Fukushima osteko munduan: Irradak

  • Dio offeko ahotsak Watanaberen Fukushima osteko mundua filmean, 40. minutuan: “Etsigarria da ikustea: hondamendiak jotako paisaiak galdezkatzen gaitu sistema baten kiebraz. Fukushimako istripua eragin dute martxoaren 11ko lurrikarak eta tsunamiak, baina kausak urrunago daude. Nuklearraren kudeaketaren akatsetan daude. Arriskuak mesprezatu dira. Informazioak ezkutatu. Azkenean, koste ekologiko, ekonomiko eta humano ikaragarria. Lurrikarak kolpea jo duenean, ez du egin harroa bezain itsua zen sistemaren arraildurak azalaraztea besterik”. Zenbait atal hautatu euskaraturik.


2013ko martxoaren 12an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

 

 

28′ Michel Fernex mediku eta erradiazioetan aditua

“Baimentzen delarik halako toxizitate maila bat, esnetan hainbeste becquerel gehienez, eta arrozetan hainbeste becquerel, eta arrainetan hainbeste becquerel… Jendeek  becquerel horiek guztiak jango dituzte bata bestearen ondotik. Kopuru jakin bat ematen dizutenean galdetu behar duzu: Norentzako? Niretzako baldin bada ondo dago, ez nau kezkatzen, 84 urte dauzkat. Baina bi urteko haur batentzako baldin bada, hori onartezina da. Ez da izan behar sinplistegia. Aipatzen diren muga horiek komertzialak dira, ez medikuntzari dagozkionak. Adibidez zesioarentzako, “zero becquerel” da egokia, hori litzateke garbia”.

32′ Michel Fernex bera

“Fukushima kutsatuta dago. Zerk kutsaturik, ordea? Kontrolatuko dituzten isotopo bakarrak izanen dira ziurrenik zesioarenak, besterik ez. Gainerako isotopoak ere hor dira: estrontzioa, behar bada uranioaren eratorrien zatikiekin, plutonioarekin, eta abar, baina mini-partikula gisan, zeinak aireratzen baitira haizearekin eta hautsarekin, eta barneratzen baitituzte jendeek arnasarekin… hori ere badago Fukushiman”.

37′ Shinzo Kimura, erradiazioetan aditua

“Gaur egun ez ditugu ondo ezagutzen dosi txikiko kutsaduren ondorioak. Hiroshima eta Nagasakiko leherketa atomikoetan erradiazio bakarra gertatu zen dosi handian. Txernobylgo kasuan, ikasi dugu arazoa barne erradiazioan datzala. Eta batik bat elikadurak eragiten duela. Oraindik orain, ingurumenak kutsatuta darrai eta harekin batera pertsonen barne kutsadurak ere segitzen du. Bielorrusiako ikerketek erakutsi behar dute nola dosi apaleko kutsadura horiek sartzen diren soinetan, nola erreakzionatzen duten gorputzek, zein eritasun eragiten dituzten. Epe luzerako ikerlan horiek ezin dira egin Txernobylen baizik”.

39′ Shinzo Kimura

“Guk gaur bizi dugun egoerak erakusten du aro berri batean sartu garela. Erradioaktibitatearen aroan. Fukushima prefekturako jakiak ez dira saltzen eskualdetik kanpo. Baina gertatu den istripuak auzoko eskualde guztiak ere kutsatu ditu. Hala ere, eskualde horietako nekazaritzako produktuei ez zaie inolako jarraipenik egiten. Tamalez, iruditzen zait arazoa larriagotu egin dugula kutsadura Japoniako uharte guztietan barreiatuz. Alde batetik daukagu lekuan bertako kutsadura, eta beste aldetik horren sakabanaketa. Horrek esan nahi du biktimak gertatuko direla horietan ere, espero ez diren lekuetan”.

Artikulu hau Pello Zubiriaren Xehe blogetik ekarria da.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Fukushimako istripua
Fukushimako urak isurtzeak ez duela arrisku esanguratsurik adierazi dute aditu batzuek

Erradiazio eta segurtasun nuklearreko adituek adierazi dutenez, Fukushima Daiichiko instalazio nuklearretik isurtzen ari diren ur erradioaktiboa ez da mehatxu esanguratsua, ez itsasoko bizidunentzat, ezta pertsonentzat ere. Hala adierazi dute Science aldizkarian argitaratutako... [+]


Fukushima: istripua iraganean, kalteak bizi-bizirik eta soluzioak oraindik aurkitzeke

Halabeharrez hasi dira agorrilaren 24an Fukushimako zentraleko urak itsasora jaurtikitzen; ur kontaminatuak metatzeko zisternen %97 beteak dituztelako eta etenik gabe gehitzen zaielako ura –egunero 140 tona–. Ur "deskutsatuak" izanik ere, herritarrek... [+]


2023-08-23 | Ilargi Manzanares
Hasi dira Fukushimako ur kutsatuak itsasora isurtzen

Japoniako Gobernuaren erabakiak protestak eragin ditu herrialdean, eta besteak beste, Txinak kritikatu egin du erabakia. 2011 urteko istripu nuklearraren ondorioak oraindik pairatzen dira.


Fukushimako ur erradioaktiboa itsasora jaurtitzen hasiko da Japonia, arrantzaleen eta ekologisten protesta artean

Energia Atomikoaren Nazioarteko Agentziaren txosten batek oniritzia eman dio Japoniari, 2011ko hondamenditik Fukushimako zentral nuklearra hozteko erabilitako ur kutsatua itsasoan zabal dezan. Duela bi urte iragarri zuen 1,25 milioi tona ur baino gehiago itsasora botatzeko plana... [+]


2021-04-13 | ARGIA
Fukushimako ur kutsatua itsasora botatzea onartu du Japoniako Gobernuak

Apirilaren 13an Japoniako Gobernuak erabaki du Itsaso Barera isuriko duela 2011n Fukushiman istripua izan zuen zentral nuklearrean pilatutako ur erradiaktiboa. Bi urte iraungo du operazio honek. Egun kutsatuak diren eta itsasora isuriko diren 1,25 milioi tona ur hauek... [+]


“Erradionegazionismoa” ala erresilientzia: Fukushima bizigarri bihurtzeko taktikak

Duela hamar urte gertatu zen ezbeharra, Japoniako Fukushimako Daiichi zentral nuklearrean istripua, 2011ko martxoaren 11ko tsunamiak eragindakoa. 1986ko Txernobylgo istripua eta gero, larritasun hein berekoa errepikatu zen 25 urte berantago. Hamarkada pasa da, eta dirudienez... [+]


2021-03-11 | ARGIA
Fukushima 2011-2021: Japoniako herri mugimenduek zabaldu nahi dituzten 10 ikasgai nagusiak

Martxoaren 11 honetan betetzen dira 10 urte justu Fukushimako Daiichi zentral atomikoaren lau erreaktoreak matxuratu zirenetik, lehenik lurrikarak eta ondoren maremotoak astinduta. Istripu hartatik eta geroztik –eta urte luzeetarako– laga dituen ondorioetatik... [+]


2020-10-16 | Axier Lopez
Fukushiman kutsatutako milioi bat tona ur itsasora botako du Japoniako Gobernuak

Japoniako Gobernuak Fukushima Daiichi zentral nuklearretik milioi bat tona ur kutsatu askatzea erabaki duela jakitera eman dute. 2011n istripua gertatu zenetik kutsatutako ura biltegietan jasotzen aritu dira eta arazo larri bilakatu da.


Fukushimako ur kutsatua Ozeano Barean isuri nahi du Japoniako Gobernuak 2022tik aurrera

Ura metatzen ari da erreaktoreetan 2011ko hondamendiaz geroztik, eta lekurik gabe geratzen ari direla esan du Japoniako Ingurumen ministroak.


Fukushimako haurrek ere badute ‘Ingurumen Gunea’, kutsadura zein polita den ikasteko

Ingurumenaren Sormen Gunea deitzen da eta bertan Fukushima probintziako haurrek ikasten dute nola bizi den gizakia irradiazioen artean betidanik. Antzeko erakusketa gehiago badira, eskualdeko bezala Japoniako gobernuek antolatuak. Diote agintariek fukushimatarrek desdramatizatu... [+]


2019-03-11 | ARGIA
Fukushimako hondamendiaren 8. urteurrena: TEPCOk erreaktoreen irudi berriak erakutsi ditu (bideoak)

Martxoaren 11n betetzen dira zortzi urte Japoniako Fukushiman gertatu zenetik historiako istripu nuklearrik larrienetakoa. Iaz, 2018an, eskaini bazituen lau erreaktoreetatik matxuratuena omen dagoen bigarrenaren lehen irudiak, aurten robota bertan sartzea lortuta berriak eskaini... [+]


Eguneraketa berriak daude