Londrestik Tokyora, Paris eta Madrilen barrena, ugariak izan dira 2011ko martxoaren 11 ilun hartan Japonia azpikoz gain jarri zuten hondamendien oroitzapenezko ekintzak. Urtetik urtera oihartzun gutxiago dutenak, hori ere egia. Hondamendiaren orbanak erraz ahazten baitituzte mundutarrek... beren larruan betikoz sufritzera kondenatutakoek ez bada.
Japoniako milaka familiak nork bere intimitatean oroitu zituen duela zazpi urte galdutako senideak: 18.000tik gora izan ziren 2011ko martxoaren 11ko lurrikarak eta batik bat haren ondorengo tsunamiak hil zituenak. Herrialde osoan zehar ugariak izan dira isilunezko momentuz eta hilerrietan bezala mendi, soro eta hondartzetan galdutako senide eta lagunei egindako ofrendaz osatutako ekitaldiak, pribatuak eta publikoak.
Tsunamia eta lurrikara hondamendi naturalak izan ziren bezala, Fukushimako zentralaren istripu eta leherketa gizakiak eragin zituela eta energia nuklearra erabiltzen den edozein gunetan errepikatu daitekeela oroitarazi zuten beste ospakizun ugaritan munduan zehar. Aurreko urteetan baino indar gutxiagorekin izan arren, ekitaldiak izan dira Tokyon, Parisen, Londresen, Madrilen... eta mundu osoan.
Urteak badoaz, Fukushimako zentral inguruetatik ebakuatutako milaka herritarretatik 70.000tik gora oraindik bizi dira kutsadura handiegiagatik kanporatuta. Beste asko derrigortu dituzte kutsatutako eremuetara itzultzera, Japoniako Gobernuak pertsonak urtean nozitu dezakeen erradiazio kopuru maximoa igo egin zituelako. Eta hala eta guztiz ere, geratzen dira eremuak non ez dagoen bizitzeko eskubiderik ezta kutsatzeko arriskuz ere. Horietako batera herritarrek egindako txango bat ikus daiteke martxoaren 11rako zabaldu den bideo honetan:
1979an istripu nuklear larria gertatu zen Pennsylvaniako (AEB) Three Mile Island zentral nuklearreko unitateetako batean. Bestea, 2019an itxi zutena, berriz jarriko dute martxan, Microsoften adimen artifizialaren energia behar handiak asetzeko.
Nazioarteko Energia Agentziaren esanetan 2025ean inoiz baino energia nuklear gehiago produzituko da munduan. Nuklearren bultzada berri baten aurrean gaude, baina erreaktore eta zentraletan izaten diren “gertakariak” ikustea besterik ez dago hartzen ari garen... [+]
Erasoek ez dute etenik martxoan Errusiako armadak bere egindako Ukraina hego-ekialdeko zentralean eta bi aldeek batak besteari leporatzen dizkiote bonbardaketak. Hondamendi nuklear bat saihesteko asmoz, hara joango da Energia Atomikoaren Nazioarteko Erakundeko delegazioa. Egun... [+]
Zentral nuklearraren inguruko bonbardaketen erantzulea Ukraina izan dela dio Errusiak, eta Ukrainak Errusia izan dela, berriz. Egoera oraindik arriskutsua dela ohartarazi du Boris Zhuikov erradiokimikan adituak.
Udaberrian ikasi genuen Torio, Norvegiako Haldengo zentraletik ihes eginda Europan barreiatu zen kutsagai erradioaktiboaren izena. Udazkenean egokitu zaigu Rutenio 106 ikasi beharra, baina oraindik inongo agintarik ez du aitortu ez non, ez zein istriputan, ez nori egin dion ihes... [+]
Egunak aurrera joan ahala, nabarmenagoa da irail amaieraz geroztik Europa zeharkatu duen laino erradioaktiboari buruzko informazio falta. Errusiatik iritsi dena ziurtzat jota, isuriaren jatorriaz hipotesiak zabaltzen ari dira. Eta herritarren osasuna zaintzeko ardura duten... [+]
Errusiak dio bere ezein zentral atomikok ez duela matxurarik izan, baina Frantzia eta Alemaniako segurtasun nuklearreko agentziek erakutsi dute handik iritsi dela Europan zehar urri hasieran hedatu den laino kutsakorra, Rutenio-106 zeraman. Publiko zabalaren oharkabean pasa den... [+]
Energia nuklearraren erabilera modu mailakatuan ezabatzea aurreikusten duen Energia Legea onartu dute Suitzan, bozen %58,2rekin. Zentral berriak eraikitzea debekatu eta funtzionamenduan daudenak ixtea du helburu.
2017ko otsailean iodo erradioaktibo ihes bat detektatu zen Europan, Finlandiatik hasita Euskal Herriraino, hasieran agintariek aipatu ere ez zutena arrasto ahulegiak omen zirelakoan. Kutsaduraren iturri bila, errusiarren arma eta zentral nuklearrak ziren susmagarriak hasieran;... [+]
Three Mile Island zentraleko istripu nuklearraren 38. urteurrena bete da, AEBetako historiako larriena, eta munduko hirugarrena. Zentralak ihes bat izan zuen eta substantzia erradioaktiboz betetako burbuila bat zabaldu zen zentraletik kanpo. Harrisburgen irakaspena, baina, ez... [+]
Otsailean iodo erradioaktibo ihes bat detektatu zen Europan, Finlandiatik hasita Euskal Herriraino, hasieran agintariek herritarrei azaldu ez zietena arrasto ahulegiak omen zirelakoan. Armada errusiarraren arma edo zentral nuklearretako baten ihesaren ondoriotzat jo zen arren... [+]