Laugarren barrutian: Fronte Popular Berriko Iñaki Etxaniz irabazle, eta eskuin muturra bigarren lehen aldiz

  • Nafarroa Behereko zati bat, Zuberoa eta Biarnoko zati bat hartzen dituen laugarren hautesbarrutian %73ko parte-hartzea izan da (Frantziako estatukoa %65,5). Ezkerreko Fronte Popular Berriko Iñaki Etxaniz nagusitu da bozen %38,01ekin. Eskuin muturreko Batasun Nazionaleko Sylviane Lopez izan da bigarren bozen %25,62rekin. Bi horiez gain Jean Lassalle (Resistons!, eskuina) pasatuko da bigarren itzulira eta Beñat Cachenautek (Errepublika, eskuina) ez du lortu pasatzea.


2024ko ekainaren 30ean - 22:17
Azken eguneraketa: 2024-07-01 12:59

Laugarren barrutian ezkerreko Fronte Popular Berriak irabazi ditu hauteskunde hauek: 21.968 boz lortu ditu Iñaki Etxanizen hautagaitzak (boz guztien %38,01). Duela bi urte 10.395 boz lortu zituen pertsona berak Nupes zerrendarekin eta aldi hartan EH Baik bere hautagaitza aurkeztu zuen Egoitz Urrutikoetxearekin: 4.333 boz lortu zituen. Oraingoan EH Bai Fronte Herritar Berriaren baitan da eta elkarrekin lortu dituzten 21.968 bozek duela bi urte bien artean atera zituzten 14.728 bozak luzaz emendatu dituzte: 7.240 boz gehiago lortu ditu ezkerreko fronteak.

Irabazi ez badu ere, proportzioan igoera are handiagoa izan du eskuin muturreko Batasun Nazionalak: Sylviane Lopezek 14.806 boz lortu ditu (%25,62), duela bi urte barruti berean lortu zituenaren ia hiru bider gehiago: 5.015 boz lortu zituen ordukoan. Kontuan hartzekoa da duela bi urte Macronen aldeko hautagaitza, Ensembleko Annick Troundray, izan zela nagusitu zena 11.508 bozekin (boz guztien %26,65rekin) eta oraingoan hautesbarruti honetan ez dela Ensemble aurkeztu. Boz horiek guztiak eskuineko alderdietara joan direla pentsatzekoa da.

Jean Lassalle eskuineko Resistance alderdiko kidea izan da hauteskunde hauetan laugarren barrutiko hirugarren hautagaia eta bigarren itzulira sailkatu den azkena. 10.434 boz eskuratu ditu (%18,05), duela bi urte baino 2.000 boz inguru gehiago: 8.751 lortu zituen orduko hartan, baina ehunekotan ia 2 puntu jaitsi ditu, %20,7 lortu baitzuen orduan. Lassallek berehala iragarri du bigarren itzulira aurkeztuko dela. Euskal Irratietan onartu du "zafraldi ederra" hartu duela baina zutik dela oraindik.

Beñat Cachenaut eskuindarra kanpo geratu da

Eskuineko hautagai Cachenaut (Errepublikanoak) 8.983 boz (%15,54) lortu ditu, boza ematera deituak zirenen %11,12 eta beraz, %12ra iritsi ez denez, ez da bigarren itzulira sailkatu. Hau izan da ezusteetako bat. Euskal Irratietan ez du bere "dezepzioa" ezkutatu eta onartu du eskuin muturrak jaso dituen boz ugari horiek kaltetu dutela bera, batez ere Biarnoan (Ipar Euskal Herrian jaso dituen bozak ongi baloratu ditu).

Lehen aldiz aurkeztu da EAJ eta bere hautagai Gracianne Mirande Bec-ek 1.128 boz eskuratu ditu (%1,95).

Donibane Garazin ezkerreko frontea garaile eta eskuin muturra hirugarren izan da

Nafarroa Behereko hiriburuan ezkerreko Fronte Popular Berriko Iñaki Etxaniz izan da garaile 340 bozekin. 2022an Etxanizek 123 boz lortu zituen eta EH Baik 134 boz. Beraz, duela bi urte bien artean 257 boz batu zituzten eta oraingoan fronte berean joanda 83 gehiago.

Beñat Cachenaut (Errepublikanoak) eskuindarra izan da bigarren 179 bozekin. Eta hiri honetan eskuin muturra hirugarren indarra izan da: Batasun Nazionaleko Sylviane Lopezek 136 boz lortu ditu (2022an 41 lortu zituen). Jean Lassalle (Résistons!) eskuindarrak 118 boz lortu ditu (duela bi urte 65 boz) eta EAJko Gracianne Mirande-Bec-ek 30 boz.

Donapaleun ezkerreko Fronte Popular Berria nagusitu da eta eskuin muturra bigarren indar bihurtu da

Donapaleun ezkerreko Fronte Herritar Berriko Iñaki Etxaniz nagusitu da, 314 bozekin. 2022arekin alderatuta boz kopuru ederra handitu dute: ordukoan 110 boz eskuratu zituen Etxanizek Nupes alderdiaren izenean eta EH Baiko Egoitz Urrutikoetxeak 92 boz lortu zituen. Fronte bateratuak 112 boz gehiago lortu ditu.

Igoera handiagoa izan du, ordea, eskuin muturreko Batasun Nazionaleko Sylviane Lopezek: oraingoan bigarren izan da 222 bozekin (2022an bosgarren izan zen, 82 bozekin).

Beñat Cachenaut Errepublika alderdiko eskuindarrak  183 boz bildu ditu. Jean Lassalle eskuindarrak (Resistons!) 160 boz (duela bi urte 110). EAJko Gracianne Mirande-Bec-ek 26 boz eskuratu ditu eta ezker muturreko Langile Borrokako Carlos Ribeirok 5 boz.

Maulen ezker frontea nagusi eta bigarren izan den eskuin muturrari alde handia: bozen bikoitza baino gehiago

Ezkerreko Fronte Popular Berriko Iñaki Etxaniz 762 (%48,38) nagusitu da Zuberoako hiriburuan. Duela bi urte 314 boz lortu zituen Etxanizek Nupes alderdiarekin eta orduko hartan EH Baik 132 boz (oraingoan bateratu egin dituzte indarrak). 

Eskuin muturra izan da bigarren alderdi bozkatuena, baina ezkerreko frontearen boz erdiak baino gutxiago jaso ditu: 308 boz jaso ditu Batasun Nazionaleko Sylviane Lopezek, eta hala ere bi urtean ia hirukoiztu egin ditu bozak, ordukoan 113 eskuratu baitzituen.

Beñat Cachenaut Errepublika alderdiko eskuindarrak 222 boz lortu ditu (%14,1). Jean Lassallek (Résistons!) 219 boz (%13,9), duela bi urte baino gehiago: ordukoan 160 boz lortu zituen (%13,78).

Lehen aldiz aurkeztu den EAJko ordezkari Gracianne Mirande-Bec-k 44 boz eskuratu ditu (%2,79) eta ezker muturreko Langile Borrokako Carlos Ribeirok 20 boz (%1,27).

Sohütan ezker frontea nagusitu da eta bozetan eskuin muturra baino gehiago igo da 2022tik

Sohütan, ezkerreko Fronte Popular Berriko Iñaki Etxaniz nagusitu da, 243 bozekin. Duela bi urte Etxanizek 104 boz lortu zituen Nupes alderdiarekin eta EH Baiko Egoitz Urrutikoetxeak 38 boz. Beraz, aurtengoan fronte berean joanda 101 boz gehiago lortu dituzte.

Eskuin muturreko Batasun Nazionaleko (RN) Sylviane Lopez ere nabarmen igo da: oraingoan 114 boz lortu ditu (2022an 49 lortu zituen). Jean Lassalle eskuindarra (Resistons!) hirugarren izan da 111 bozekin (duela bi urte 77 boz lortu zituen). Beñat Cachenaut Errepublika alderdiko eskuindarrak 97 boz lortu ditu. EAJko ordezkari Gracianne Mirande-Bec-k 11 boz eskuratu ditu eta ezker muturreko Langile Borrokako Carlos Ribeirok 5 boz.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Frantziako Legebiltzarrerako hauteskundeak 2024
Frantziako Gobernua erori egin da, zentsura mozioaren alde eginik legebiltzarrak

331 diputatuk bozkatu dute ezkerrak aurkezturiko zentsura mozioaren alde. Eskuin muturrak babestu du ezkerraren testua, eta horrek ekarri du gehiengoa lortu izana. Emmanuel Macron presidenteak hitza hartuko du ostegun honetan 20:00etan.


Eskuin kontserbadorea Frantziako Gobernura sartu du Barnier lehen ministroak

Larunbat honetan aurkeztu du Frantziako gobernu berriaren osaketa Michel Barnier lehen ministroak. Eskuin muturreko RN alderdiak defendaturiko ideiak dituzten hainbat politikari eskuindar jarri ditu gobernuko karguetan. "Legetimitaterik gabeko gobernua" dela salatu du,... [+]


2024-09-05 | ARGIA
Macronek Michel Barnier kontserbadorea izendatu du lehen ministro

Michel Barnier kontserbadorea ministro ohia da, Europako Batasuneko komisario ohia ere bai eta Brexiteko negoziatzailea izan zen.


Macronek ez du ezkerreko lehen ministroa ezarriko

Elkarrizketa-sorta hasiko du, beste behin, Macron presidenteak. "Ahalik eta gehiengorik zabalena eta egonkorrena osatzeko" egingo duela lan esan du Macronek, herrialdea ez dadin "blokatuta eta ahulduta" gera.


2024-07-24 | Itxaro Borda
Estres test

Laugarrenez altxatu da eguzkia Baionako besten eremu setiatuan eta uste dut, septentrioko Euskal Herri honetan, hatsa hobekiago hartzen dugula, batez ere gure hiru diputatuak Fronte Herritar Berrikoak direlako eta olde beltz-kakia hirugarren postura zokoratu dugulako. Bi gauza,... [+]


“Anti-euskaldun bat hautagai jarrita ezin daitekeela irabazi esplikatu zaie Pariseko buruei”

Ipar Euskal Herriak dituen militante nekaezin horietarikoa dugu Peio Dufau: ofizioz tren gidaria, CGT sindikatuan buru belarri inplikaturikoa, Bake Bidean dinamikan engaiatua eta alabari Wolfram sindromea izeneko eritasun arraroa atzeman ziotenaz geroztik izen bereko elkartean... [+]


Desesperazioz RN bozkatu dutenak konbentzitzean datza ezkerraren erronka nagusia

Hirugarren kokatu bada ere, pozik izatekoa badu eskuin muturreko RNk: inoiz baino azkarrago da Frantziako Legebiltzarrean –2017an zortzi diputatu zituen, 2022an 88 eta orain 143–. Bere hauteslegoa azkarki emendatuz doan heinean, anitzez zabalagoa du oinarria:... [+]


Ostegun honetan aukeratuko dute Frantziako Legebiltzarrerako presidentea

Sei hautagai dira Frantziako Legebiltzarrerako presidente izateko lehian –ezkerretik bat, Macronen aldeko bi, eskuinetik bat, eskuin muturretik beste bat eta independente bat–. Horrez gain, dozenaka eragilek deiturik, FHB Fronte Herritar Berriaren garaipenaren... [+]


2024-07-18 | Pauline Guelle
Analisia
Hesi istorio

Nork aurreikusten ahal zuen 2024an Peio Dufau –Marie Heguy-Urain duelarik ordezko–  EH Baiko hautagaia, diputatu izanen zela? Eskuin muturraren kontrako kanpainak eta estrategiak funtzionatu du. Ipar Euskal Herriak ez du faxistarik bidaliko Frantziako Asanblea... [+]


Defendatu behar duguna

Ikasle batek erran zidan, behin, testu bat aztertzen ari ginela: “Pertsonaia eri da: geldi-geldia pentsaketa ari da bere buruan”. Bistan dena, erranaldi horrekin, gaizki adierazi zuen gogoan zuen iruzkina, erran nahi baitzuen pertsonaiaren ezontsa nabari zela haren... [+]


Fronte Herritar Berria garaile atera da, eta hirugarren kokatu da eskuin muturra

20:00etan atera dira lehen datuak, harridura orokorra eraginez: zundaketa guziek lehen kokatzen zuten eskuin muturreko RN hirugarren atera da eta ezkerreko FHB Fronte Herritar Berria garaile. Gehiengoan edota gehiengo osoan ikusten zen RN Batasun Nazionalarentzat zaplaztekoa... [+]


“Itxaropen haizea dakar Fronte Herritar Berriaren dinamikak”

Iñaki Echanizek irabazi du Zuberoa, Nafarroa Beherea, Hazparne eta Biarnoko zati bat barnebiltzen dituen laugarren hautesbarrutian. 2022an bezala, garaile atera da, ezkerreko Fronte Herritar Berriaren izenean.


Eskuinarekin osatu nahi du gehiengoa Macronek, ezkerraren garaipenaren gainetik pasaz

Ezkerrekoa beharko lukete Frantziako Lehen ministroak eta bere gobernuak, jakinik Fronte Herritar Berria garaile atera dela Frantziako Legebiltzarrerako hauteskundeetan. Baina, ezkerraren garaipenaren gainetik pasaz, bestelako gehiengo bat osatu nahian dabil Emmanuel Macron... [+]


Eguneraketa berriak daude