Frantziako Legebiltzarrerako hauteskundeentzat ezkerreko frontea osatzekotan dira

  • Jean-Luc Melenchonen Frantzia Intsumisoa alderdiak akordioa lortu du Europa Ekologia Berdeak alderdi ekologistarekin, Alderdi Komunistarekin eta Alderdi Sozialistarekin. Baturik aurkeztu behar lukete beraz Legebiltzarrerako hauteskundeetan, gehiengoa lortzeko bidea irekiz.


2022ko maiatzaren 04an - 10:28

Jean-Luc Melenchonen Frantzia Intsumisoa alderdiak maiatzaren 1ean lortu zuen akordioa Europe Ekologia Berdeak ekologistekin, maiatzaren 3an Alderdi Komunistarekin eta maiatzaren 4an Alderdi Sozialistarekin. Hori horrela, ezkerretik hautagaitza bakarra osatuko dute, Frantziako Legebiltzarrean gehiengoa lortzeko aukerak irekiz.

Alderdi Sozialistarekin zuen desadostasun gehien Melenchonen alderdiak, baina azkenean, "printzipiozko akordioa" adostea lortu dute. Programa komun bati buruz hitz egiteaz gain, bozka barrutien banaketa kontuak adostu dituzte. Elkarrizketak aitzina segitzen du eta Alderdi Sozialistaren Kontseilu Nazionaleko kideek baliozkotu beharko dute hitzarmena.

Frantziako Lehendakaritzarako hauteskundeen lehen itzulian hirugarren izanzen Jean-Luc Melenchon, botoen %21,95 bilduta –eskuin muturreko Marine Le Penetik 0,8 puntutara bakarrik–. Bi itzulien artean ondoko mezua zabaltzen aritu zen: ezkerretik hautagaitza bakarra aurkezteko beharra, Emmanuel Macron edo Marine Le Penen parean, ezkerrak gehiengoa lortzeko Legebiltzarrean.

Ondoko hitzordua: ekainaren 12 eta 19an

Ekainaren 12 eta 19an iraganen dira Frantziako Legebiltzarreko hauteskundeak. Orain arte Emmanuel Macronen gobernuak zuen hor ere gehiengoa, eta xede zituen erreformak aitzina eraman ahal izan ditu azken bost urteetan.

Ezkerreko Fronteak irabaziz gero, Jean-Luc Melenchon izango litzateke Lehen Ministro. Ezkerraren eta eskuinaren arteko hiru kohabitazio izan dira iraganean: François Mitterrand presidente sozialista eta Jacques Chiracen artekoa 1986tik 1989ra; Mitterrand eta Edouard Balladuren artekoa 1993tik 1995era; eta azkenik, Chirac presidente eskuindarra eta Lionel Jospinen artekoa, 1997tik 2002ra. Ezkerrak batasuna adostea lorturik, laugarrena osatzeko aukerak daude.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Frantziako presidentetzarako bozak 2022
Le Penen itzalaren zabalpenaz

Ttipi-ttipia nintzenean Le Penek bi boto biltzen zituen ene sorterrian. Hauteskunde oro bi boto, eta bistan da, ehun bat biztanleko –75 bat hautesle– herria izanik, bagenekien zein etxetakoak ziren. Hauteskundeak jin hauteskundeak joan, 2002an ere bi zituen, lehen... [+]


Frantziako lehendakaritzarako hauteskundeen bigarren itzuliari so
Legebiltzarrari begira dira alderdi guztiak

Ekainaren 12 eta 19an iraganen dira Frantziako Legebiltzarreko hauteskundeak. Orain arte Emmanuel Macronen Gobernuak zuen hor ere gehiengoa, eta xede zituen erreformak aitzina eraman ahal izan ditu azken bost urteetan. Bere politika neoliberala blokeatzeko asmoz, bozketa horiek... [+]


Frantziako lehendakaritzarako hauteskundeen bigarren itzuliari so
Macronek segitzen du Frantziako presidente, sostengu gutxiagorekin

Frantziako lehendakaritzarako bigarren itzulia irabazi du orain arteko presidenteak, botoen %58,6 lorturik, 2017ko bigarren itzuliari alderatuz, ia bi milioi boto galdu arren. Parean zuen eskuin muturreko Marine Le Pen, hauteskundez hauteskunde indartuz doana –duela bost... [+]


2022-04-28 | ARGIA
Lassalle diputatuaren botoa eta bere herriko guztiak baliogabetu ditu Konstituzio Kontseiluak

Frantziako hauteskundeen bigarren itzulian abstentziorako hautua azaldu zuen kazetarien aurrean Lassalle Zuberoa eta Baxenabarreko diputatuak.


EH Bai Frantziako Legebiltzarrari so, “Euskal Herriko borroka eta alternatibei ahotsa” eman nahian

Ipar Euskal Herriko hiru hautesbarrutietan aurkezten da ezkerreko koalizio abertzalea. Egoitz Urrutikoetxea izanen da 4. hautesbarrutiko hautagaia, Terexa Lekunberri duela ordezko; 5. bozka eremuan Mathilde Hary, Sylvain Aime duela ordezko; eta 6. eremuan Peio Dufau, ondoan... [+]


Macronek segitzen du presidente, botoen %58,2 lorturik

Botoen %58,2 lorturik, Frantziako presidentzialetarako hauteskundeak irabazi ditu Macronek. Parean, eskuin muturreko Marine Le Penek %41,8 lortu du, duela bost urte baino ia zortzi puntu gehiago. Abstentzioa %28,2koa izan da, 1969az geroztik ez zen ikusi parte hartze hain apala... [+]


2022-04-21 | ARGIA
Eskuin muturraren kontrako mobilizazioa Baionan

"Eskuin muturrari ez, justizia eta berdintasunaren alde" leloa lehen lerroan jarri eta ostegunean manifestazioa antolatu dute CGT, FSU, Solidaires, Solidaires Etudiant eta SAF sindikatuek, arrazakeriaren kontrako MRAP mugimenduak, Giza Eskubideen Ligak, Ligue de... [+]


Presidentetzarako bozak
Macron eta Le Penen artean iraganen da bigarren itzulia, 2017an bezala

Duela bost urtekoa errepikatuko da apirilaren 24an: Emmanuel Macronen eta Marine Le Penen artean izanen da lehia. Haatik, lehen itzuliko emaitzei begiratuz gero, aurreikustekoa da alde estuagoa izanen dela bien artean.


Presidentetzarako bozak
Macron garaile Ipar Euskal Herrian, Melenchon bigarren

Ipar Euskal Herrian ere lehen atera da Emmanuel Macron, botoen %28,7 jasot. Haatik, Frantziako Estatuan ez bezala, Jean-Luc Melenchon kokatu da bigarren, %18,26 eginik, eta hirugarren, berriz, eskuin muturreko Marine Le Pen –botoen %15,67 jasota–.


Eguneraketa berriak daude