Futbol Federazioari euskal selekzioaren ofizialtasuna eskatzea dagokiola esan du hainbat futbolarik

  • Ainhoa Tirapu, Asier Riesgo, David Zurutuza eta Asier Illarramendi futbolariek eskatu dute Federazioaren Batzar Nagusiak agindutakoa betetzeko: nazioartean eskuduntzak dituzten erakundeen aurrean euskal selekzioaren ofizialtasuna eskatzeko.


2020ko abenduaren 10an - 09:18
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

"Abenduaren 12 batean, orain bi urte, Euskadiko Futbol Federazioaren Batzar Nagusira joan ginen Durangora, Federazioak berak aurkeztutako ekimenean", diote futbolariek, Euskal Herria Kirola-ren (EHK) webgunean plazaratutako gutunean.

"Federazioak klubei eta gainerako estamentuei eskatu zien nazioarteko erakundeetan parte izateko eskaera egitearen inguruan erabakitzeko, euskal selekzioaren ofizialtasuna eskatzeko ezinbesteko aurretiko urratsa delako. Orduan ulertu genuen batzarrak ia aho batez emandako baietzak eskaera bideratzea ekarriko zuela. Baina bestelakoa izan da gertatutakoa".

Futbolariek gogorarazi dute bi urte igaro direla batzar hartatik, eta Euskadiko Futbol Federazioko presidente Luis Mari Elustondoren agintaldia amaitzear dela, oraindik ez dela aurkeztu ez UEFAn ez FIFAn sartzeko eskaerarik.

"Futbolaren munduko oso sentimendu sakona jasotzen dugulakoan gaude, esaten dugunean gure selezioarekin dugun konpromisoari eusten diogula, baina beti ere ofizialtasunaren bidean aurrera egitekotan. Eta ildo horretan, hain zuzen ere, uste dugu ezinbestekoa dela Batzar Nagusiak agindutakoa betetzea: ofizialtasuna nazioartean eskuduntzak dituzten erakundeen aurrean eskatu behar da, eta eskaera hori Euskadiko Futbol Federakundeko egungo zuzendaritzak egin behar du".

Xabier Azkargorta: "Espainiako Federazioarekin akordiora iritsi behar da"

"Ofiziala ez den bitartean kaxkar ikusten dut [selekzioa]", zioen Xabier Azkargorta entrenatzaileak EHK-k azaroaren 24an plazaratutako elkarrizketan. "Bertara ez dira jokalari onenak joaten, eta jokalariak ere ez diote beste munduko garrantzirik ematen. Ohartu zaitez adibidez jokalarien kurrikulumean, inork  ez duela Euskal Selekzioarekin jokatu duenik aipatzen. Horrek duen garrantziaren islada ematen du". Aurrera egiteko zer egin behar den galdetuta, halaxe zioen: "Gauza onak baditu, zaletuak, tradizioa, kirolari onak eta abar. Jokatzen diren partidak serio hartu behar dira, baina benetako partida politika arloan dago. Espainiako Federazioarekin akordiora iritsi behar da. Tristea da baina Espainiako Federazioarekin adostu gabe ez da aurrera egingo".

Hori horrela izanik ere, edota UEFA eta FIFAren balizko erantzunak, ez dira aitzakia euskal federazioak eskaera ez bideratzeko. Batak ez du bestea kentzen, eta duela bi urteko batzarrak hala erabaki zuen gainera.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal selekzioak
Espainia eta Frantziako selekzioekin jokatzeari uko egin diote 50 pilotarik

Euskal Herriko pilota selekzioa aldarrikatu du dozenaka pilotarik Hendaian egindako ekitaldi batean. Erabakia larunbatean, Hendaiako Beltzenia pilotalekuan egindako ekitaldi batean ezagutzera eman zuten.


Espainiako selekzioetan parte hartu ala ez erabaki ahal izango dute kirolariek

Esquerra Republicanak egindako lege proposamena onartu du Espainiako Kongresuak, eta 2022ko Kirol Legea aldatuko dute.


Euskal pilotan selekzioaren ofizialtasuna eztabaidatuko dute, Espainiako federazioa kontra izanik

Nazioarteko Euskal Pilota Federazioak batzarra egingo du, lehen aldiz euskal pilotarien estatusaren aldaketa aztertzeko prest azaldu ostean. Espainiako Pilota Federazioak bere aurkako "iraintzat" jo du asmoa, eta gaineratu du "izaera nazionalista aitortzea"... [+]


2022-11-03 | ARGIA
Espainiako selekzioaren deialdiei uko egiten dieten kirolari eta klubak zigortuko ditu Kirol Lege berriak

Ostegun arratsaldean dira onartzekoak legea Diputatuen Kongresuan. Aurretik ere Espainiako Selekzioarekin lehiatzeari ezezkoa ematen zion kirolariak zigorra zuen, baina lege berriak klubei ere ezarriko dizkie. Bi eta hamabost urte bitartez federazio lizentzia galtzea ekar... [+]


2022-10-14 | ARGIA
Euskal pilota selekzioa ofiziala izan dadila eskatu dute, Munduko Txapelketaren atarian

Hilaren bukaeran jokatuko da Biarritzen Munduko Pilota Txapelketa, baina euskal pilotariek ezingo dute haiek nahiko luketen taldearekin lehiatu. Ekintzak eskatu dizkiete instituzio, eragile eta alderdi politikoei.


“Garai bateko ilusioa galdu da eta denon artean konponbidea topatu behar dugu”

Grabatutako mezu baten bidez erantzun digu Athleticeko atzelaria den Mikel Balentziagak (Zumarraga, 1988). Klubari dagokionez zein kirolari gisa une goxoak bizi dituen arren, ez ditu izkutatzen Euskal Selekzioaren egoerak sortzen dizkion kezkak. Iraganean egindako akatsak... [+]


2021-10-21 | Jon Torner Zabala
Euskadiko Federazioak dio selekzioaren inguruko erabakia UEFA eta FIFAren kongresuek hartu beharko luketela

Pasa den uztailean, UEFAk jakinarazi zuen ez zuela Euskadiko Federazioa kide gisa onartuko, inor gutxi harritu zuen erabakia. Afiliazio-eskaera, baina, bi erakundeotako batzorde exekutiboek ukatu zuten, horretarako "eskumenik" ez dutenean, Euskadiko Futbol... [+]


2021-07-23 |
‘Sanbo’ko euskal selekzioa dela ta tripako minak Madrilen
Euskadiko 'sanbo' selekzioko zuzendari teknikoa den Txema Yañezi elkarrizketa.

Txema Yañez zuzendari teknikoarekin mintzo
'Sanbo'ko euskal selekzioa dela ta tripako minak Madrilen
Nazioartelo txapelketa ofizialetan Euskadiko... [+]




2021-07-23 |
"Maite Dugun Selekzioa Da"
J.A. Larrañaga, "Real Sociedad"eko jokalariari elkarrizketa

J.A. Larrañaga, Real Sociedadeko Jokalaria:
"Maite Dugun Selekzioa Da"
Futbol jokalariek ere badute zer esanik arazo honetan, beraiek bait dira azken finean projektu honen ardatza. Hauen iritzia... [+]




2021-07-19 | Mikel Asurmendi
IPARRALDEKO SEI PILOTARIK BAI EUSKAL SELEKZIOARI
Nor gogoratzen da Iruñean jokatu zen Munduko Pilota Txapelketaz? Inor gutxi. Nork daki Ipar Euskal Herriko sei pilotarik Frantziako Selekzioan jokatzeari uko egin ziotela? Inor gutxik.

Gaur egungo egoera soziopolitiko bortitzak jende xumearen ahaleginak lausotzen ditu... [+]


2021-07-19 |
"Euskal Herriko selekziorik balego, Espainiakoari irabaziko lioke"
Abraham Olanori elkarrizketa bere ibilbideaz eta denboraldiaz
"Euskal Herriko selekziorik balego, Espainiakoari irabaziko lioke"
Denboraldi hasieran izan gara Abraham Olano anoetarrarekin. Asturiasen irabazi, Tourrean eta Munduko txapelketan lan ona egin, Espainiako bi... [+]


Eguneraketa berriak daude