Frantziako hauteskundeak: eskuinaren bi aurpegiren artean aukeratzera behartuta

  • AEBetako hauteskundeen antzeko bidea jarrai dezakete 2017ko Frantziakoek. Inkesta denek Les Républicans, lehengo UMP, eskuineko alderdiaren eta Fronte Nazionala eskuin muturrekoaren arteko lehia aurreikusten dute. Marine Le Pen lider ultraeskuindarrak Donald Trumpen antzeko bidea jarraitzen du, paper populista bat jokatuz. Bera izen zen Trump zoriondu zuen lehen politikari europarra. Bestalde, Les Républicans alderdia, “establishmentaren” adibide da, muturreko joeren aurrean “egonkortasuna” defendatuz, Hillary Clintonek egin bezala. Hala ikusten du José Bautistak lamarea.com-en eginiko analisian.


2016ko azaroaren 22an - 12:48
François Fillon, Les Républicans alderdiko primarioen lehen itzulian garaile suertatu den lehen ministro ohia, eta Marine Le Pen, Fronte Nazionaleko presidentea.
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Igandean eskuinak hauteskundeei begira primarioak egin zituzten. Les Républicans alderdiak 200.000 militante dituen arren, lau milioi izan ziren bozkatzera joan ziren frantziarrak. Bozkatzaileen artean ezkertiar asko, inkestek diotena ikusirik “hautagai txarren artean, hain txarra ez dena aukeratzeko asmoz”.

Lehen itzulian François Fillon lehen ministro ohia irten zen garaile, botoen %44 eskuratuta. Bigarren itzulian Alain Juppé –%28– izango du aurkari, Nicolás Sarkozy –%21– kanpoan geratu ostean. Bigarren itzulian Fillon ultraliberal eta kontserbadorearen edo Juppéren artean aukeratu beharko dute frantziarrek. Bigarren hori jarrera moderatuago batekoa.

Egun Fronte Nazionala da alderdirik bozkatuena, baina Frantziako hauteskunde sistemak bigarren itzulian irabaztea zailtzen dio. Ez da eskuin muturreko alderdia Eliseotik gertu kokatzen den lehen aldia, 2002an Jean-Marie Le Penek, Marine Le Penen aita, bigarren itzulian galdu baitzuen Jacques Chirac presidentearen aurrean. Hurrengo urtean gertatu daitekeen bezala, ezkertiarren botoak erabakigarria izan zen hautagai ez hain txarraren alde egiteko.

Azken urteetan gobernuan dagoen alderdi sozialistak eginiko erreformekin harturiko eskuinerako bideari eta krisi ekonomikoari estatuak jasaniko atentatuak gehiturik nazionalismoa indartu da. Le Pen izan da langile eta nekazarien artean eragina izatea lortu duen bakarra, ekonomian protekzionismoa eta arlo sozialean neurri ultranazionalistak bultzatuz.

Ezkerra noraezean

Garai batean indartsu izaniko ezkerra banaturik dago egun. Nuit Debout eta antzeko mugimenduek egokitze prozesua bizkortzen dute askoren ustez, baina oraindik ez dute lortu langileriaren atsekabea bideratzea. Ondorioz, ezkerreko boto-emaile askok Fronte Nazionalean ikusi dute benetako hautabide bakarra.

Alderdi sozialistak gobernuan egonik harturiko erabaki ekonomikoen ondorioz zaila da askorentzat ezkerrean kokatzea, Espainian PPren gobernuak harturiko erabakietara iritsi ez den arren, antzeko bidea jarraitu baitu. Hollande Frantziako V. Errepublikan okerren baloraturiko presidentea da. Bestalde, hauteskundeei begira, alderdiak ez du oraindik bururik. Badirudi Manuel Valls lehen ministroa eta Emmanuel Macron finantza ministroa hautagaitzarako prestatzen dabiltzala, baina sozialistei itxaropena piztu dezaketen Anne Hidalgo eta Christiane Taubira borrokatik kanpo mantentzen dira oraingoz.

Front de Gauche ezkerreko koalizioa beherakada jasaten ari da, nahiz eta alderdi sozialistaren gobernuak sorturiko atsekabeak eta egungo egoerak teorian bere alde egin beharko lukeen. Koalizioko alderdiek arazo eta zatiketek ez diete mesederik egiten eta Fronte Nazionala egunetik egunera haien botoak eramaten ari da, inongo erantzunik jaso gabe. EELV ekologisten barnean ere zatiketak dira nagusi.

Halere, azken urteetako egoerak eraginda aurpegi berriak atera dira jendaurrera. Horien artean Frédéric Lordon edo François Ruffin, Nuit Debout mugimenduaren bultzatzaileetako bi. Lehenak kontzientzia hartzearen, oinarrizko borrokaren eta apartidismoaren alde egiten du. Ruffin, berriz, sindikatuetatik gertuago dagoen borroka baten bidea jarraitu nahi du, hirien periferia eta landa eremuez ahaztu gabe. Bi ikuspuntu desberdin, aldaketarako gogotsu dauden frantziar askorentzat, Hollandek ezkerreko aukera bakarra alderdi sozialista dela dioen bitartean.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Frantzia
Defendatu behar duguna

Ikasle batek erran zidan, behin, testu bat aztertzen ari ginela: “Pertsonaia eri da: geldi-geldia pentsaketa ari da bere buruan”. Bistan dena, erranaldi horrekin, gaizki adierazi zuen gogoan zuen iruzkina, erran nahi baitzuen pertsonaiaren ezontsa nabari zela haren... [+]


Fronte Herritar Berria garaile atera da, eta hirugarren kokatu da eskuin muturra

20:00etan atera dira lehen datuak, harridura orokorra eraginez: zundaketa guziek lehen kokatzen zuten eskuin muturreko RN hirugarren atera da eta ezkerreko FHB Fronte Herritar Berria garaile. Gehiengoan edota gehiengo osoan ikusten zen RN Batasun Nazionalarentzat zaplaztekoa... [+]


“Itxaropen haizea dakar Fronte Herritar Berriaren dinamikak”

Iñaki Echanizek irabazi du Zuberoa, Nafarroa Beherea, Hazparne eta Biarnoko zati bat barnebiltzen dituen laugarren hautesbarrutian. 2022an bezala, garaile atera da, ezkerreko Fronte Herritar Berriaren izenean.


Eskuinarekin osatu nahi du gehiengoa Macronek, ezkerraren garaipenaren gainetik pasaz

Ezkerrekoa beharko lukete Frantziako Lehen ministroak eta bere gobernuak, jakinik Fronte Herritar Berria garaile atera dela Frantziako Legebiltzarrerako hauteskundeetan. Baina, ezkerraren garaipenaren gainetik pasaz, bestelako gehiengo bat osatu nahian dabil Emmanuel Macron... [+]


Macronen hurbilekoek eta RNko buruek bilera sekretuak egin dituzte azken hilabeteetan

Libération egunkariak eramandako ikerketaren emaitza da: gutienez abendutik elkartu dira eskuin muturreko RNeko Jordan Bardella eta Marine Le Pen Emmanuel Macron presidentearen hurbilekoekin. Macronen kontseilari hurbila den Thierry Soleren etxean egin dituzte ezkutuko... [+]


Materialismo histerikoa
Eutsi beldurrei

Zutabe hau idazteari uko egin behar nioke, baina berandu da. Hauteskundeak izan dira Frantzian. Non dago Frantzia? Bai, hemen goian, iparraldean; baina, munduan, ez dakit oraintxe non dagoen Frantzia, noren zer den. Eta ez dakit noiztik begiratzen diodan ia soilik... [+]


2024-07-09 | Euskal Irratiak
Peio Dufau, Fronte Herritar Berria
“Orain badakigu gutaz anitz espero dela, badugu lan anitz egiteko”

Frente Herritarrak irabazi ditu hauteskunde legegileak Pirinio Atlantikoetako seigarren hautesbarrutian, Peio Dufau izanen delarik diputatu heldu diren urteetan. Bozen %36,28 bildurik, 27 117 bozekin, historiako lehen diputatu ezkertiar abertzalea izanen da. Haren gibeletik,... [+]


2024-07-08 | Pauline Guelle
Analisia
Hesi istorio

Nork aurreikusten ahal zuen 2024an Peio Dufau –Marie Heguy-Urain duelarik ordezko–  EH Baiko hautagaia, diputatu izanen zela? Eskuin muturraren kontrako kanpainak eta estrategiak funtzionatu du. Ipar Euskal Herriak ez du faxistarik bidaliko Frantziako Asanblea... [+]


Iñaki Echaniz, laugarren barrutiko irabazlea
“Itxaropen haizea dakar Fronte Herritar Berriaren dinamikak”

Iñaki Echanizek irabazi du Zuberoa, Nafarroa Beherea, Hazparne eta Biarnoko zati bat barnebiltzen dituen laugarren hautesbarrutian. 2022an bezala, garaile atera da, ezkerreko Fronte Herritar Berriaren izenean.


Bosgarren barrutian: Capdevielle Fronte Herritar Berriko hautagaia erraz gailendu da

Lehen itzuliko emaitzak berretsi eta hobetu ditu ezkerrak Bokale, Angelu eta Baionatik hasi eta Gixune eta Akamarre ingururaino hartzen duen bosgarren barrutian: bozen %62,64 lortuta, hogeita bost puntu baino gehiagoko aldea atera dio Batasun Nazionaleko eskuin muturrari... [+]


Ezkerrak hirukoiztu egin dio aldea ultraeskuinari Ipar Euskal Herrian

Ekainaren 30ean, lehen itzulian, 11.000 boto eskas gehiago lortu zituen Fronte Herritar Berria koalizioak Batasun Nazionalaren aldean. Orain, 30.000 boz atera dizkio. Parisera joango diren hiru hautesbarrutietako ordezkariak Fronte Herritar Berrikoak izanen dira.


Eguneraketa berriak daude