Ossau Irati sormarkak 40 urteak ospatzen ditu aurten jazko partez. Altxatu ez balire 1975 -1980ko artzainak, axolatzeko ardi esnearen etorkizunaz Ipar Euskal Herri huntan, ez balituzte iragan egunak eta gaualdiak ikertzen nundik joan behar zuen hemengo artzaingoak, gaurregun nolako panorama eskainiko ote zuen gure laborantzak herrialde huntan? Arno Cachenaut eta bere lagunei zor diegu hainbeste.
Berriki bisitan etorriak zaizkigun Auvergne Eskualdeko lagun batzu. Hiru laborari bikote Puy de Dome departamenduko lau haizetarik, elgar ezagutu zutenak astero atxikitzen dituzten merkatu mahainen inguruan. Behi ala ahuntz hazleak haik ere, berehala konturatu gira nolako naska zuten sormarkaren indarraz eta bertutez, ixuri gaitz guzien bidea besterik ez dutela ikusten sormarketan. Eta haiek han badituzte bereziki behi gasnetan St Nectaire edo Fourme d’Ambert bezalako izendapen ospetsuak. Gure lagunen begi guziek laborantza biologikoa zuten oinarri eta helburu, zirkuito laburrak eta saltzapen zuzena besterik ez zutela lurraldearen salbabide. Balin badaukate beren lurraldearen etorkizuna helburu !
Askok erran lezake ez dugula baitezpada Frantziaren erdia zeharkatzerik sormarken eskasak eta ilunak agerian ezartzeko. Badugu hemen gaindi nahiko ikuspegi kritiko.
Guk aitortu nahi dugu ikuspegi zorrotz hoiek badutela kanore, baina, Auvergneko haiei esplikatu nahi izan dugun bezala, sormarka kudeatzen den moldeak neurri batean itxuralda dezakeela herrialde bat osoa.
Ossau Irati sormarkak 40 urteak ospatzen ditu aurten jazko partez. Altxatu ez balire 1975 -1980ko artzainak, axolatzeko ardi esnearen etorkizunaz Ipar Euskal Herri huntan, ez balituzte iragan egunak eta gaualdiak ikertzen nundik joan behar zuen hemengo artzaingoak, gaurregun nolako panorama eskainiko ote zuen gure laborantzak herrialde huntan ? Arno Cachenaut eta bere lagunei zor diegu hainbeste. Nahi ala ez, urtalde haik arte Roquefort enpresaren meneko ginen, eta Aveyron aldean gure ardi esnearen beharrik ez zuten ordutik beren gasna urdinaren egiteko, bi edo hiru bide gelditzen zaizkigun hautatzeko. Segitzen ahal ginuen Aveyrontarren menpe, eta haiek garatuko zuten gure gasna klasea beren gasna urdinaren aldean. Jartzen ahal ginen esne industriaren marka eta labelen menpe, eta Etorki ardi gasnaren egileek bezala goizik asmatua zuten letxeria handiek etorkizun argia ardi gasnarentzat. Hirugarren bidean sartzen lehiatu gira euskaldunak eta neurri batean biarnesak, deliberatu dugu hemengo ardi gasna defendiatu behar zela, hemen bereko ardi arrazak haziz, hemengo kanpoak eta mendiak erabiltzen segituz, eta etxe ekoizle ala letxeria ttiki eta handiei sormarka bakarraren aldeko lehia eskainiz, ekoizpenetik saltegitaraino.
Zenbat borroka ez du eraman ELBek urtez urte sormarkaren hastapen haietarik, besteak beste, arrazak eta lurraldea mugatzeko, ekoizteko eta bazkatzeko araudiak zaintzeko, ardi sailaren laguntzak Ossau Iraty sormarkaren sustenguz bideratzeko…..
Baliteke segur azterketa fin eta zorrotzagoa egiteko, gainbehera zoan ardi buru beltzaren ixuriak adibidez adarrak hor baitauzka oraino tente, edo etxe ekoizpena, bazka molde autonomoagoa, edo biologikoa hautatu dutenek indar berezi eta gehigarriak eskaini baitituzte.
Orokorrean, guziz bestelakoa izan zitekeen Euskal Herri huntako ardi hazkuntzaren panorama, sindikatak eta artzainek ez balute bultzatu sormarka hartu den bidetik. Ez ote ziren izanen bostehuna ala mila arditegi ardi lacaunez beteak neguan bezala udan ? Ez ote zen galduko artzaingoaren kultura hori gehiena, eta nolako itxura hartuko zuten gure bazterrek eta gure mendiek ? Hego Euskal Herriko laborariekin solas egitea aski da onartzeko hemen gaindi landu eta obratu diren ekoizpen araudi zorrotzagoek lagundu dutela artzaingoa landa eta mendi eremuen bizi iraupena bermatzen.
Bestelako adibideak badira Euskal Herri huntan, argitzeko nolako indarra izan dezakeen sormarka batek lurralde batean. Leku eskasez zehaztu gabe utz dezazkegu Ezpeletako Biperrarena edo Irulegiko arnoarena. Ehunka etxalde badira eremu mugatu batzuetan lehiatzen direnak sormarka indar kolektibo bateratuaren inguruan. Baliteke hauen erdian badela bakarren bat edo gehiago itsuski handitu dena edo besteen bizkar hazten dena. Baliteke askoz hobeki egin zitekeela, eta bada bakarkako ibilbide asko berez garbiago eta iraunkorragorik. Baietz elkarlanak itxura ederra eta esperantza argia ematen diola gure baserri munduari.
Dena ez dugu irabazia. Frogatua dugu dena gure esku dela. Biharko lehia ez da ongi doazen laborantza sailen ahultzea, sail berriak indartzea baizik. Gerokoak erakusten du ekoizpenak hurbilez hurbil eskaintzen lotu behar dugula, nahitaez berritz eskuratuz hemen bereko merkatu guziak, saltegi berezitu eta saltegi handien esku daudenak. Barazkigintzak hortan baduke itsasoaren zabaleko bidea. Etxe ekoizpenak bezala ekoizpen sail kolektiboek badute etorkizuna, ekoizpenen kalitatea eta laborarien autonomia tinko zainduz geroz, gure auzo eta herri biziaren onetan.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Hezkuntza publikoko irakasleok hamabost urtetan berriztu gabeko lan-hitzarmena eguneratzeko eta hobetzeko beharra eta eskubidea dugu. Horretarako, benetako negoziazio batean murgilduta egon beharko genuke, baina errealitatea negargarria da. Negoziazio batean, alde oro ados... [+]
Ekonomialariei asko gustatzen zaizkie merkatuen jokabideak adierazten dituzten grafikoak, kurbak alegia. Deigarria egin zait zentzu horretan Pluralistic webguneko “The future of Amazon coders is the present of Amazon warehouse workers” artikuluan (Amazonen... [+]
Ikaslez lepo zegoen Leioako Hezkuntza Fakultatea pasa den asteazkenean, Samantha Hudson zetorrelako. 1999an jaiotako Mallorcako artista, abeslari eta influencer transgeneroa da. Kantatzen Duen Herria topaketetako izarrak ilara amaigabea zuen selfie eta autografoak emateko, eta... [+]
Bekatu bat aitortu behar dut hemen. Duela lau urte, ohitura berri bat sarrarazi nuen nire bizian: igande gauetan, kaka kanoi baten antzera "informazio" jarraikia hedatzen duen CNews telebista kate ultraeskuindarra begiratzen hasi nintzen. Hasieran ordu erdi bat astero... [+]
Kointzidentzia harrigarriak daude bizitzan. Izan ere, zenbat ikusle elkartu litezke Arriaga antzokian? Zenbat komun ote daude solairu bakoitzean? Zein probabilitate dago Gipuzkoako emakume bik sartu-irtenean leku eta istant berean kointziditzeko, 35 urtean elkar ikusi barik egon... [+]
Transfeminismoak argia eta konplexutasuna ekarri ditu gorputz, genero eta desirei buruzko eztabaidetara. Hala ere, itzalak ere sortu ditu. Ustezko koherentzia politiko erradikal baten izenean –askotan hegemonia oso zehatz bati lotua–, diskurtso transfeminista batzuek... [+]
Garai kuriosoak bizi ditugu eta bizi gaituzte, zinez. Hezkuntza krisian dela dioten garaiak dira eta, gutxien-gutxienean, aliritzira, ba aizue, 2.361 urte ditu gaurgero boladatxoak.
Ez zen ba debalde joan Aristoteles bere maisu maite Platonen akademiatik lizeo bat muntatzeko... [+]
Ukrainako gerrar hasierako zergatiak ez dira azaldu zizkigutenak bakarrik, beste arrazoi batzuk ere badaudelako. Errusiak zioen Ukrainako errusiar hiztunen defentsarako urrats bat eman behar zuela; Ukrainako Gobernuak, aldiz, Errusiaren armadari aurre egin behar zitzaiola,... [+]
Badira bi aste beste behin makroproiektuei kaleetan oposizio argi bat erakutsi geniela. Milaka eta milaka pertsona atera ginen kalera dinamika suntsitzaile honek amaitu behar duela aldarrikatzera. Bada, dirudienez horrek ez du lurraren suntsiketaren aldeko politikarietan inolako... [+]
Duela aste batzuk, Diputazio kalean, Gasteizko erdigunean, bi gizonek etxerik gabeko pertsona bat bota zuten lo egiten zuen lokalaren kanpoaldeko eskailera-buru txikitik. Bota ez ezik, berehala metalezko baranda bat ere jarri zuten lonjaren aurrean. Lokala luzaroan hutsik egon... [+]
Berriki zabaldu da Gazako lurralderako Egiptok egindako hirigintza-antolaketa plana. Marrazki batean jaso dira etorkizuneko kale, eraikin eta iruditeria, oraindik metraila eta lehergailuen usaina darion errealitate baten gain. Hirigintza proposamena, beste bonba jaurtiketa bat... [+]
Bizitza erdigunean jartzeko abagunea ikusi genuen feministok zein ekologistok Covid-19 pandemia garaian. Ez ginen inozoak, bagenekien boteretsuak eta herritar asko gustura itzuliko zirela betiko normaltasunera. Bereziki, konfinamendu samurra pasa zutenak haien txaletetan edo... [+]
Segurtasun falta dagoen irudipena handitu dela azaldu du Eustaten azken txostenak. Gurean, Trapagaranen, Segurtasuna orain, delinkuenteen aurka manifestaziora deitu dute herritar batzuek.
Bi izan dira sentsazio hori zabaltzeko arrazoiak. Batetik, udalak Udaltzaingoaren... [+]
Badira etxebizitzak saltzeko atarietara harpidetuta daudenak, etxe bat erosi nahiko luketelako. Tarteka etxeak ikusteko hitzorduak ere egiten dituzte, eta seguru nago saltzaileak badakiela pertsona horiek ez dutela etxea erosiko, ez bisitan etxeari aurkitzen dizkioten baina... [+]