Frédérique Espagnac Frantziako Alderdi Sozialistako (PS) kidea eta Pirineo Atlantikoetako senataria euskal presoen, desarmatzearen eta azken atxiloketen inguruan aritu da Kazeta.eus-en eskainitako elkarrizketan.
Christiane Taubira Justizia Ministroarekin batera erregularki lan egiten dutela azaldu du euskal presoek besteen eskubide berberak dituztela azaltzeko. “Salbuespen neurriek ezin dute iraun. Afera da ez direla bakarrik euskal presoak, biktimak bi aldeetan daude. Sufrimendua bi aldeetan dago.” Pertsona batzuk hil direla aitortu behar dela, eta aldi berean beren presoek ez dituztelako beste presoek dituzten eskubide berdinak familia askok sufritzen segitzen dutela gaineratu du. “Ez da beti erraza, presoak hurbiltzea entseatzen garenean segidan Estatu espainiarra mugitzen da eta terrorismoaren kontra lan egiteko partaidetza dutela gogoratzen dio Estatu frantsesari”. Argitu du ordea, ez dela Espainiar estatuaren esku hartzea: “80ko hamarkadaz geroztik terrorismoaren kontrako lankidetza bat plantan jarri da”.
Ez du uste ezta, justiziak baldintzapeko askatasunik ukatu duenik desarmatzea burutu ez dela argudiatuta. “Gaur egun, zoritxarrez, justiziak euskal presoak terrorista gisa tratatzen ditu beti; hori arazo bat da eta esplikatu behar da. Aldi berean, Ortzaizen atxilotu dituztenetako batzuk, askatu dituzte. Beste garai batean kartzelan geldituko lirateke”.
Ortzaitzeko atxiloketez galdetuta, poliziak bertaratutakoen aurka erabilitako bortizkeria kritikatu du: “Ezinezkoa da polizia gizartearen kontra aritzea. Poliziak gizartea babesteko egon beharko luke, eredu demokratiko batean”. Espagnac atxiloketa hauen harira sortutako sostengu taldeko kidea da.
Euroaginduen arazoari aurre egin behar izan dietela ere azaldu du, eta gaineratu du gaur egun ez liekeela egoera horri aurre egin beharko. Aurore Martinen kasua ekarri du gogora: “Ez da onargarria Estatu frantsesean, Estatu espainiarrean prentsaurreko bat eskaini duelako jujatua izatea. Adierazpen askatasunak zentzu bat dauka eta Estatu espainiarrean ere hala dela pentsatzen dut”.
Desarmatzea etapa oso garrantzitsua eta beharrezkoa dela iritzi du senatariak. Baina urrats hori nola burutu galdetu behar dela uste du. Bere aburuz, armak bakarrik kuadro zehatz batean eman beharko ziren. Estatu frantsesean ezin dira mugitu kuadro zehatz bat plantan ezartzen ez den bitartean. Hori gertatuz gero, uste du Estatu Frantsesak ez lukeela aitzakiarik izango urrats berririk ez egiteko.
Bakea zer den galdetuta: “Parisen gertatu dena –Pariseko bake konferentzia– Euskal Herrian ikusten hastea da. ETAren biktimak eta ETAren eragileak elkartzea eta eskua ematea. Lehen aldiz elkarrekin adostea `inoiz ez gehiago´”.
Urte hasiera honetan ere Bilboko kaleak bete ditu Sare Herritarrak larunbatean Bilbon antolatutako manifestazioak. Presoei ezartzen zaizkien salbuespeneko lege eta tratamenduekin amaitzea eskatu dute amaierako ekitaldian, eta memoria “kolektibo” bat eraikitzea... [+]
Larunbat honetan egingo da Bilbon euskal preso politikoen aldeko urteroko manifestazioa. Gero eta preso gutxiago dago, baina 2011n ETAk bere jarduera armatua eten zuenean inork gutxik irudikatuko zuen handik hamabost urtera oraindik gatazka haren ondorioz espetxeratutako... [+]
Jar gaitezen 2025erako proposamen politiko gisa, Espainiako Auzitegi Kolonialaren (AN) epai guztiak berrikusten hasteko eta makila bakoitzak bere belari eusteko.
Unionismoarekin lerrokatutako alderdi, sindikatu eta gizarte-erakunde gehienek, eta ez bakarrik horrela... [+]
Datorren larunbaterako, urtarrilaren 11rako, Sare Herritarrak euskal presoen eskubideen aldeko manifestazioa deitu du, beste urte batez, Bilbon. Aukera paregabea da gure herriarentzat elkarbizitzaren bidean aurrera egiteko, hainbat hamarkadatan liskar bortitzetan murgilduta egon... [+]
Konponbide prozesuari eta etxeratze prozesuari behin betiko amaiera emateko aldarrikatuko dute, eta euskal preso behin betiko etxean nahi dituztela. Laguntza ekonomikoa jasotzeko Bizumkada Nazionala ekimena jarri dute martxan.
Merino 2001. urtean atxilotu zuten, eta dispertsioa jasan du, zigorraren zati handi bat Euskal Herritik kanpoko kartzelatan igaro baitzuen baldintza “zailetan”. Orain, askatasuna berreskuratu du.
Hatortxu Rock jaialdiko 29. edizioa egingo da larunbatean Atarrabian. Sarrerak jada agortuta daude, baina txandak osatzeko laguntza behar da oraindik.
Antolatzaileek iragarri dutenez, ohiko jaialdia eginen dute abenduaren 28an eta 2025eko uztailean lau eguneko jaialdi berezi baten bidez agurtuko dute behin betiko jendea, "erreminta berriei bide emateko". Orotara, hamazazpi taldek eskainiko dute kontzertua larunbatean.
Berangoko euskal preso politikoa Zaballako espetxean dago gaur egun eta bertatik helarazitako idazkian Euskal Preso Politikoen Kolektiboa utzi duela iragarri du.
Zerk harritu zintuen gehien kartzelatik atera zinenean? Galdetu didate maiz azken urte eta erdian.
Bilboko kaleak turista eta bi hankadun txakurrez lepo daudela ikusteak, adibidez? Edo egoera politikoaren aldaketak? Lehenengoak akitu eta amorratu nau, badago zer borrokatzen... [+]
Fermin Muguruzak kontzertua eskaini zuen pasa den larunbatean Martuteneko kartzelan, Iñaki Pikabea 'Piti' eta Joseba Sarrionandia ETAko kideek espetxe horretatik ihes egin eta 39 urtera. Orain, kontzertua dela-eta hainbat jenderen kexak jaso ostean, Eusko... [+]
Josune Arriaga eta Aurken Sola, hurrenez hurren, hamalau eta hamasei urteko espetxealdien ostean, baldintzapeko askatasunean irten dira kalera Espetxe Zaintzako Epaile Zentralaren ebazpenaren bidez.
Europar Batasunak presoen zigorren bateratzea erabaki zuen 2008an. Espainiak ez zuen agindu hori bete. Legearen erreforma etorri da, orain. 52 presori eraginen die neurriak. Sare elkarteko kide Mikel Mundiñanok xehetasunak eman dizkigu Metropoli Forala saioan.