G7tik aste betera, lapurtar bat Gasteiztik mugaz bestaldera kanporatu du Ertzaintzak

  • Gasteizko autobus geltokira heltzean hiru patruila zituen zain, iraileko lehen asteburuan. Irailaren 5a arte Biarritz-Donostia gunetik irtetea debekatua zuela esan, eta bueltako autobusa hartzera behartu zuen Ertzaintzak. Ez du debekuaren agiririk jaso.

Ertzaintzak Bilboko kaleetan, berriarekin loturarik ez duen irudi batean.

2019ko irailaren 12an - 13:27

Irailaren lehen asteburuan jaso zitzaionaren kontakizuna egin dio ARGIAri Julen Arozena (izen asmatua) gazte lapurtarrak. Herri mugimenduko militantea da Arozena, eta Lapurditik Gasteizera bidaiatu zuen asteburuan. Errekaleor auzo okupatuan euskara klaseak ematen ditu, eta hara heltzeko asmotan Donostia-Gasteiz autobusa hartu zuen aurretik.

“Gasteizko geltokira iristean hiru ertzain auto zeuden nire zain, eta atzera Donostiara bidali ninduten autobusean”, dio Arozenak. Ertzainek G7arekin lotu zuten haien ekinbidea, gailurra zein kontragailurra aste bat lehenago amaituak baziren ere. Mugitzeko debekua zuela jakinarazi zioten, eta debeku hori egun batzuez luzatzen zela oraindik ere: “Esan zidaten irailaren 5a arte ezin nuela Donostia eta Biarritz arteko erradiotik irten”. Debekuaren inongo jakinarazpen ofizialik ez zioten eman, ez erakutsi ere momentuan. “Etxera ere ez zait ezer iritsi”, dio lapurtarrak.

G7 ostean, “hobeto kontrolatzeko”

Gasteizko geltokiko gertaera tentsioz bizi izan zuen Arozenak: “Uneoro inguratuta, jendea ondotik pasatzen, eta ordu erdira hurrengo autobusean sarrarazi ninduten”. Ertzainek “ondo kontrolatu” nahi zutela esan zioten, eta kontrol hori “hobeto” egiteko ezarri ziotela Donostiatik harago mugitzeko debekua. Bueltako autobusean Donostiara heltzean patruila bat zuen zain gazteak, “alde egiten ote nuen kontrolatzen”.

Lapurtarrak uste du herritik Donostiara bidean poliziak jarraitu egin zuela, bere autoan mugitu baitzen, eta Donostiako geltokian Gasteizko autobusa hartzen ikustean, abisua pasa zutela Arabako hiriburura. Irailaren 12an hitz egin dugu Arozenarekin, eta oraindik ere bere inguruan jarraipenak eta bestelako kontrol neurriak antzematen dituela dio.

Kontra-gailur bitartean, bost kontrol

Ondoren ez ezik, kontra-gailur bitartean ere jazarpen polizial estua sufritu zuen lapurtarrak: “Kontra-gailurraren astean jendarmeen bost kontrol pasa nituen, ordu betekoak-eta. Horietako bitan miaketan eskuak potroetan sartu zizkidaten, irainka ari zitzaizkidan... Oso kontrolatua nengoen. Kalez jantzitako poliziak atzetik uneoro. Nabari nuen herritik ezin nuela irten ere egin”. Militantea izateagatik ari zaizkiola jazartzen eta kontrolatzen uste du gazteak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: G7ren aurkako mugimendua
2020-06-09 | ARGIA
G7aren kontrako manifestari bat kolpatu zuen polizia epaituko dute Baionako auzitegian

Ekainaren 26an epaituko dute polizia Baionako auzitegian. Poliziak jaurtiriko flashballa aurpegian jasorik, manifestariak zauri larriak ukan zituen aurpegian.


2019-12-10 | Juan Mari Arregi
G7-aren alternatiba

Munduko ekonomiaren ordezkariek, G7ko herrialdeek osaturik, Biarritz inbaditu zuten kostu handiko segurtasun gerriko ikusgarri eta gogaikarri batekin.


G7koen bileraren garaian atxilotutako gehienak errugabetzat jo dituzte

Defentsako abokatuek azpimarratu dutenez, prozedura akatsak egon dira haien aferetan. Azken auzia atzo iragan zen Baionako auzitegian.


G7koen bileraren garaian atxilotutako gehienak errugabetzat jo dituzte

Defentsako abokatuek azpimarratu dutenez, prozedura akatsak egon dira haien aferetan. Azken auzia atzo iragan zen Baionako auzitegian


G7ren kontrako borroka Euskal Herrian: ekarpena barnetik

Biarritzeko G7ren kontrako borrokari buruzko lehen analisiak eta kritikak agertu dira. Eta militantzia korronte desberdinek oharrak argitaratzen jarraitzeko parada izanen dute. G7 EZ! plataformako kide aktibo gisa, guk ere, kontra gailurraren antolaketari eta ondorioei buruzko... [+]


2019-10-01 | Itxaro Borda
Deception row

Macron pozik atera zen Miarritzetik, halaber Oteiza, Kintoko enpresaria, urdaiazpikoa Trumpi opariturik. Baina G7aren kontrako gailurrak dezepzioa piztu zuen iraultzaileen oldeetan. Batzuk etorriak ziren pataskatzeko, hiriak sutan uzteko deklaratuak ez ziren manifestaldien... [+]


2019-10-01 | Jakes Bortayrou
G7a eta gero

G7 pasatu ondoren, zer gelditzen da? Komunikazio operazio ona Macronentzat, baina diplomatikoki emaitza konkretu eskasak. Haatik, Euskal Herriarentzat gertakari adierazgarria izan da: estatuaren jokaera alde batetik eta parean eragile sozio-politikoek eman dugun... [+]


G7ko atxilotuen lege prozeduretan akatsak daudela salatu du defentsak

Hamasei lagun epaitu zituzten ostiralean Baionan. Abenduaren 3an emango dute epaiaren berri.


2019-09-20 | Euskal Irratiak
Mintzaleku: G7ko kontra-gailurraren bilana

Aktualitate beroan, zenbait kasuan kiskali gaituen aktualitatea. G7aren eta honi aurre egin zion kontra-gailurraren bilanaz mintzatuko gara. Ez da gure asmoa polemikak edo barneko trapu zikinak ateratzea, baina bai ostatuetan, bilkura geletan edo sare sozialetan aipatzen den... [+]


G7aren goi bileraren bueltan atxilotutako hainbat lagun epaituko dituzte ostiralean Baionan

Aman Komunak sareak adierazi duenaren arabera, ostiral arratsaldean burutuko da G7aren goi bileraren harira atxiki zituzten dozena bat lagunen aurkako epaiketa, Baionan.


2019-09-16 | Bizi Mugimendua
G7ren kontrako mobilizazioak: desintoxikazio saio bat?

Ez da Bizi mugimenduaren usaietan militanteen arteko kalapitetan sudurra sartzea eta are gutiago berak batzuk hastea. Gure energia eta denbora premiazkoak dira sistema kapitalista honen kontrako borroka lantzeko eta Euskal Herriaren metamorfosi soziala eta ekologikoaren aldeko... [+]


2019-09-10 | Z. Oleaga
Analisia
G7eta borroka moldeak; aukera porrot bihurtua?

Aje luzea utzi du euskal herrigintzan G7aren kontra-gailurrak. Borroka bidaideen arteko –bai, bidaide diot– tentsio, eztabaida, haserre eta ezinen biharamuna da. Desobedientziaren aldeko diskurtsoa ia lurzoru komun bilakatu da. Praktikara jotzean, ordea, ustezko... [+]


2019-09-10 | Z. Oleaga
G7eta borroka moldeak; aukera porrot bihurtua?

Aje luzea utzi du euskal herrigintzan G7aren kontra-gailurrak. Borroka bidaideen arteko bai, –bidaide diot – tentsio, eztabaida, haserre eta ezinen biharamuna da. Desobedientziaren aldeko diskurtsoa ia lurzoru komun bilakatu da. Praktikara jotzean, ordea, ustezko... [+]


Eguneraketa berriak daude