Hiriburuko eskola publikoan euskarazko esperimentazio proiektu bat abiatu izana ukatu du Bordeleko errektoretzak, eta argudiatu derrigorrezko irakaskuntza frantsesez, "Errepublikako hizkuntzan", egin behar dela. EEPko erakundeek erran dute "erabaki politikoa" salatuko dutela eta "elkarrekin" aurre eginen diotela.
Mehatxua bistakoa da. Azken hamabi urteetan Ipar Euskal Herriko eskola publikoetan martxan ezarri diren "murgiltze ereduaren" esperimentazioak, eta euskarazko irakaskuntza oro har, arriskuan eman litzake Bordeleko (Frantzia) errektoretzaren azken erabakiak. Heldu den ikasturtean Hiriburuko (Lapurdi) eskola publikoan abiatu nahi zuten esperimentazioa ez onartzea erabaki du, guraso, irakasle eta hautetsien onespena izanik ere. Baina erabilitako argumentua da azpimarragarriena: 2019ko uztailaren 26ko Hezkuntza legearekin irakaskuntza derrigorrezkoa da hiru urtetik aitzina, eta Frantziako 1958ko Konstituzioak dio derrigorrezko irakaskuntza, frantsesez, "Errepublikako hizkuntzan"; egin behar dela. Ondorioz, Bordeleko errektoretzak dio ez duela gehiago onartuko murgiltze ereduaren esperimentaziorik. Akitania Berria eskualdeko, Pirinio Atlantikoetako departamenduko, eta Euskal Hirigune Elkargoko EEP Euskararen Erakunde Publikoko ordezkariek gutun bateratua idatzi zioten Jean Michel Blanquer Hezkuntza Ministerioari uztailaren 7an, eta bilkura ere eskatu diote EEPko administrari eta Ipar Euskal Herriko parlamentariek. "Erabaki ulertezin horrek sumindura politikoak" eragin litzakeela adierazi dute, eta orain arteko esperimentazioen "arrakasta" azpimarratu dute.
2008an hasi ziren Ipar Euskal Herriko eskola publiko batzuetako sail elebidunean ama eskolako irakaskuntza euskara hutsean eskaintzen. Esperimentazioaren bidez egiten da, eta gurasoen, irakasle taldearen eta hautetsien onespena behar du. Urtez urte hedatuz joan da, eta gaur egun sare publikoko hemeretzi eskolatan proposatzen dute aukera hori. Irakaskuntza giristinoko beste hemeretzi eskolatan ere aurkitu daiteke aukera hori.
Ama eskolan murgiltze eredua segitu duten ikasleen matematikako eta frantseseko maila neurtu dituzte aurten, eta Frantzia mailako emaitzekin konparatu. Emaitzek erakusten dute ez dela irakaskuntza defizitik, baina, gainera, emaitza hobeak eman dituzte bi ikasgaietan lehen urtean, eta frantsesari dagokionez bigarren urtean.
"Euskara hutsezko irakaskuntza premiazkoa da euskararen transmisio eraginkor baterako. Eta, gaitasun berak edo hobeak ematen ditu, irakasle postu berarekin", adierazi dute EEPko ordezkariek. "Euskararen aldeko hizkuntza politikaren eraginkortasunari eta gastu publikoaren optimizazioari, biei zaie baliagarri". Hezkuntza ministerioaren ezezkoa "erabaki politiko inkoherente eta onartezina" dela salatu dute. "Elkarrekin aurre eginen diogu".
2004an onartu zuten EEPren hizkuntza politika proiektua. Frantziako Estatua, Akitania Berria eskualdea, Pirinio Atlantikoetako departamendua eta Euskal Hirigune elkargoaren partaidetza batean oinarritzen da. 2008an, euskarazko irakaskuntzaren ordu kopurua emendatzeko esperimentazio pedagogikoak abiatzea onartu zuten, aho batez, "eraginkortasun hobea" kausitzeko. Erabaki hori berretsi zuten 2015eko biltzar nagusian, 2017-2022ko hitzarmenean, eta baita 2018ko urriaren 19an "aho batez" onartu zuten EEPren proiektu estrategikoan. Sail elebidunean "euskararen eta euskarazko irakaskuntzaren kalitatezko egituratzea" hartu zuten oinarri, helburu batekin: "Murgiltzearen esperimentazio pedagogikoak garatzea, eta bigarren mailan oren parekotasunera heltzea".
EEPko ordezkarien hitzetan, iraskakuntza da gaur egun belaunaldi gazteenei euskara transmititzeko "bektore nagusia". Baina haien hitzetan, eskola publikoan sail elebiduna abiatu eta 40 urtera, helburu hori "partzialki" baizik ez du betetzen. Ikasleen heren batek sail elebiduna uzten du kolegiora sartzean. Haatik, Seaskak bultzatzen duen murgiltze sailean, ikasleen hamarretik batek baino gutxiagok uzten du. 2013an egin zuten inkesta batek agertu zituen abandonatze tasaren arrazoiak: lehen maila bukaeran ikasleek zuten euskara maila apalegia. "Ikasleek sail elebidunean jarrai dezaten, kolegiora sartu aitzin duten euskara gaitasuna hobetu behar da, eta horretan, ama eskolako murgiltze irakaskuntza akuilu indartsua da".
2017-2018ko ikasturtean Pirinioetako Akademia ikuskaritzak ezarri zuen azterketa protokoloak irakaskuntza horren onurak erakutsi zituela nabarmendu dute. "Esperimentazioan engaiatu diren eskoletako bakar batek ere ez du gibel egin eta oren parekotasunera itzuli nahi izan". Orain arteko esperimentazioek familien babesa dute, baita berriek ere. Hiriburuko kasuan, gurasoen %86 agertu da prest proiektua abiatzeko.
Plazara, AEK, Uda Leku, Dindaia eta Ebete antolakundeak Baionan elkartu dira Famili'on egonaldi ibiltariaren lehen edizioa aurkezteko. Hizkuntza mailaren arabera eskaintza bat edo beste egongo da eta haur zein gurasoentzat izango da udaberrian.
Hizkuntzarako ere gurasoak haurrentzako eredu direla kontuan hartuta, euskararen erabilera eta irakaskuntzari buruz sentsibilizatzeko helburua duen hamabostaldia antolatu dute Hendaia, Urruña, Donibane Lohizune eta Ziburuko herriek. Martxoaren 15etik 30era guraso... [+]
Nafarroa Beherean, Aiherrako 'Beltzegitea' etxean kokatuko da Eguzkilore haurtzain-etxe berria. Euskara, natura eta motrizitate librea oinarri harturik, heldu den apirilean hasiko dira zerbitzua eskaintzen.
Euskarazko murgiltze eredua eta eredu elebiduna duten ikastetxeak gutxiengo izatetik gehiengo izatera pasa dira Ipar Euskal Herrian hogei urteotan, Euskararen Erakunde Publikoaren azterketak erakutsi duenez.
Lehenengo aldiz “euskararen aldarriak hedatzeko” azoka antolatu dute euskararen biziberritzean lan egiten duten zortzi elkartek. Euskararen egunean irekiko da azoka eta abenduko beste hiru egunetan ere egongo da zabalik.
Bankan bizi den Literatura irakasle, ikerlari eta idazlea da. Irailaren hondarrean Itsasun egin zen Irailekoak poesia jaialdiaren baitan Ipar Euskal Herriko Poesiaz eman zuen hitzaldia. Besteak beste, bertan errandakoak hona ekarri nahian hasi gara harekin solasean.
Euskal Herriko lekuen izenen frantsestearen arazoa ez da bakarrik seinale paneletan hizkuntza ez kontutan hartzearengatik izaten, duela zenbait urte hartu helbideratzeari buruzko erabaki baten gauzatzearen ondorioa ere bada.
Azal dezagun, administrazioko hainbat arlo... [+]
Larunbatean ospatu dituzte Ttinka mikro haurtzaindegiaren bost urteak Lakarran. Baxe Nafarroko euskara hutsezko egitura bakarra da, Euskararen Erakunde Publikoaren B ziurtagiriduna.
Maddi Kintanak ekainean aurkeztu du Master Amaierako Lana Bordeleko Unibertsitatearen eta Iker ikerketa-zentroaren laguntzarekin. Gazteen hizkera BAM eta inguruan du izenburu eta Biarritz, Baiona eta Angeluko 18 eta 24 urte bitarteko gazteen hizkera aztertu du. Horretarako,... [+]
“Geldi euskara zapaltzea” lema berriz hartu du Euskal Herrian Euskaraz taldeak larunbatean egin duen prentsaurrekoan. Maiatzaren 17an, esaldi hori Baionako suprefeturan tindatzeaz akusaturik, irailaren 10ean epaituko dute Gorka Roca Torre.
Ikasturte honetan, lehen mailako ehun eskola elebidunetan 5.700 ikaslek ikasiko dute. Bigarren mailan hamasei kolegio eta lau lizeotan 1.600 dira. Zailtasun nagusia aurten ere kolegioan euskararen eta frantsesaren arteko oren parekotasuna erdiestea da.
Uda hasiera. EHZ festibalaren biharamuna (atx, buruko mina). Ikasturte kargatu baten ondotik, hatsa hartzeko gogoa. Burua hustu. Funtsezko elementuei berriz konektatu. Familian denbora hartu, aspaldiko lagunak berriz ikusi eta eguneroko borrokak (pixka bat) pausan eman... [+]