G7 ez! Gure afera da ere barnealdean!

  • Ez gauden isilik, agertu dezagun kexua. Biarritzen bilduko dira agorril hondar honetan munduko zazpi estatu azkarrenetako buruzagiak. Hots, mundu honen egoerari buruz errespontsabilitate handiena duten buruzagiak.

     


2019ko abuztuaren 19an - 10:16

Beldurtzeko polizia eta seguritate neurriak ari dituzte apailatzen Biarritzen eta Ipar Euskal Herri guzian, gizon emazte boteretsu horien gerizatzeko. Etxean hetsirik eta isilik atxiki nahi bagintuzte bezala. Deitu nahi dugu begiak zabaltzera, konprenitzera zer den gertatzen ari dena, eta gogoan duguna ozen agertzera. Ongi bizi direnentzat, gauzak ongi doazela pentsa daiteke. Bizkitartean, mundu zabalari begiratuz, jendeen zati haundia arras egoera tristean bizi da:

– Miliar bat jende gosearekin, gure planeta honek denen asetzekoa balukeelarik.

– Ezin asmatuko injustizia, hiru biztanleetatik bat pobrezia haundian dagoelarik. Besteak beste 2018an mundu osoan sortu aberastasunen %46a jendeen %1ak bereganatu du.

– Klimaren beroaldia kontrolatu ezina bilakatzen ari da, miseria eta gerrak akuilatuz. – Gero gehiago laborantzako lur suntsitzen da intentsifikazio eta industrializazioaren gatik.

– Milioika jendek beren biziaren arriskutan, sorterria uzten dute, eta migrazioaren bideak hartzera bortxatuak dira.

Hori guzia gertatzen ari da behar litezkeen erabakiak hartzen ez dituztelako munduko politika buruzagiek, eta gehienetan interes ekonomikoei uzten baitute eskua.

Hori da gure mundua! Eta gu ere, Iparralde honetako barnealdekoak, mundu horretakoak gara! Hemen berean lehiatu behar dugu hemengo sufrikario, prekarietate, eta injustizia guztien kontra, mundu osokoen kontra altxatu behar dugun bezala

Hori da gure mundua! Eta gu ere, Iparralde honetako barnealdekoak, mundu horretakoak gara! Hemen berean lehiatu behar dugu hemengo sufrikario, prekarietate, eta injustizia guztien kontra, mundu osokoen kontra altxatu behar dugun bezala. Mundu honetako sufrimendu eta injustizia bakar batek  ez gaitu isilik eta asaldarazi gabe uzten ahal! “Beste mundu bat posible da!” entzuten eta oihukatzen dugu. Ez dute hitz hutsak gelditu behar! Euskal Herrian bezala, munduko alde guzietan iniziatibak sortzen dira, bestelako mundu  hori errealitate bihurtzen has dadin berehala. Hona nolako oinarriak nahi ditugun mundu berriarentzat : elkartasuna, autonomia, iraunkortasuna, berlokalizazioa, urriago eta zuhurrago bizitzea, Estatu azkarrenen buruzagiak hitz ederretan ariko direlarik Miarritzeko palazioetan, gailur alternatiboa iraganen da Hendaian eta Irunen, alde guztietatik etorriko diren parte-hartzaileekin.

Deitzen dugu Iparralde Barnealdeko jendea gailur alternatibora hurbiltzera agorrilaren 21etik 23ra, Irungo FICOBAn eta Hendaian antolatuak diren konferentzia eta mahai inguruetara. Han, Euskal Herriko, Frantziako eta mundu osoko lekukoak eta hizlariak ariko diren urgentzia klimatikoaz, prekarietate sozialaz, estaturik gabeko nazioez, laborantza iraunkorraz, ekonomiaren berlokalizazioaz, edo emakumeen borrokez. Deitzen dugu ere jendea nonbrean, agorrilaren 24an, Hendaiatik Irunera antolatua den manifestaldi herrikoi eta koloretsura. Guk ere erran behar dugu, goraki, mundu hau ez zaigula onargarri. Aitzindariari erran behar diegu ozen, ORAIN dituztela erabakiak hartu behar bizia eta zuzentasuna posible izan daitezen guzientzat planeta honetan denean. Sekulan, historian zehar, ez da izan gaur dagon urgentziarik. Alternatiben herrixkak, manifestaldiak bezala, izan nahi dute baketsu, familiarra, probokazio eta bortizkeria mota guziak errefusatuko dituena. Aniztasuna, errespetua eta determinazioa izanen dira egun horien printzipioak.

Munduko boteredunek Biarritz hautatu dute beren mundu “zaharraren” promozioa egiteko. Guk, Irunen eta Hendaian erakuts dezagun mundu berria, solidarioa eta humanoa, posible dela, eta eraikitzen ari dela!

Lehen izenpetzaileak:

Etxeberri Llargo Jean Jacques (Urdinarbe)
Erreçaret Annick (Santa Grazi)
Etchemendi Joane (Iruri)
Hoquy Juana (Zalgize)
Berhocoirigoin Mixel (Gamarte)
Harlouchet Xabi (Ahatsa)
Larrieu Maider (Donazaharre)
Etchemendi René (Suhuskune)
Indaburu Kattalin (Iholdi)
Duhalde Benat (Irisarri)
Durruti Dominika
Sainte Marie Panpi (Landibarre)
Malharin Jean Claude (Amenduze)
Harlouchet René (Donapaule)
Boloquy Kati (Arberatze)
Luro Maider (Baigorri)
Hirigarai Bixente (Baigorri)
Maitia Pantxika (Anauze )
Dupuy-Errotabehere Maialen (Irulegi)
Cantero Argitxu (Baigorri)
Duhalde Jean Paul (Aiherra)
Beiries Graxi (Aiherra)
Dubois Emilie (Lekorne)
Bergouignan Juliette (Makea)
Hiribarren Mikel (Itsasu)
Cachenaut Maryse (Itsasu)
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Negoziazioa: negarrerako zioa

Hezkuntza publikoko irakasleok  hamabost urtetan berriztu gabeko lan-hitzarmena eguneratzeko eta hobetzeko beharra eta eskubidea dugu. Horretarako, benetako negoziazio batean murgilduta egon beharko genuke, baina errealitatea negargarria da. Negoziazio batean, alde oro ados... [+]


Teknologia
Teknologia kakatsua eskuratzeko kurba

Ekonomialariei asko gustatzen zaizkie merkatuen jokabideak adierazten dituzten grafikoak, kurbak alegia. Deigarria egin zait zentzu horretan Pluralistic webguneko “The future of Amazon coders is the present of Amazon warehouse workers” artikuluan (Amazonen... [+]


2025-04-09 | June Fernández
Meloi saltzailea
Antifa

Ikaslez lepo zegoen Leioako Hezkuntza Fakultatea pasa den asteazkenean, Samantha Hudson zetorrelako. 1999an jaiotako Mallorcako artista, abeslari eta influencer transgeneroa da. Kantatzen Duen Herria topaketetako izarrak ilara amaigabea zuen selfie eta autografoak emateko, eta... [+]


Saturazioa

Bekatu bat aitortu behar dut hemen. Duela lau urte, ohitura berri bat sarrarazi nuen nire bizian: igande gauetan, kaka kanoi baten antzera "informazio" jarraikia hedatzen duen CNews telebista kate ultraeskuindarra begiratzen hasi nintzen. Hasieran ordu erdi bat astero... [+]


Itziar

Kointzidentzia harrigarriak daude bizitzan. Izan ere, zenbat ikusle elkartu litezke Arriaga antzokian? Zenbat komun ote daude solairu bakoitzean? Zein probabilitate dago Gipuzkoako emakume bik sartu-irtenean leku eta istant berean kointziditzeko, 35 urtean elkar ikusi barik egon... [+]


2025-04-09 | Hiruki Larroxa
Zer dugu bisexualitatearekin?

Transfeminismoak argia eta konplexutasuna ekarri ditu gorputz, genero eta desirei buruzko eztabaidetara. Hala ere, itzalak ere sortu ditu. Ustezko koherentzia politiko erradikal baten izenean –askotan hegemonia oso zehatz bati lotua–, diskurtso transfeminista batzuek... [+]


2.361

Garai kuriosoak bizi ditugu eta bizi gaituzte, zinez. Hezkuntza krisian dela dioten garaiak dira eta, gutxien-gutxienean, aliritzira, ba aizue, 2.361 urte ditu gaurgero boladatxoak.

Ez zen ba debalde joan Aristoteles bere maisu maite Platonen akademiatik lizeo bat muntatzeko... [+]


Ukrainako gerraren beste irakurketa bat

Ukrainako gerrar hasierako zergatiak ez dira azaldu zizkigutenak bakarrik, beste arrazoi batzuk ere badaudelako. Errusiak zioen Ukrainako errusiar hiztunen defentsarako urrats bat eman behar zuela; Ukrainako Gobernuak, aldiz, Errusiaren armadari aurre egin behar zitzaiola,... [+]


Mikel Oterori erantzuna

Badira bi aste beste behin makroproiektuei kaleetan oposizio argi bat erakutsi geniela. Milaka eta milaka pertsona atera ginen kalera dinamika suntsitzaile honek amaitu behar duela aldarrikatzera. Bada, dirudienez horrek ez du lurraren suntsiketaren aldeko politikarietan inolako... [+]


Gasteizen, eskaleak soberan daude

Duela aste batzuk, Diputazio kalean, Gasteizko erdigunean, bi gizonek etxerik gabeko pertsona bat bota zuten lo egiten zuen lokalaren kanpoaldeko eskailera-buru txikitik. Bota ez ezik, berehala metalezko baranda bat ere jarri zuten lonjaren aurrean. Lokala luzaroan hutsik egon... [+]


2025-04-02 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Hirigintza militarra

Berriki zabaldu da Gazako lurralderako Egiptok egindako hirigintza-antolaketa plana. Marrazki batean jaso dira etorkizuneko kale, eraikin eta iruditeria, oraindik metraila eta lehergailuen usaina darion errealitate baten gain. Hirigintza proposamena, beste bonba jaurtiketa bat... [+]


2025-04-02 | June Fernández
Meloi saltzailea
Zedarriak

Bizitza erdigunean jartzeko abagunea ikusi genuen feministok zein ekologistok Covid-19 pandemia garaian. Ez ginen inozoak, bagenekien boteretsuak eta herritar asko gustura itzuliko zirela betiko normaltasunera. Bereziki, konfinamendu samurra pasa zutenak haien txaletetan edo... [+]


Segurtasuna, etorkinak eta beldurra

Segurtasun falta dagoen irudipena handitu dela azaldu du Eustaten azken txostenak. Gurean, Trapagaranen, Segurtasuna orain, delinkuenteen aurka manifestaziora deitu dute herritar batzuek.

Bi izan dira sentsazio hori zabaltzeko arrazoiak. Batetik, udalak Udaltzaingoaren... [+]


2025-04-02 | Castillo Suárez
Erantzunak

Badira etxebizitzak saltzeko atarietara harpidetuta daudenak, etxe bat erosi nahiko luketelako. Tarteka etxeak ikusteko hitzorduak ere egiten dituzte, eta seguru nago saltzaileak badakiela pertsona horiek ez dutela etxea erosiko, ez bisitan etxeari aurkitzen dizkioten baina... [+]


Eguneraketa berriak daude