"Polizia denetan, kontra-gailurrik inon"?
Agorrilaren 25ean, igandea, Euskal Herriko kale hutsetan.
Ingurune hil batean, jende lerro txiki bat aurreratzen ari da Hendaian barna, atxiloalditarako egoitza erraldoi gisa antolatua izan den Erretentzio Zentrora buruz, non G7koen aurkako batzuk preso dauden. Ehunka eta ehunka polizia unitate mota guztietarik osatu setioan hartua da jende lerroa, itota bezala. Bi helikoptero eta drone bat ere badute buru gainean, bezperan atxilotu manifestarien askatzea eskatzeko zenbait hamarnaka lagunez osatu manifestaldi inprobisatukoek. Lehentxeago, jada, martxa horretara joateko asmoz kanpamentutik atera pertsona oro kontrolatua izan zen, eta xehe-xehe miaturik. Parte hartzaile batek, tristuraz eta hasperen batekin, hala bota du: “Historian ezagutu kontra-gailurrik okerrena da hau”.
Biarritz inguruko egun hauen aipu bat:
POLIZIA ESTATU BAT.
Komunikabideek azken asteetan iragarri bezala, errepresio dispositiboa erokeria hutsa da. Ez da hitzik zehazki errateko. Alta, badu zenbait urte jada ordenaren mantentzeko laborategi bat dela Frantzia. Manifestaldi debekatuak ikusi dira; hamarnaka zauritu; hilak. Aurtengo maiatzaren 1.a gas erauntsiz trabatu zuten, sindikalistak jazarri. Sekula ez zen halakorik ikusi. Kartzela zigorrak izan dira, protestarien aurka anti-terrorismoaren erabilpena. Hamar milaka munizio jaurti dituzte. Hori guztia gertatu da, jada.
Baina G7 hau, adimenetik kanpo gelditzen da. 20.000 polizia. Ehunka voltigeurs (1968an asmatu pelotoia): motorrez dabiltzan poliziak, aurkariak zinez ehiztatzeko. Karrika batetik bestera iragateko 5, 6, 10 aldiz kontrolatuak. Kazetariak geldituak, batzuetan atxiloaldian sartuak. Tresneria bahitua. Manifestari batzuk zeldan betaurrekoak eta zapi bat eramateagatik. Giza Eskubideen Ligako eta Amnesty Internationaleko behatzaileak atxilotuak. Hiru gazte alemandar preso “militante” gisa fitxatuak direlako. Abokatu mehatxatuak. Helikopteroak, droneak, espioiak… Aurreko gailurrak –Hanburgo, Genova, Seattle– segurtasun erakustaldiak izan ziren, noski. Behintzat, hirian ibil zitekeen manifestatuz, edo inguru hurbilean. 2019ko Frantzian, pentsaezina bilakatu da, egiazki. Eskualde oso bat berinezko ezkila baten pean hetsi dute. Frantzia, erregimen “demokratiko” batek polizia estatu moduan erabil dezakeenaren mugetara iritsi da. Ondokoa zer izanen da?
MAMU ITXURAKO HIRIAK.
Orain arte, boteretsuek hiri handi bateko zenbait auzoren ixtearekin nahikoa zuten beren artean biltzeko.
Frantziako G7 honek denak gainditu ditu.
Macronek hiru hiri pribatizatu ditu. Biarritz, Baiona, Angelu gain-gainetik militarizatu. Hiru hiri, zeinetan oinarrizko eskubideak eten dituzten. Inguruak berdintsu utziz. Apokalipsi ondoko irudia daukate bazterrek. Kaleak basamortu bilakatuak, auzoak mamu itxurakoak. Ez da uniforme mota orotarik baizik ageri. Eta, batzuetan, aurkari zenbait, beldurturik. Hor gertatzeaz harriturik bezala, elkarri begira non elkartu bilatuz. Saltegiak itxita daude. Taulaz estaliak. Kilometroetan hondamendi giro bat.
Egundaino ez ikusia.
EZINTASUNA.
Setio horren aitzinean, estatu bortizkeria gordin horren parean, askatasunak hain argiki zangopilatuak direlarik, zein da “kontra-gailurraren” antolatzaileen erreakzioa? Igandeko pentsatuak ziren ekintzen bertan behera uztea. Prentsagiri bat atera da larunbat gauean, mobilizazioaren “arrakasta” goraipatuz, eta ondoko hitzorduak “eten” direla jakinarazteko. Goizago, “antolatzaile” berek zaintzaileak jarri zituzten plantan banketxeen, polizien eta polizia-etxearen babesteko. Plataformak nahiago izan ditu saltegi aitzinaldeak babestu oinarrizko askatasunak baino.
Lurra erretzen ari da, estatuak gero eta militarizatuagoak dira, hondamendia denetan dago. Baina altermundialisten ekintza moldeak sekula ez dira hain irrigarriak, eragingabeak, ezdeusak gertatu. Hain jokoz kanpo dagoen egoeraren aurrean. Bizkitartean, udaletxeetan hartu Macronen erretratuak, hamarnaka kazetarien aurrean erakutsi ahal izan zituzten igande goizean. Asko daude ulertzen ez dutenak. Antolatzaileek predikatu “bortizkeriarik ezaren kontsensua”, azkenean, ez da izan kontsensuzkoa, ez eta ere “ez bortitza”; estatu bortizkeriari bidea libre utzi diolako iharduki gabe. Agintariekin adostu eta batere eraginik gabeko desfile bat antolatuz, gailurretik hamarnaka kilometrotan, eta G7koen kontrako kanpamenduan poliziak egin eraso onartezinaren aurrean iharduki gabe geldituz, pentsatu ekintzak ezeztatuz, “G7koen kontrako plataformak” orden zerbitzuaren zati bat bere gain hartu du. Larriena zer da? Amore emate zerrendaren aurrean, gobernua pozik egongo dela. Bere dispositiboa ongi ibili dela erraten ahalko du. Berriro erabiltzen ahalko dela berdin, beste protesta batzuen isilarazteko. Amore emate horiek ez dute ezintasuna bideratu bakarrik, errepresioa legitimatu dute ere.
IRUDIMENA.
Zer zen eskas? Hain segur, irudimena. Agintariek jarri zepoetara jauzi egiteak ba ote du oraindik zentzurik ikusiz errepresioaren indarra? G7koen kontra-gailurrek, boteredunen trabatzeko batere helbururik ez dutelarik bereziki, ba ote dute interesik? G7 honetan ikusi indar bortitzaren garaipenak ez dezala kirastasunik hazi, baina ekar gaitzala borroka molde berri batzuen asmatzera. Ohizko egiturek ez daukate irudimenik gehiago aspaldian, baina Jaka Horiek erakutsi dute inteligentzia kolektiboak dena alda zezakeela.
Izan gaitezen sortzaileak, harrapaezinak, erneak, alaiak, abilak.
Izan gaitezen inork itxoiten ez gaituen lekuan.
Oharra: Nantes Révoltée guneko artikulua da irakurri duzuna, irakurle batek euskaratu eta ARGIAra igorri du.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
"(Oiongo osoko bilkuraren) helburua argia da, legez legitimatzea tramitazioan irregulartasun nabarmenak dituzten megaproiektu energetikoak"
Joan den asteazkenean egun gogorra eta desatsegina bizi izan genuen, ez bakarrik Labrazarentzat, baita zentral eoliko,... [+]
Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]
Epistemologia, edo ezagutzaren teoria, filosofiaren arlo nagusietako bat da, eta historian zehar garrantzizko eztabaidak izan dira gure ezagutzaren mugen eta oinarrien inguruan. Honen baitan bi korriente indartsu topatzen dira, ezagutzara iristeko bide ezberdinak proposatzen... [+]
Getxoko Epaitegiak Europa ikastetxeko 4 urteko haurren kasua artxibatu izanaren berri izan dugu aste honetan. Horrek zera galdetzera garamatza: instantzia judizialak, polizialak… prest al daude haurren eskaerei erantzuteko? Benetan babesten al dira gure adingabeak... [+]
Gure lurraldeetan eta bizitzetan sortzen diren behar, desio eta ekimenen inguruan gero eta gehiago entzuten dugu harreman eta proiektu publiko-komunitarioak landu beharraz, eta pozgarria da benetan, merkaturik gabeko gizarte antolaketarako ezinbesteko eredua baita. Baina... [+]
Elkarrizketa berritu dugu fakultateko idazkaritzan, auskalogarrenez: urruti daude, euren matrikula egiteko, ikasleak bakarrik etortzen ziren garaiak. Aspaldixko aldatu zen joera, eta gurasoek –nabarmenago amek– gero eta paper aktiboagoa hartzen dute seme-alaben... [+]
Silogismo baten argumentuak hiru proposizio ditu, eta horietatik azkena nahitaez ondorioztatzen da beste bietatik. Logika deduktibo horrekin aztertu daiteke, nire aburuz, Nafarroan gertatzen ari den Aroztegiako gatazka sozioekologiko luze eta traumatikoa.
Tesia: Baztango... [+]
Berriki landu ditut klasean Etxahun Barkoxeren kobla eder eta hunkigarriak. Gaizo gizona! “Edertasunez praube” sortu zelako hasi zitzaizkion etxeko nahigabeak, baina hamazazpi urtetan zen pulunpaka sartu zorigaitzaren itsasoan, maite zuen Marie Rospide doterik gabeko... [+]
Azken egunak garrantzi handikoak izan dira Bartzelonan, etxebizitzaren aldeko mugimenduarentzat eta espekulatzaileen aurkako borrokarentzat. Urtarrilaren 28an, polizia-armada batek Raval auzoko Massana Zaharrari [zentro sozial okupatua] eraso egin zion goizaldean, aurrez abisatu... [+]
Zer jakin behar dut? Norekin erlazionatu behar dut? Non bizi behar dut? Ardura horiekin gabiltza gizakiok gure gizarteen baitan bizitza on baten ideia bizitzeko bidean. Ondo erantzuten ez badakigu, bazterretan geratuko garen beldurrez.
Joan den astean, kanpoan geratzearen... [+]
Idatzi honen bidez, EITBko Euskara Batzordeak eta azpian sinatzen duten EITBko organoek euren kezka eta gaitzespena agertu nahi dituzte azken hilabeteetan EITBko zuzendaritza-postuetarako abian ipini diren hautatze-prozesuak direla eta, gutxietsi egin baita euskararen... [+]
Ni ez dut nahi nire alaba ijitoz mozorrotzea kaldereroetan. Nik ez dut nahi nire alabaren eskolako haur ijitoak ijitoz mozorrotzea kaldereroetan. Ijito izatea ez delako mozorro bat. Ijito izatea ez delako urtean behin egiten den festa bat, arropa exotikoekin eta aurpegia ikatzez... [+]
Bidea pausoka egiten da, eta hasiak egina dirudiela ikasi nuen aspaldi xamar. Baina jendeak esaldi hori edukiz betetzen ere ikasi nahi du. Bakarrik ezer gutxi lor genezake, hasi orduko etsi, akaso. Sekulako jendetza biltzeak ere antolaketa zaildu eta ikusi beharrekoa gandutu... [+]
Ez zuen egoki jokatu, neurriak hartu behar ziren, bestela, ez dugu ikasten. Itxuraz, ez zen ohartzen egindakoaren inpaktuaz, normal jarraitzen zuen, batzuetan, ingurukoek baino itxura zoriontsuagoz. Gainera, altuegi hitz egiten du, hori ez zaio inori gustatzen. Darabiltzan... [+]