Alemaniako gizonezkoen futbol profesionalean ari diren hainbat futbolari armairutik ateratzekoak ziren maiatzaren 17an. Sekretuan eta kluben bizkar biltzen ari ziren jokalariak, baina espektatiba altuak ezerezean geratu dira, ez da inor armairutik atera. Futbol maskulinoaren eredu, beldur eta mamuak azaleratu dira, beste behin.
Kirol Askea ekimenak helburu du kirolari profesionalak armairutik atera daitezen plataforma segurua sortzea, urratsa taldean emateko, eta horretarako hainbat profesional, klub eta zaleren babesa ere lortu du plataformak. Maiatzaren 17an abiatu zen ekimena: Bundesligako hainbat jokalarik beren homosexualitatea publikoki zabaldu eta beren historia kontatuko zutela iragarria zuen Marcus Urban futbolari ohiak (erretiratu zenean esan zuen homosexuala zela). Urbanek urteak eman ditu plataforma lantzen, eta adierazi zuen aurrez ere antzeko ekimenak izan zirela, baina azken unean jokalarietakoren batek atzera egin eta dena bertan behera geratu zela; oraingoan, ordea, beren arteko sarea sortua zutela futbolari gay-ek, sekretuan biltzen ari zirela, asko zirela eta armairutik publikoki ateratzeko borondatea zutela. “Batzuk tratamendu psikologikoan daude, ezin dute gehiago”.
"Indartsua, ausarta, lehiakorra… izatea balioak dira, heteronormatibitate oso markatua aurreikusten da, eta balio horietan homosexualitatea irakurtzen da ahultasun gisa"
Maiatzaren 17a iristear zela, baina, diskurtsoa eta espektatibak leundu zituen Urbanek: “Futbolari profesionalak frenoa jartzen ari dira, oso-oso zuhurrak dira, inor ez da eredutik ateratzera ausartzen”. Eta hala gertatu da: maiatzaren 17an, Diversero plataforman ez du inongo futbolari profesionalek bere homosexualitatearen berri eman (aurrez publikoak ziren kasuak baino ez daude, horietako inor ez da Bundesligako jokalaria). “Plataforma honi esker, hilabetero 17an profesionalek aukera dute beren sexualitatea publiko egiteko, eta iritsiko da uneren batean, agian inork espero ez duenean”.
Zer pasatzen da ba futbolean?
Anormala da futbolari gayrik ez ezagutzea, kasu isolatuak baino ez dira publikoak. “Maskulinitate hegemoniko eta tradizionala nagusitzen da gizonezko futbol profesionalean: indartsua, ausarta, lehiakorra… izatea balioak dira, heteronormatibitate oso markatua eta garbia aurreikusten da, eta balio horietan homosexualitatea irakurtzen da ahultasun gisa, zaila da horren kontra egitea. Berdin beste kirol oso maskulino batzuetan (errugbia, boxeoa…). Aldageletan, entrenamenduetan, harmailetan erabiltzen den hizkera bera sarri homofoboa da, ‘ez izan marikoia, neskatxa dirudizu’ gisakoak ohikoak dira, eta kirolari gay-ak ez du espazio seguru gisa identifikatzen”, azaldu du Ana Vilanovak, Ara.cat-en. Kataluniako Kirolen behatokiko zuzendaria da Vilanova, eta ikerketa egin du kirola eta homosexualitatearen inguruan.
"Ez dakizu zer pasako den aldageletan, zein erreakzio izango duten zaleek, nola eragingo dien publizitate marka eta sponsorrei; askok beldurra du"
Kirolari homosexualek beldurra izatea ez zaio arraro: “Ez dakizu zer pasako den aldageletan, ez dakizu zein erreakzio izango duten zaleek, nola eragingo dien publizitate marka eta sponsorrei. Baina gardentasuna baldin badago, eta plataforma berriari esker futbolariek urratsa ematen badute, errazagoa izango da normalizatzea, gainerakoek ikusiko dutelako armairutik ateratzeak beharbada ez duela halako ondorio larririk, eta sentituko dute ez daudela bakarrik; taldean beti da erosoagoa”.
Ikusgarritasuna vs intimitatea
Futbolari profesionalak armairutik ateratzea lagungarria izango litzateke, dudarik gabe, erreferenteek erraztuko luketelako beste futbolari batzuek bide hori aukeratzea, normalizatuko litzatekeelako jokalari ez heterosexualek beren sexualitatea natural eta askatasunez bizi ahal izatea, haurrek ez luketelako txikitatik barneratuko futbol munduan ez dagoela edo ez dela onartzen homosexualik, futbola ez dela marikoientzat, eta are, akuilu litzatekeelako beren sexualitatea garatzeko eta adierazteko beldur direnentzat.
"Oso prozesu pertsonal eta intimoak direnak ezin ditugu behartu. Ikusgaitasunak elkarzaintzarako sare potenteak behar ditu. Armairuak hautsi nahi ditugu, baina ‘barruan’ dagoena zainduz"
Aldi berean, norbere erritmoak errespetatzea eta babesa ematea ezinbestekoa da, Ibai Fresnedok ARGIAn azpimarratu zuenez: “Sexu askapenaren borrokan LGBT pertsonen ikusgaitasunak sortzen digun grinagatik, batzuetan nolabaiteko presioa eragiten diogu armairuan jarraitzen duenari, atera dadin, eta hori ere bada indarkeria. Oso prozesu pertsonal eta intimoak direnak ezin ditugu behartu. Ikusgaitasunak elkarzaintzarako sare potenteak behar ditu oinarrian, baita autodefentsarako pedagogia sakona ere. Alegia, armairuak hautsi nahi ditugu, bai, baina ‘barruan’ dagoena zainduz”.
XV. mende bukaeran edo XVI. mende hastapenean Belauntzako Katalina atxilotu, preso sartu, torturatu, guziaz desjabetu eta erbesteratu egin zuten, Oiartzungo Maritxurekin “haragizko harremanak” ukateagatik. 500 urtez isilean eta artxiboetan galdurik egondako... [+]
Larunbatean Makean izanen da Hamza Abuhamdia, Parisen bizi den palestinar queer-a, Palestinaren aldeko topaketaren kari. Israelek bideraturiko pinkwashing-ari buruzko tailerra eskainiko du –bat-bateko euskarazko itzulpenarekin– arratsaldeko 15:30ean. LGBT pertsonen... [+]
Alfonso Setiey Anitzak elkarteko lehendakariak esan du langile eta informazio falta dagoela, itxaron zerrenda “luzea” dela eta estigmatizazio “handia” dagoela.
Epaimahaiaren esanetan, dokumentala beharrezkoa da "bizikidetzari espazioa emateko", eta era berean, ez ahazteko urte luzez lesbianismoak ez duela ikusgarritasunik izan. Filminen dago ikusgai.
'Queertopia' da aurtengo Zinegoak jaialdiaren izenburua. Queertopiek erakusten dute posible dela errealitate ezberdinak harremanetan jartzeko espazioak sortzea. Alaitz Arenzana jaialdiko zuzendariarekin eta Julen Nafarrate komunikazio arduradunarekin duela 21 urte Bilbon... [+]
Joten erritmora harro erakusten du luma Itxi Guerra aktibista antikapazitistak (Madril, 1998). Gorputz desgaituek bizi dituzten biolentziak balioztatzeko eta sistemari aurre egiteko saretzearen garrantziaz mintzatu da. Gorputzaren bizigarritasuna aldarrikatu du:... [+]
Maiatzaren 5ean mobilizatzeko deia luzatu dute 800 eragilek Politis komunikabidean plazaraturiko iritzi artikulu baten bitartez. Tartean daude besteak beste, Annie Ernaux idazlea, Hiesaren aurka dabilen Act Up elkartea, Planning Familial talde feminista ezaguna,... [+]
Pasa den otsailaren 24an Egia, Justizia eta Erreparaziorako ekitaldi bat antolatu zuten Bilbon, Mugarik Gabe erakundeak, Bizitu Elkarteak, Feministaldek, Mujeres del Mundok, Zehar Errefuxiatuekin elkarteak eta Colectiva Feminista Para el Desarrollok. Hiru indarkeriak ardaztu... [+]
Gorputzak, identitateak, desirak, justizia soziala, ahalduntzea eta memoria: sei arlo horien bueltako unitate didaktikoak kaleratu dituzte, DBH eta Batxilergoko ikasleekin lantzeko. LGBT+ pertsonen testigantzak, diskriminazioa eta aldarrikapenak oinarri, “armairuan... [+]
Apirilaren 26, 27 eta 28 hauetan iraganen da Euskal Herriko bolleren topaketa, Leitza herrian. Izenak argiki dioen gisara bollerei irekitako jardunaldiak dira, baina, oro har, sexu/genero disidente oro da gomitaturik. Egitarau aberatsa eta askotarikoa ondurik, taldean... [+]
LGTBI kolektiboko hamar lagunetik bederatzik sekretuan mantentzen du bere sexu-joera laneko nagusien aurrean, eta lautik hiru ez da armairutik ateratzen lankideekin. Zergatiez, beldurrez eta arriskuez hitz egin dute Espainiako LGTBI+ Federazioak egin duen ikerketan.
Etxe honetan askok ezagutzen dute Elena Guinea: 2021eko abenduan aldizkariaren azalean agertu zen, titi bakarrarekin eta irribarretsu, alboan zituela Sandra Barkaiztegi eta Olatz Mercader. Iñurri elkartearen (Min)bizi podcastean entzungo zuten beste hainbatek —Argia... [+]
Santomasetan bi homofobok sudurra apurtu zioten 23 urteko gazte bati eta kasu horren harira hainbat galdera egin dizkio Elkarrekin Podemos-IUk Eusko Jaurlaritzari, LGBTfobiari aurre egiteko neurrien inguruan. Bilboko EHGAMek ere badu zer esana: "Zisheteronorma babesten... [+]
Eliza katolikoak abenduaren 18an argitaratu zuen Fiducia supplicans agirian bikote homosexualak bedeinkatzeko aukera eman zuen. Abenduaren 29an, beste agiri baten bidez, Marc Aillet Baionako apezpikuak Aita Santuaren hitzak bere modura interpretatu zituen. Bere elizbarrutiko... [+]
Eraildako Trans Pertsonen Behatokiak egindako “Trans hilketen monitorizazioa” txostenean 2021eko urriaren 1etik 2022ko irailaren 30era 44 herrialdeetan izandako 327 pertsona transen hilketak salatu dira.