Pasa den astean Frontexeko Administrazio Kontseiluaren bilera-gela izan zen Iruñea. Frontex mugak kontrolatzeko eta zaintzeko Europako agentzia da. Bitxia da pertsona gehienek haren existentziaren berri ez izatea, Europako Batasuneko aurrekontuetako puskarik handiena hartzen baitu. Bada, Baluarten planifikatuko dute nola gastatu ia 850 milioi euroak, Frontexen definitzea gustatzen zaien bezala, "immigrazioaren mehatxutik Europako mugako segurtasuna defendatzeko".
Giza eskubideen gutuna idatzi zuen Europa bera da —non migratzeko eskubidea defendatzen baita, eta baita edozein estatutan asiloa jasotzekoa ere—, immigrazioa segurtasunarekin lotzen duena, mugen kontrolaren inguruko negozio oso bat sortuz, kudeaketa guztiz ilun baten bidez. Europako balioak, deitzen diote. Eta arrazakeria instituzionalizatzeari eta eskubideak urratzeari, zure egoera pertsonalaren arabera, migrazio-politikak deitu zioten, Europak eta bere erakundeek beti izan zutelako argi eskubide horiek norenak diren. Lokatz horietatik guztietatik sortu zen Frontex izeneko lohi ikaragarri bat 2004. urtean, mugak militarizatzeko eta kanpora ateratzeko milioi askoko gastua justifikatuko zuen beso armatua bezala, milaka pertsona hilez.
Baina migrazio-politikek ez dituzte migrazio-fluxuak kudeatzen, ez dituzte migrazioen arrazoi sakonak aztertzen, ezta jatorri-aniztasuna kudeatzen edo planifikatzen ere. Hori omen da egiten dutenaren zati bat, baina, batez ere, benetan direnaren ke-lainoa da: merkatu-politikak, zeinetan Europak erabakitzen baitu lurralde honetan nor eta nola sartuko den, eta zein bizi-baldintzatan. Egia esan, Frontex mugak kontrolatzeari, ixteari eta kanpora ateratzeari buruzko negozio bat baino ez da, behar-beharrezkoa guztiz bidegabea den garapen-eredu europar bat eraikitzeko.
Frontexek negozioa egiten du milaka eta milaka pertsonaren heriotzaren kontura, mugaren alde okerrean jaiotzeagatik bakarrik
Beren bizi-proiektuaren bila alde honetara igarotzea erabakitzen duten pertsonak behartuta daude munduko ordena bidegabe hori desobeditzera eta mugak "legez kanpo" zeharkatzera, ordezkari publikoek eta bihotzik ez duen jendeak esaten duten gisan... Hori egiteko beste modu bat balego bezala, nahiko ankerra ez balitz bezala prekaritateari eta heriotzari iseka egiteko modu bat asmatu behar izatea, norberaren bizitza eraikitzen jarraitu ahal izateko.
Europako herrialdeen historia, espoliatzea (edo beren lurraldetik kanporatzea) erabakitzen duten horien deshumanizazioan oinarritu da. Kolonizazioan eta zapalkuntzan oinarritutako historia, gaur egunera arte era askotara iritsi dena: pertsonak bizitzeko (izateko) eskubide bako ez-izaki bihurtzen dituzten atzerritartasun legeak, polizia-kontrol arrazistak, arrazakeriari lotutako profil kriminala betikotzen dutenak, eskubideak eskuratzeko diskriminazioak, estereotipoak eta aurreiritziak kulturaren parte gisa betikotzea, eta abar.
Bizi garen lurraldean kontakizun fantastiko bat eraiki da, non arrazista izatea txarra den, arrazakeriaren adierazpen batzuk gorroto-delitu gisa tipifika daitezkeen, baina, aldi berean, arrazismo instituzionalari eutsi behar zaion indarrean dagoen legedia betetzeko. Ez dugu ulertzen, eta ez dugu ulertu nahi. Horregatik jarraitzen dugu antolatzen eta kalera ateratzen, Frontex bezalako erakundeen existentzia salatzera, bizitzaren kontura negozioa egiten baitute, eta are okerrago, negozioa egiten dute milaka eta milaka pertsonaren heriotzaren kontura, mugaren alde okerrean jaiotzeagatik bakarrik.
Erakundeek eskumenik eza alde batera uztea nahi dugu, eta eskubide osoko herritar gisa aitortuak izan ez direnen aurka erabilitako indarkeria ugariak ez babestea. Gaur eta beti jarraituko dugu salatzen sistema arrazista eta kolonial hau, eta bere beso armatua, Frontex, egunotan Iruñean bildu dena nekropolitikaren negozioa egiten jarraitzeko.
Karabana Mugak Zabalduz, PIM-MIG, Salhaketa Nafarroa, Ongi Etorri Errefuxiatuak, Etorkinekin Diakite Federazioa, SOS Arrazakeria Nafarroa
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Egiari zor, ez dakit zergatik ari naizen hau idazten. Gaur egungo giro liskartsuan ez dira modu honetako iritziak ondo hartzen. Beharbada, ARGIAk ez du hau argitaratuko, ez baitator bat orain arte argitaratu dituzten iritziekin (baina, azkenean argitaratzea erabaki badute,... [+]
Urtarrilaren 15ean Zedarriak izeneko lobby tekno-enpresarialak bere 6. txostena aurkeztu zuen, Euskadi eta Europar Batasuna, oparotasunaren eta lehiakortasunaren patu partekatua izenekoa. Finantzen mundutik ateratako aditu gorbatadunez osatutako Think Tank neoliberal horrek... [+]
Tipi-tapa mugitzen ditugu euskaltzaleok gure oinak Korrikaren lekukoaren atzetik, gure hizkuntzaren alde, desio dugun Euskal Herri euskalduna helburu, herri euskaldun gisa biziraun nahi dugula aldarrikatzeko.
Tipi-tapa ematen ditu lehen urratsak Afrikako, Hego Amerikako edo... [+]
Eta beste urte batez, sindikatuek prefabrikatutako grebak antolatu dizkigute. Eta guk, indibidualki, erabakia hartuko dugu grebarekin bat egin ala ez, ikastetxean inongo asanbladaren beharrik gabe.
Niri irakatsi zidaten greba eredua jada ez dago modan, antza. Nire... [+]
Gaur, urtarrilak 21, gure oraintsuko historiaren efemeride interesgarri bat gogora ekartzeko eta hari buruz hausnartzeko eguna dugu. 50 urte bete dira Potasas de Navarra enpresako 47 langilek itxialdia amaitu zutenetik. Hamabost egun iraun zuen itxialdi horrek eta greba orokorra... [+]
Duela aste pare bat Norvegiako zenbait datu plazaratu ziren. Ipar Europako herrialde hartan auto elektrikoak nagusitu dira, eta Tesla marka dute salduena; energia birziklagarriaz sortutakoa omen da han kontsumitzen denaren %90. Aldiz, Norvegiako enpresa publikoek ez dute inolako... [+]
Hauek izan ziren nire azken hitzak zure lo arnas sakonean eskutik helduta ginela joan zinenean. Aparteko minik gabe, xume, duin, geratu zen betiko zure bihotza. Zuk nahi eta eskatu bezala. Guk nahi eta errespetatu bezala.
Jada hilabete, neguaren atarian, gaurik luzeenak diren... [+]
Gaur egun, emakumeen eta haurren ahotsei zilegitasuna kentzen dien kulturaren arrastoak diraute, haien esperientziak isilaraziz, haien oinarrizko eskubide eta beharrak minimizatu edo alde batera uzteko joera duen sistema baten barruan. Arazo horren adibide mediatiko bat Juana... [+]
Asteartean eman zuten jakitera bost gazte lapurtarren kontrako sententzia. Hamabost hilabeteko espetxe zigorra gibelapenaz bi gazteri, 500 euroko isun banarekin; 140 orduko lan behartua eta 500 euroko isun bana beste bi gazteri; eta, azkenik, 1.700 euroko isuna beste... [+]
Lehengo batean, The Wire telesail sonatua berrikusten ari nintzela, etsipena gogora ekarri zidan eszena bat heldu zen. Bertan, The Baltimore Sun egunkariaren zuzendaritzak langileak bildu eta datozen aldaketei buruz ohartarazten die; hau da, kaleratzeez eta distira gutxiagoko... [+]
Bizi dugun kultura kontsumistak, erabiltzaile oro agintzen du gozamen neurrigabera. Slavoj Zizek dioen eran, Goza ezazu zure fetitxea, hiper-modernitatearen agindu ozena bihurtu da. Fetitxearen lekua betetzeko dauden gailu teknologikoen bidez gauzatzen baita egungo gozamena... [+]
Mamu batek zeharkatzen ditu sukaldeak: Karlosen mamuak.
Karlos ez da aurkeztu Master Chef Celebrity lehiaketara. Bere sukaldaritza-ondarea aztertuta, oso argi dauka ez duela lehiakideen aukeraketa gaindituko. Izan ere, hedabide eta gastronomiaren akademiaren ateak itxita izan... [+]
Euskadiko Selekzioa lortzea, ezbairik gabe, lorpen historikoa izan da. Baina horretan geratzen bada, euskaldun askorentzat –ni barne, nafarra bainaiz– egunik ilunena eta tristeena izango da. Lehenengo egunetako poza eta berotasuna gozatu ondoren, itzul gaitezen... [+]
Entzumen eta hizkuntza irakasleak (EHI) eta logopedak eskola publikoan zein kontzertatuetan lan egiten duten irakasle espezialistak dira. Horien funtzioen artean hizkuntzan eta komunikazioan zailtasunak dituzten ikasleei arreta zuzena ematea da, baina baita komunikazio sistema... [+]
PAIk sortutako biktimak ez dira bakarrik PAIren Legeak eragindako egonkortze prozesuari esker funtzionarizatutako irakasleak, baizik askoz gehiago. Batzuei nolabaiteko ikusgarritasun mediatikoa eman zaie Steilasek jarritako errekurtsoaren ondorioz; gehienak, alabaina, ikusezinak... [+]