Front Nationalaren arrakastaz eta politikaren xinplifikatzeaz

  • Demokraziaren paradoxa da demokraziaren kontrakoak boterean ezartzen ahal dituela, boz-emailen borondatez. Frantziako eskualdeetako bozen bigarren itzuliaren emaitzak atera berri dira. Azkenean eta doietarik, Front Nationa-ak, horietaz beita solasa, ez du eskualderik ereman. Bainan edozoin emaitza izanik ere, lehen itzuliko zenbakiak hor dira, eta nahitaez, Frantzia mailan lehen atera da ideia populista, arrazista eta nazionalistak bideratzen dituen alderdi bat.


2015eko abenduaren 22an - 18:54
Jean Ibarnegarai, Uharte-Garaziko alkate eta Petainen ministro faxista, elkarretaratze batean. (Argazkia: Enbata)

Marketing politikoan nagusi direla ez da dudarik: berrikuntza, haustura eta xixtema aldaketa aldarrikatuz, FNak bere erro ilunak hein batean mozorrotu ditu. Bainan oroz gainetik, FNaren diskurtsoak politika xinple bihurtzen du. Eta horrek du jendea hunkitzen.

Politika publikoen eraikuntza prozesu konplexuetan sartzeko orde –beha laborantxa politika, bertzeak bertze–, erretxago da etsai batzuen izendatzea: “UMPS” xixtema, Europa, kanpotiarrak, terroristak. Bainan, eta hortan da FNaren marketinga punduan, maska sekulan arras kendu gabe. Alta, arrazoinamendua bururaino eremaiten bada, ageri da gibelean zer den: alderdi politikoen xixtema ustela da? Alderdiak kendu. 1930 urteetako anti-parlamentarismoa, hemen Ybarnegaray [Jean Ybarnegaray, 1883-1956, Uharte-Garaziko mera eta Petainen Vichyko gobernuan ministro faxista izana] batek argiki aldarrikatzen zuena, ber denboran parlamentari profesionala izanez, bertze paradoxa bat. Europa Bruxelleseko teknokraten esku da? Frantzia eurotik atera, mugak hetsi eta nazionalismo ekonomiko eta politiko hertsienean murgildu. Kanpotiarrak alferrak dira eta laguntzak ardiesten dituzte fitsik egin gabe? Denak itsasora bota era akomoda ditezela. Terrorismo islamista bat bada? Musulmano guzien falta da. Eta abar. Xinplifikatzea.

Eta hedabideek erresponsabilitate pizua dute, xinple den mezu bat hedatzeko xinple delakotz. Ainhoan bigarren itzulian FNak %22 ardietsi ditu. Ainhoan. Duten inseguritate arazo nagusia da Dantxariatik arraildurik atera eta platanak benedikatzen dituzten otoena. Moro bat ikusi duten azken aldia 1492an zitaken, Espainiako arrakonkista garaian. Xinplifikatzea.

Italian “anti-politica” deritzote FNaren ekibalenteak, Lega Nordek, plazaratzen duen diskurtsoari. Errealitate beldurgarria, bainan funtsezko galdera bat altxatzen duena: demokraziak prinzipioz suposatzen du bakotxak baduela arazo sozial eta politikoeri buruz iritzi bat. Boz-emailea jakinean dela. Beraz gakoa hezkuntza da, politikaren konplexutasunaren ateak dener idekitzeko gisan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Front National
2019-10-30 | ARGIA
Baionako meskitako atentatuaren kasua ez du bere gain hartu Terrorismoaren Aurkako Fiskaltzak

Asteazken honetan jakinarazi ditu Baionako prokuradoreak Claude Sinkéri egindako proba psikiatrikoaren emaitzak. Azterketaren arabera, astelehenean Baionako meskitaren aurka egindako atentatuaren ustezko egileak ez zeukan kontrolik, hein batean behintzat, bere ekintzen... [+]


2017-02-10 | Mikel Asurmendi
Fillonen gainbeheratzeak gorabidean jarri du Macron

Mélenchon (Parti de gauche), Hamon (PS), Macron (Liberala), Fillon (LR) eta Le Pen (FN), Frantziako presidente gaiak dira ezkerretik eskuina. Inkesten arabera, berriz, lehen itzulian boz emaileek eskuina lehenesten dute: Le Penek bozen %25,5 erdietsiko luke. Macronek %22... [+]


François Fillon irabazle, neoliberalenak ordezkatuko du eskuina Eliseorako lasterketan

Frantziako eskuinaren primarioetan François Fillon nagusitu da. Bigarren itzulian botoen %67 lortuta Les Republicans alderdiko hautagaia izango da Fillon 2017ko Frantziako hauteskundeetan.


Fillon nagusitu da Frantziako eskuinaren primarioetan, Juppé izango du aurkari bigarren itzulian

Frantziako 2017ko hauteskunde presidentzialetako zentro-eskuinaren primarioen lehen itzulian François Fillon lehen ministro... [+]


Alain Rousset sozialistak lortu du babes zabalena Ipar Euskal Herrian

Eskualde mailan emaitza esperotakoa izan bada ere, Pirinio Atlantikoen departamenduan ezustekoa eman du PSko hautagaiak botoen %47,85 lortuta. Ipar Euskal Herriko zenbait herri handitan irabaztea lortu du.


2015-12-14 | Mikel Asurmendi
Frantzia larrialdi egoeratik atera da, behin-behinean

Frantzia shock egoeratik atera da edo zaintza berezitik, aldi baterako behintzat. FN da frantziarren gaitza. Boterean dagoen PS galtzaile izan da LR alderdiaren (Les Républicains) mesederako. Sarkozy eskuindarrak –FNren muturrean ia– aurrea hartu die Hollande... [+]


2015-12-14 | Mikel Asurmendi
Frantziako eskualdeetako bozak
Eskuina garaile Frantzian: FN mamua uxatu dute aldi baterako

Bigarren itzulia erabakigarria izan da FN geldiarazteko. FNren gorakadari aurre egiteko bi datu: lehen itzulian, hiritarren %50k boza eman zuen, bigarrenean, ia %59k. Hiru milioi bozkatzaile gehiago izan dira bigarren bozaldian. Edonola ere, FNk ia zazpi milioi boz eskuratu... [+]


2015-12-07 | Mikel Asurmendi
Frantziako Erregio hauteskundeak
FN garaile: Marine Le Pen Eliseorako bidean

Marine Le Penen FN garaile izan da hamahiru erregioetatik seitan. Nikolas Sarkozyren LR (UDI eta MoDem alderdi zentristak lagun) lautan. François Hollande presidentearen PS hirutan. Erregioak gobernatzeko aukera inoiz baino errealagoa da FNrentzat. Datorren igandeko... [+]


2014-05-29 | Iera Aranburu
FNren gorakadaren aurrean ikasleek hitza hartzeko deia egin dute Baionako Rene Cassin lizeoan

Front National alderdi ultraeskuindarrak Frantziako Estatuan eta Ipar Euskal Herrian izan duen gorakadaz kezkaturik, Baionako Renne Cassin lizeoan bilkura egin dute asteazkenean.


Ultraeskuinaren itzala Europako hemiziklo nagusian

Alderdi ultraeskuindar eta populistak indar handiz sartu dira euroganberan.Frantzian Fronte Nazionalak panorama politikoa astindu du, eta Espainian bipartidismoak galera itzela izan du.


Le Penen garaipenak astindu ditu Frantziako Estatua eta Europa

Marine Lepenen eskutik Front National ultraeskuindarrak bere garaipen historikoarekin Frantziako Estatuan bezala Europan eragin duen lurrikara Edgard Morin filosofoaren Twitterreko txio honek laburbildu du: "Besteen ezintasunak, itsutasunak, utzikeriak, ekarri dute Front... [+]


Ijitoentzako kontzentrazio esparruak

Hori, pasa den martxoan Paul-Marie Coûteaux Fronte Nazionaleko buruetako batek proposaturikoa: Frantzian ijitoak “esparruetan kontzentratzea”, komunitate horren “inbasioari” eta eragiten duten “eraso estetikoari” aurre egiteko eta... [+]


Eguneraketa berriak daude