioa betetzeko helburuarekin, lanaldia astean 37,5 ordutara... [+]
Greba ataritan jaso nuen zuen e-maila, posta pertsonalean. Hasieran, beste askok bezala, grebaren aurrean ze aukera ditugun jakinarazteko zela pentsatu nuen. Baina ez, grebaren aurkako mugimendu politiko eta komunikatiboa zen jasotako e-maila.
Aitortuko dizuet ahozabalik utzi... [+]
Urtarrilaren 16an, Madrilgo administrazioko Trantsizio Energetikorako Ministerioak irrikaz eta kezkaz itxaroten genuen “Itsaraz” proiektuaren gaineko ingurumen-inpaktu adierazpena argitaratu zuen. Ebazpenak makroproiektu honen aurkako erabaki irmoa bezain argia... [+]
Asteburu honetan 'estetikoa' hitzaren inguruan pentsatzen aritu naiz, lagun batek esandako esaldi baten harira: “Lan hau estetikoa da”. Estetikoa hitzaren etimologia aztertu dut, badirudi jatorrian zentzumenen bidez hautematea zela bere esanahia, eta gerora... [+]
Aurreko egunean, Bilbon, lagun batekin elkartu nintzen Bira tabernan. Tar-tarrean ari ginen oso gustura eta esan nion: “Noski, Giputxia zarenez, kar-kar-kar”. Eta berak nabarmendu zuen ez zela gipuzkoarra. Nik ongi ulertu gabe, jarraitu nuen esaten, “A! ez?... [+]