“Futbola? Benetan? Inguruan dugun egoerarekin?” pentsatuko du batek “Futbola eta arkitektura? Nola?” beste batek. Honako egun hauek bereziki ezberdinak dira lanera joan behar ez dugunontzat (Animo eta babesik beroenak besteei! Bizitzak erdigunera!); beste erritmo batean bizi ditugu, nolabaiteko patxadarekin, normalean hain azeleratuta aurrera doan gure eguneroko honetan. Bada, esan ohi da futbola, edo are gehiago, estadioak eta bertako giroa gizartearen isla direla. Telebista kontratu, fitxaketa eta diru kantitate estratosferikoez gain, fenomeno sozial bezala ere ulertu daiteke futbola, eta kasu honetan arkitektura edota hirien antolakuntzarekin lotzea bururatu zait gaueko ordu txiki hauetan.
Ez dakienarentzat, Haussmann plana 1850-1870 urteen bitartean Paris hiria berrantolatzeko izen bereko arkitektoak proposatu eta egikaritu zen hirigintza jarduketa da. Helburu nagusia hiria “garbitzea” zen, nolabait aireztatzea garaiko gaixotasunei aurre egiteko. Horretarako, boulevard handi eta zuzenak planteatu ziren, espazio zabalak, “erosoak”, “atseginak”… proiektatuz; baina plan honek bere “B aldea” ere bazuen. Guzti hau hiria kapitalismoaren mesedetan jartzeko lehenengo urratsa baino ez zen. Boulevard hauek eraikitzeko milaka etxe bota behar izan ziren, auzoak desitxuratu eta suntsitu ziren, biztanleak kanporatu, espazioa militarizatu, garaiko matxinadak baretu (kale handi eta zabal hauetan ezin ziren apenas barrikadarik egin), kontrol soziala ezarri, etxebizitzen eta lursailen prezioen gorakada… Pentsatu dezakegu honako prozesua zaharkituta dagoela, baina ikusten denez, hiria proiektatzeko ikuspegi kapitalista honek gaurkotasun handia dauka. Hainbat hirietan ematen den elitizazio edo gentrifikazioarekin lotu daiteke futbol estadioetan ematen den prozesua.
"Ez dakienarentzat, Haussmann plana 1850-1870 urteen bitartean Paris hiria berrantolatzeko izen bereko arkitektoak proposatu eta egikaritu zen hirigintza jarduketa da"
Langile klaseak sortutako kirola, gaur egun honen antipodetan dagoela esan genezake, futbol profesionala behintzat. Hirian gertatu den bezala, herri eta langile sektoreak gutxinaka aldendu egin dira estadioetatik, kirolaren modernizazioaren aitzakiapean. Gure aitite-amamek lehen “Generala” (horrela deitzen zitzaion behintzat San Maméseko harmaila herrikoiari) okupatzen zuten hasiera batean, geroago hauen seme-alabak fondoetara mugiarazi zituzten eta gaur egun apenas ikus daitezke porteria atzean edota estadioko izkinaren batean. Logikoa denez, estadioek, hiriek bezala, segurtasuna eta erosotasuna bermatu behar dute, obrak egin behar dira eta espazioak txukundu. Arazoa nagusia da honakoa aitzakia bezala baliatzen denean bertako propioak diren “biztanleak” kaleratzeko. Hiriko zentro historikoak, alde zaharrak, husten ari dira bizkortasun harrigarri batean. Historikoki borroka esparru edota tentsio guneak izan direnak, turistentzako eta dirudunentzako espazioak bihurtu dira, izan zirenaren “antzezlana” soilik uztea helburu duten “birgaitze” prozesuen ondorioz. Berdina gertatzen da gure harmailekin, gutxinaka prezio eta legedi zorrotzengatik husten ari dira eta alboratu egin dituzte/gaituzte. Ohikoa bihurtu da futbol taldeak enpresa bezala baliatzea, hiriko marka handitzeko helburuarekin. Honen helburua hiria merkaturatzea da, mundu mailako konpetentzian sartu turistak eta kanpoko enpresak erakartzeko. Seguruenik inguruko adibiderik esanguratsuenak FC Barcelona, Real Madrid CF edota PSG izango lirateke. Normala da eskaintzak aurkitzea non dirutza ordainduta eskaintzen dizkizuten hiriko tour gidatuak, enpresentzako esperientziak, kontaktu eta negozioak egiteko VIP areak, museorako sarrera, partidurako sarrera, dendan merchandising ofiziala erosteko bonoak… hiriarekin lotutako erabateko esperientzia. Arrotza badirudi ere, zenbat denbora pasatuko da gurean ere Pintxos in Old Town and football experience in Reale Arena edota Enjoy San Mamés Basque Arena and ‘poteo’ in Pozas street (denok dakigu ingelesez dena hobea dela) ohiko paisaian txertatzeko? Harmailak hustu eta hauetan cheerleader/animazio talde faltsuak jarri/jarriko dituzte, arima gabekoak, klubeko zuzendaritzen aginduei jarraika taldea “animatzeaz” arduratuko direnak inolako errebindikaziorik gabe, gogaikarriak ez direnak. Ez al da gure hirietan ematen ari den prozesu iguala? Nolabaiteko antzezlana prestatu, gatazka sozialak isildu, kaleak garbi mantendu pankarta eta pintadetatik… azken finean kapitalismoaren gurpila ez geldiarazi, normaltasunaren eta modernitatearen aitzakiapean, gure kale eta harmailak arima eta nortasunik gabe utziz.
"Arrotza badirudi ere, zenbat denbora pasatuko da gurean ere Pintxos in Old Town and football experience in Reale Arena edota Enjoy San Mamés Basque Arena and ‘poteo’ in Pozas street ohiko paisaian txertatzeko?"
Etxera ekarriz gero hausnarketa, zer polita daukagun Bilbo ezta? Zer nolako estadio puska eraiki duten (zein egoeratan?) ezta? Baina norentzako? Ez gaitezen engainatu, ez gara inoiz espazio horien jabe edota partaide izango. Nolabait disfrutatu bai, nahi beste paseotxo eman Abandoibarratik, bertako eraikin ikusgarriak ederretsi, ordaindu dezaketenek estadiora joan nonoiz... Baina ez jabetu espazioaz, okurritu bez bertako landetan eseri eta bokata batzuk jaten jartzea edota lagunekin zerbait hartzen egotea. Kasualitatea edo ez, bertako eraikin liluragarriak hiriko boteretsuen isla dira (Iberdrola, Deustuko unibertsitatea, Melia hotela, Zubiarteko multinazionalak...), inguruaz “gozatu” bai, baina ez zarete inoiz horren parte izango, behin eta berriz gogoratuko dizute haien eraikinentzat espresuki proiektatutako lorategi-aldare horietatik. Akaso ez da berdina gertatzen San Mamésekin? Kasualitate edo ez, zelai zaharreko preferentziak desagertu eta orain harmaila guztiak tribunak omen dira, VIP palkoak ere agertu zaizkigu (nortzuek okupatzen dituzte? Loturatik al dute lehen aipatutako eraikin moderno horiekin?)… Ez al da estadioa berritu segurtasunaren eta modernitatearen aitzakiapean, egiatan Athletic eta Bilbo marka indartzea helburu zuen operazioan? Non dago fondoak okupatzen zuen gazteri sutsu eta errebeldea? Apenas presentzia dauka zelai berrian... Azkenean hiria eta estadioa parean daude. Zer ezberdintasun dauka Bilboko Gran Via-n egon edo Madrilgoan? Multinazional denda antzerakoak aurkituko dituzu, modu berean apainduta dauden tabernak, akaso baldosak edo lauzak ezberdinak dira… eta iguala gure zelaiarekin. Ez al dira gaur egungo Emirates estadium, Wanda metropolitano, Bayern Arena, Wembley stadium, San Mamés… haien arteko antzerako kopiak? Pertsonok eta immaterialtasunak egiten dugu hein handi batean antzera kapitalismoaren mesedetan proiektatutako espazio hauek ezberdin, baina honen arteko langa lausotzen da agente aktibo izatetik kontsumo agente huts izatera pasatzen garenean.
Klase borrokak gizartearen kapa guztiak zeharkatzen ditu. Noski, herri eta langile sektoreak ere egon badaude espazio hauetan, baina gogaikarriak dira kapitalaren mesedearen pean dauden hiri eta futbol taldeentzat, izan estadioan edota kalean, futbolean edota hirigintzan.
“Futbola ere lapurtu digute…” zihoen batek, “hiria ere lapurtu digute…” gehitu genezake alderaketari jarraika; utziko diegu? Eta bitartean hor daude/gaude azken erromantikoak, azken erresistentzia, espazio publikoa, hiri eta estadioari agur esan nahi ez diogunok. Beraz, berandu baino lehen, berreskuratu ditzagun dagozkigun kale eta harmailak!
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Sare Herritarrak antolatuta, pasa den urtarrilaren 11n Bilboko kaleak bete zituen manifestazio jendetsuaren ondoren, berriz sortu da eztabaida, euskal presoei salbuespen legeriarik aplikatzen ote zaion. Gure iritzia azaltzen saiatuko gara.
Espetxe politikan aldaketa nabarmena... [+]
Duela gutxi think tank izateko jaioa omen den Zedarriak bere 6. txostena aurkeztu zuen. Beren web orrialdean azaltzen dutenaren arabera, zedarriak ebidentea ez den bidea topatzeko erreferentziak dira. Hots, hiru probintzietako jendarteari bidea markatzeko ekimena. Agerraldi... [+]
Heldu zaigu EAEn 2025-26 ikasturterako ikastetxeetan matrikula egiteko garaia, eta etxe askotan etxeko txikienak urrats berria emango du hemendik gutxira, irailean, eskolaratzea, alegia. Euskal Eskola Publikoaz Harro Topaguneko kideok apustu sendoa egiten dugu eskola publikoaren... [+]
Araba, Bizkai eta Gipuzkoarako Hezkuntza Lege berria onartu zenetik, aurrerantzean hezkuntza doakoa izango dela behin eta berriro entzuten/irakurtzen ari gara. Eragile desberdinei entzun diegu, baita Hezkuntza Sailari ere, eta hedabideei eskaintzen dizkiegun elkarrizketatan... [+]
Hilabetearen hasieran egin zuen EH Bilduk III. Kongresua, Iruñean. “Ez ohiko ondorioak” ateratzeko balio duen “ohiko kongresua” omen da, edo horrela jaso dute behintzat Zutunik ponentzian, zuzendaritzak proposatu eta militantziak aho batez onartu... [+]
Boterea eskuratzeko modu asko dago; denak ez dira politak. Bada boterea eta horrek berarekin dakarren erantzukizuna banatu nahi duenik, agintea bilatzen duenik. Beste batzuek errespetu lar diote eta pauso bakoitza hainbeste neurtuta ez dira gai erabakirik hartzeko. Boterea zer... [+]
Madrilen arkitektoentzako kongresu bat burutu berri da, arkitekto profesioaren krisiaz eztabaidatzeko. Arkitekto izateko modu tradizionala eta gaur egungoa desberdindu dute. Zertan den tradiziozkoa? Oscar bidean den The Brutalist filmean ageri den arkitekto epikoarena. Nor bere... [+]
Otsailaren 3an hasi da gure umeak eta gaztetxoak eskoletan aurre-matrikulatzeko garaia, eta urtero bezala gogoratu nahi genizueke zergatik ez zaigun ideia ona iruditzen erlijioan matrikulatzea. Iaz artikula bukatzen genuen esanez “askori idazki hau ezaguna egingo zaizue,... [+]
Tranbia txiki Arratia Institutuko Guraso Elkartetik pantailen erabileraren inguruko hausnarketa bultzatu nahi dugu ikas komunitatean.
Azkenaldian kezka handia dago ume eta nerabeengan pantailek duten eragina dela eta. Ardura hori etxeko erabileratik eskola eta institutuetako... [+]
Bai, bai, holaxe. Ez naiz harago joatera menturatzen. Pleonasmo bat dela? Tautologia bat agian? Baliteke, baina egia-oste deitzen dioten garai honetan, oinarri-oinarrizko egitateak beharrezkoak dira. Begira, bestela, “Ez da ez!” lelo indartsuari. Bagenekien hori... [+]
Baneukan lagun bat Porcelana Irabian lan egin zuena itxi zuten arte, eta jatetxe edo taberna batera joaten ginen aldiro kikara eta plateraren ipurdia begiratzen zituena pieza non egina zegoen jakiteko. Gauza bera egiten dut nik gauza zaharren azoketara joaten naizenetan:... [+]
Azken boladan gero eta gehiago entzuten dugu gazte askok etxebizitza erosteko ahalmenik ez dugula. Batzuetan, badirudi ez dagoela beste gairik; egia da gai serioa dela. Niri neuri ere, 31 gertu izan arren, oraindik pixka bat falta zait neurea izango den etxebizitza lortzeko... [+]
Iragarki batek mugikorrean salto egiten dit aspaldion. Nire mundua koloreztatuko duela egiten dit promes. Aplikazio horrekin milioidunek bezala erosi ahal izango omen dut. Produktu merkeak, oso merkeak, baita doakoak ere. Momentu historiko soziologikoak eskatzen duen... [+]
Badira kontzeptuak bolada batzuetan edonon agertzen direnak, mantra ere bilakatzen direnak. Berez positibo eta beharrezko moduan agertzen zaizkigu, eztabaida gehiegirik gabe eta haiei buruz ia pentsatu gabe. Iruditzen zait mantra horietako bat nazioartekotzea dela, jatorria... [+]