Zaintza sanitario pean ezarri dituzte Gabadi, Domintxine eta Barkoxeko oilo eta ahate sanoak eta honenbestez hiltze agindua bazter utzi dute behin betiko, ELB sindikatuak jakinarazi duenez. "Sentsu ona garaile izan da azkenean".
Hiru etxaldeetan prefetaren aginduak eskuratu berri dituzte, eta ELB sindikatuak eskatzen zuen bezala, zaintze sanitario pean jartzen ditu. Proposamen hau kuadro legalean sartzen da eta analisiak egin beharko dituzte hazleek, 21 egunetarik behin, lehena apirilaren 26 asteazkenean hasita.
"Zuzendu nahi ginuke ere FDSEA eta JAk hedabideetan errepikatzen dituzten gezurrak, sinetsaraziz Gabadin, Domintxinen eta Barkoxen hiltzea ez eginez beste ehunka hazleen etxalde husteak berantarazten dituztela: hori ez da batere egia, etxalde hustea manatzen duen agiria biziki argi da, maiatzaren 29an hazle guziak berriz lanean hasten ahalko dira eta gaurregun etxalde batzutan ono kabalak izaitea agiriak barnatua den posibilitate bat da. Ekintza kolektibo eredugarri baten zikintzeko, xuxenak ez diren gauzen hedatzea baizik ez zaie gelditzen bi sindikat haueri", salatu dute.
Administrazioak "mendekatzeko arma guztiak" erabiliko dituela uste dute ELBko kideek. "Mobilisazio kolektibo, anitza eta kartsuak baitako zinez aterabide onargarria ekarri afera huni, argumentu sanitario azkarrak eskutan ukanez. Hala ere hiru etxaldeetan eskuratu agirien idazteko manerak, analisen gastu ikaragarriek eta DDPPk duen jarrera kasu, (bisita sanitario izigarri bortitza atzo Bernadette Prebenderen etxean)". Halako jarrerarik errepikatuko balitz, ez dutela onartuko adierazi dute.
Adierazi dutenez, azken asteetako borrokak erakutsi du jendea ez dela bakarrik mobilizatu ahate eta oilo sanoak salbatzeko, baizik eta "kalitatezko laborantza eta kalitatezko janaria sustengatzeko, modelo industrialen ondorio kaltegarrien kontra eta podere publikoen gogortasunaren kontra, hauek interes berdinak zerbitzatzen baitituzte, konzienteki ala ez". Manifestalarien aniztasunak horren froga gisa ikusten dute.
"Ondoko borroka dugu etxaldeen arriskuen araberako biosekuritate normak onartaraztea, gaurregungo neurriak etxe hazkuntzen eta kanpoko hazkuntzen suntsitzeko tresnak baizik ez baitira", jakinarazi dute.
Azken urteetan errepikatzen den gaitza dute hegazti gripearena laborariek. Frantziako Estatuak bideratu aterabideak –hegazti guzien hilketa prebentiboak eta kabalak barnean atxikitzea– gogorki gaitzesten ditu ELB sindikatuak. Egoeraren larritasunaz ohartarazteko eta... [+]
Animalien osasunaz arduratzen den DDPP departamendu mailako zerbitzuak Pauen dituen bulegoak okupatu dituzte ekainaren 8an, ELBk eta Biarnoko Modef eta Confederation Paysanne sindikatuek ere. Poliziak kanporatu ditu.
ELBk berriz ere bere arrangurak agertarazi ditu hegazti gripeari begira. Euskal Herriko Laborarien Batasunak jakitera eman duenez, iragan hiru asteetan 70 kutsadura kasu aitortu dira Aturri arroko etxaldeetan, horietatik 50 Gersen, hemezortzi Landetan eta bi... [+]
Ehundik gora lagun elkartu dira Ilharren (Nafarroa Beherea) Bidarteberria etxaldearen aitzinean, zerbitzu sanitarioko ordezkariei bidea mozteko. Hegazti gripearen testuinguruan, 200 ahateren hiltzea oztopatzea lortu dute.
Kanpoan hazten diren hegaztiak hiltzea da Frantziako Gobernuak darabilen estrategia, hegazti gripeari aurre egiteko. Euskal Herriko Laborarien Batasunak (ELB) ohartarazi du estrategia hori antzua dela eta etxalde txikiek ez dituztela kudeaketa txarraren ondorioak pairatu behar... [+]
Nafarroa Beherean, Akamarreko etxalde batean H58N birusa edo hegazti gripea atzeman dute bertako ahateetan. Etxaldeko ahate guztiak hil dituzte eta gripea zabaldu daitekeen beldur, Akamarretik 10 kilometroko eremuan neurriak hartu ditu Pirinio Atlantikoetako Departamenduko... [+]
Prefetarekin negoziaketak gogorrak izan direla aitortu digu Panpi Sainte Marie ELB sindikatuko bozeramaileak. Baina protokoloa onartu eta izenpetu dute, Kriaxera ahatearen berezitasuna kontutan hartu dute, baita Rouen arrazarena ere. Bidaxuneko Lataillade familiaren etxaldea,... [+]
Ahate karrankaren oihartzuna beste behin gure Euskal Herrian. Heriotzak ala ihardokipenak irabaziko ote du? Azkeneko hamarkadetan izan da heriotz mehatxu frango gure etxaldetako kabalentzat, gaitz kutsakorretarik jalgitzeko bide garbiena omen baitzen. Eta izan dira eztabaida eta... [+]
Ehunka lagunek erantzun zioten larunbatean ELB sindikatuaren deiari. Hegazti gripearen aurrean, konfrontazioa aurreikusi dute sano dauden hegaztiak hiltzera derrigortu nahi badituzte.
Bidaxuneko bi etxaldetan eta Amorotzeko batean agertu da H5N8 birusa, baita Zuberoarekin mugan den Lixoze herriko bi etxaldetan. Nahiz eta prefekturak oraindik baieztatu ez, baliteke Bardozen ere zabaldu izana birusa. Frantziako administrazioaren erabakiei segi, birusa... [+]
Birusak pertsonak kutsatzen ez dituen arren, hegaztien mugimenduak debekatu eta osasun neurriak indartu dituzte baserriaren inguruetan.
La Coordination rurale nekazal sindikatuak aditzera eman duenez, hegaztien H5N8 birusa itzul liteke Frantziako lurraldeetara. 2016 eta 2017 urteetan gibel-orearen sektoreari izugarrizko triskantza egin zion. Ahateki hazleak atezuan jarri dira.
2017ko udaberrian hegaztien gripearen kontrako kanpainan Frantziako gobernuak milaka ahate hiltzeko agindua eman zuenean, Ipar Euskal Herriko lau baserrik ELB sindikatuaren laguntzarekin aurre egin zioten eta herritar askoren mobilizazioari esker kriaxera arrazako hegaztiok... [+]
Paueko auzitegiak hala erabaki du: ELB sindikatuak 5.000 euroko isuna eta 2.071 euroko kalte-ordaina Pertsonen Zaintzarako Departamenduko Zuzendaritzari. Uhartia etxaldeko ahate hazlea errugabe jo dute.
Astelehen goizean zuten hitzordua Paueko auzitegian ELBko lehendakari Panpi Sainte-Marieek eta Barkoxeko Ühartia etxaldeko nagusi Cathy Xabalgoitik, hegaztien gripearen aferan etxalde hartako ahatek hiltzera joandako funtzionarioei bidea itxi zietelako. Berrehun herritar... [+]