Herribiltza elkargoak dei egin du uztailaren 1etik 8ra bitartean Euskal Herritik ibiliko den bizikleta martxan parte hartzera. Independentzia aldarrikatzeko, herri mugimenduak bultzatzeko eta Frantziako Tourra gaitzesteko baliatu nahi dute ibilbidea, besteak beste.
Herribiltzak hainbat arrazoi zerrendatu ditu salatzeko Frantziako Tourra ez dela ongi etorria Euskal Herrian. Kritika horiek errepideetara eramango dituzte uztailaren lehen astean, zortzi eguneko bizikleta bira batean. Elkarretaratzeak ere antolatu dituzte hiru hiriburutan: Bilbon uztailaren 1ean, Donostian uztailaren 2an eta Baionan uztailaren 3an. Bilbon hasi eta bukatuko da bira eta, aldatzen joango diren bizikleta lekuko bat buru dutela, herriz herri ibiliko dira. Zenbait herri mugimenduren artean txandakatuko dute lekukoa.
Euskal herritarren herri biltzarren elkargo gisa osatu zuten Herribiltza 2022an, eta honela definitu: “Euskal herritarron biziei buruz erabakitzeko boterea egiazkiz gure eskuetan izaitea bermatu nahi duen Euskal Herri osoko erakundea”. Hainbat ekintza egin dituzte azken hilabeteetan, frantsesezko seinaleak kentzea, esaterako. Orain, udako beste ekintza hau iragarri dute.
Herribiltzak biraren aurkezpen oharrean gogorarazi du Euskal Herriaren independentzia ardatz duela, eta horren baitan antolatu du ekimen hau ere, “Frantziako agintariek Euskal Herria zapaltzen dutelako”, besteak beste. Tourra gaitzesteko arrazoien artean, antolatzaileek azpimarratu dute panem et circenses politika salagarria dela: “Jendeari janaria eta jokoak eman, munduko arazo larriei eta bidegabekeriei arretarik eman ez diezaioten”.
Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako instituzioak ere kritikatu dituzte, Frantziako Tourra laguntzeagatik. Salatu dutenez, orotara 14,2 milioi euro publiko bideratuko dituzte Eusko Jaurlaritzak, Foru Aldundiek, eta Donostia, Gasteiz eta Bilboko Udalek.
Gogorarazi dute Tourraren ardura duen enpresak diru irabazi handiak dituela urtero, “langileen bizkar”, eta lasterketan bertan egiten duten publizitate karabana “lotsagarritzat” jo dute: “160 publizitate auto, 15 milioi publizitate objektu banatuta, eta abar”.
Auzi ekonomikoez gain, Herribiltzak ohartarazi du kutsadura eta beroketa klimatikoa eragiten dituztela horrelako ekitaldi handiek, hala nola Frantziako Tourrak, Vueltak, Mundialak eta Joko Olinpikoek, bidaiak eta kontsumoa direla eta. “Arduragabekeri hutsa” deritzote.
Herritarrei eta eragileei dei egin diete bizikleta biran parte hartzera, eta bizikleta lekukoa izan nahi duenak eurekin harremanetan jartzera. Hemen ikusi daiteke programazio osoa.
Araba eta Bizkaian ez bezala, Gipuzkoan txirrindulari gazteen lasterketak antolatzeko “etengabeko oztopoak” jartzen dizkietela adierazi du Santi Osoro Gipuzkoako Federazioko zuzendari ohiak. Urriaren 13an Donostian egin zuten manifestazioa auziari irtenbidea ematea... [+]
Sortzez Hazparnekoak (Lapurdi) ez badira ere, berrogei urte baino gehiago daramatzate Étienne Arburua haltsuarrak eta Cathy Arrotcarena hoztarrak Hazparnen bizitzen, eta urteak dira elkar ezagutzen dutela. Itsuak dira biak, eta larunbatero Angelura (Lapurdi) joaten dira... [+]
Zirrara eta pasioaren eroale da Arantxa Orbegozo Txitxi (Tolosa, 1962). Bizitza darama eskuetan eta hura eskaintzen dio zuzentzen zaion edonori. Atleta izan da, txirrindularia, eta bere buruari proposatu dizkion beste hainbat diziplinatan aritua. Hala eta guztiz ere, benetan... [+]
Martxoaren 22an, Frantziako Tourra hasteko 100 egun falta zirenean, Bilboko San Mames estadioan lur hartu zuen Juan Mari Aburto alkateak. Hainbat lagunek osatutako tropelaren erdian zihoan, Bilbaobizi alokairu-zerbitzuaren logoa zuen bizikleta elektriko gorri batean, erakusteko... [+]
Gure Esku eta Nafarroa Berriz Altxa elkarteek ekimenak antolatu dituzte lasterketa Euskal Herritik igarotzen denerako. "Euskal Herriaren erabakitzeko eskubidea" aldarrikatu eta "muga artifizialak" auzitan jarri nahi dituzte, besteak beste.
Pello Bilbao txirrindulari gernikarrak irabazi du astearteko Frantziako Tourreko lasterketa. Txapelketaren Twitter kontutik Espainiako bandera batekin zoriondu dute hasieran, baina bi minutu pasa ostean txio hori ezabatu eta ikurrina jarri diote. Pozez hartu dute batzuek, baina... [+]
Asteburuan Frantziako Tourraren 2023ko edizioa Bilbotik abiatuko da, eta lasterketak Euskal Herria zeharkatuko du lehenengo hiru etapetan. Ibilbidea Bilbon hasi eta, besteak beste, Gasteiz, Donostia eta Baiona hirietatik pasako da. Donostiako Bizilagunekin Plataformak Tourraren... [+]
Frantziako Tourra hastera doan honetan, Bilbon hotelen prezioak izugarri garestitu dira eta luxuzko jatetxeetan tokirik ez dago aspaldi. Bizkitartean, ostalaritzako langileak greban dira, inflazioaren eta behin behinekotasunaren ondorioz galdutakoa berreskuratu nahian.
Lasterketaren lehen hiru etapak Euskal Herrian egingo dituztela baliatuz bi estatuetan banatutako herri bat dagoela erakutsi nahi dute alderdi politiko independentistek. Hendaian bildu dira bozeramaileak horren berri emateko.
Jaurlaritzaren arabera, jarrera "estu", "irrealista" eta "arduragabea" dute protestan ari diren ertzainek. Negoziazio mahaira itzultzeko eskatu zien ostiralean sailaren arduradun Josu Erkorekak, sindikatuak mahaitik altxatu eta gobernuari... [+]
Bilbo, Gasteiz eta Donostia zeharkatu ostean, uztailaren 3an Baionara helduko da Frantziako Tourra. Lasterketak duen oihartzunaren jakitun, hitzarmena sinatu dute Baionako eta Tourraren antolatzaile Amaury Sport enpresako ordezkariek, "euskara balioan ezarri, hedatu eta... [+]
Ekainaren 29an egingo da Frantziako Tourreko taldeen aurkezpen ofiziala, Bilbon. "Fan Park" handia jarriko dute erakundeek.
Ekainaren 15ean aurkeztu dute ekimena Inés Monguilot (Kutxabank) eta Luis Manuel Martínek (EITB). Guztira 60.000 ikurrin atera dituzte Frantziako Tourrean banatzeko, hiru erakundeen logoekin.