Martxoaren 11 honetan betetzen dira 10 urte justu Fukushimako Daiichi zentral atomikoaren lau erreaktoreak matxuratu zirenetik, lehenik lurrikarak eta ondoren maremotoak astinduta. Istripu hartatik eta geroztik –eta urte luzeetarako– laga dituen ondorioetatik ateratako 10 ikasgai nagusiz osatutako liburuxka zabaldu du Japoniako hainbat erakunde, ikerlari eta herri mugimenduk osatutako koalizioak.
Txernobylez geroztik munduak gaurdaino ezagutu duen istripu nuklearrik gogorrena hainbat modutan gogoratuko da munduan martxoaren 11n. Mundu osoan COVID-19ak mugatuko dituen ospakizun, omenaldi eta elkarretaratze publikoez gain, istripu hark herritar guztientzako erakutsi dituen hamar ikasgai nagusi bildu ditu liburuxka batean From Fukushima to the World (Fukushimatik Munduari) koalizioak, Japoniako hainbat erakunde, zientzialari eta herri mugimendu biltzen dituenak. Liburuxka Interneten eskura daiteke (PDF formatuan) japonieraz gain ingelesez, frantsesez, gazteleraz eta beste hainbat hizkuntzatan, planeta osoko boluntarioek itzulita.
Energia nuklearra eta erradiaktibitatea zer diren azaltzen duen sarreraren ondotik, Fukushimatik mundu guztiak ikasi beharko lituzkeen hamar ikasgai nagusi biltzen ditu, tituluek azaltzen duten moduan:
1- Ez zaitzatela engainatu “Energia nuklearra segurua da” dioen propagandarekin.
2- Larrialdia gertatuz gero, oinarrizko lehentasuna da ihes egitea.
3- Hil ala bizikoa da informazioa eskuratu ahal izatea eta gauzak aurretik nola zeuden erregistratuta uztea.
4- Hondamendiak kaltetutako pertsonek eskubidea dute azterketa medikuak eduki eta informazioa eskuratzeko.
5- Elikagaien segurtasuna bermatzeko eta bertako nekazaritza, basogintza eta arrantza babesteko, herritarrek parte hartu behar dute erradiazioen neurketetan. Informazio horiek zabaltzea ere hil ala bizikoa da.
6- Erabateko deskontaminazioa ezin da lortu.
7- Langileei ez baldin bazaizkie osasun zerbitzu eta tratamendu hobeak eskaintzen, istripuaren ondorioak kontrolatzerik ez dago.
8- Hondamendiak kaltetutako herrietan gizarte-sarea berreraikitzea nahitaezkoa da.
9- Jendearen eskubideen eta babesaren legedia diseinatzean kaltetuek hartu behar dute parte.
10- Fukushimako istripuaren konpentsazio kosteak ordaintzea zergak pagatzen dituzten herritar guztien bizkar doa.
Azken puntu honen laburpenak salatzen du zergatik Fukushimako katastrofearekin eskarmentatu ez eta norabide berean jarraitzen duten mundu osoan herritarren eta ingurumenaren osasuna arriskuan jartzen dituzten proiektuak sustatzen dituzten enpresa handiak eta agintari publikoak:
Sarritan gobernuek eta korporazio pribatuek energia nuklearraren bertuteak goratzen dituzte, aipatuz “lekuko ekonomiarentzako mesedegarri” izango dela edo “energia elektriko merkeagoa” eskuratuko duela. Beti ere, ordea, erakusten dituzten kalkuluetan ezkutatzen dituzte istripuen kosteak, kalte-ordainak eta hondamendiak berak kudeatzeko gastuak. Fukushimakoari dagokionez, urteok pasa direnean, kalteek bizirik diraute, handituz doaz eta beren ondorio guztiak ez dira oraindik agertu. Inposiblea da egindako kalte guztiaren kosteari zifra bat jartzea. Aldiz, hondamendiaren arduraduna zen TEPCO konpainiak ez du kiebra jo, ez hori bakarrik: normaltasunez segitzen du lanean. Istripuaren eragilea den TEPCOk bizirik dirau kapital injekzio erraldoiei esker, hain zuzen ere bere biktimak direnek –Japoniako herritarrek– ordaindutako zergak diren injekzioei esker. Gobernuek dirutzak ematen dituzte zentral nuklearrak eraiki eta martxan edukitzeko eta istripuak gertatu direnean gobernuak berak bermatzen du kudeatzaileak diren konpainien finantz-segurtasuna. Marko hori, energia nuklearra politika nazionaltzat sagaratzen duena, ez da ezkontzen bere koste errealarekin. Ondorioa da azkenean gertatu den kaltearen zama biktimen eta herritarren gainera doala.
Erradiazio eta segurtasun nuklearreko adituek adierazi dutenez, Fukushima Daiichiko instalazio nuklearretik isurtzen ari diren ur erradioaktiboa ez da mehatxu esanguratsua, ez itsasoko bizidunentzat, ezta pertsonentzat ere. Hala adierazi dute Science aldizkarian argitaratutako... [+]
Halabeharrez hasi dira agorrilaren 24an Fukushimako zentraleko urak itsasora jaurtikitzen; ur kontaminatuak metatzeko zisternen %97 beteak dituztelako eta etenik gabe gehitzen zaielako ura –egunero 140 tona–. Ur "deskutsatuak" izanik ere, herritarrek... [+]
Japoniako Gobernuaren erabakiak protestak eragin ditu herrialdean, eta besteak beste, Txinak kritikatu egin du erabakia. 2011 urteko istripu nuklearraren ondorioak oraindik pairatzen dira.
Energia Atomikoaren Nazioarteko Agentziaren txosten batek oniritzia eman dio Japoniari, 2011ko hondamenditik Fukushimako zentral nuklearra hozteko erabilitako ur kutsatua itsasoan zabal dezan. Duela bi urte iragarri zuen 1,25 milioi tona ur baino gehiago itsasora botatzeko plana... [+]
Apirilaren 13an Japoniako Gobernuak erabaki du Itsaso Barera isuriko duela 2011n Fukushiman istripua izan zuen zentral nuklearrean pilatutako ur erradiaktiboa. Bi urte iraungo du operazio honek. Egun kutsatuak diren eta itsasora isuriko diren 1,25 milioi tona ur hauek... [+]
Duela hamar urte gertatu zen ezbeharra, Japoniako Fukushimako Daiichi zentral nuklearrean istripua, 2011ko martxoaren 11ko tsunamiak eragindakoa. 1986ko Txernobylgo istripua eta gero, larritasun hein berekoa errepikatu zen 25 urte berantago. Hamarkada pasa da, eta dirudienez... [+]
Japoniako Gobernuak Fukushima Daiichi zentral nuklearretik milioi bat tona ur kutsatu askatzea erabaki duela jakitera eman dute. 2011n istripua gertatu zenetik kutsatutako ura biltegietan jasotzen aritu dira eta arazo larri bilakatu da.
Ura metatzen ari da erreaktoreetan 2011ko hondamendiaz geroztik, eta lekurik gabe geratzen ari direla esan du Japoniako Ingurumen ministroak.
Ingurumenaren Sormen Gunea deitzen da eta bertan Fukushima probintziako haurrek ikasten dute nola bizi den gizakia irradiazioen artean betidanik. Antzeko erakusketa gehiago badira, eskualdeko bezala Japoniako gobernuek antolatuak. Diote agintariek fukushimatarrek desdramatizatu... [+]
Martxoaren 11n betetzen dira zortzi urte Japoniako Fukushiman gertatu zenetik historiako istripu nuklearrik larrienetakoa. Iaz, 2018an, eskaini bazituen lau erreaktoreetatik matxuratuena omen dagoen bigarrenaren lehen irudiak, aurten robota bertan sartzea lortuta berriak eskaini... [+]
2011ko martxoaren 11n lehertu zen Fukushimako zentral nuklearra. Telebistan emandako irudiek leherketa unea eta ondorengo laino zuria betikotu zituzten. Hurrengo egunetako eta hilabeteetako albisteetan garrantzi berezia izan zuen Fukushimak, baina egun gure munduak daraman... [+]