Frantziako Gobernuak titanio dioxidoa debekatzeko erabakia hartu du, elkarte eta parlamentarien presioek bultzarik

  • Bereziki umeentzako gozokietan erabiltzen den "E171" izeneko konposatu kimikoak produktuaren itxura hobetzeko balio du. Haurrek helduek baino bi edo lau aldiz titanio gehiago irensten dute, Bastamag agerkari digitalean irakur daitekeenez.


2019ko urtarrilaren 25ean - 10:12
Argazkia: @Bastamag

Frantziako Gobernuak titanio dioxidoa debekatzeko erabakia hartu du elkarte eta parlamentarien presioek bultzaturik. Hasiera batean, Ekonomia eta Finantza ministro Bruno Le Maire sustantzia kimiko honen merkaturatzea etetearen kontra azaldu bazen ere, bere jarrera aldatzera beharturik ikusi da.

Minbiziaren Ikerketarako Nazioarteko Agentziak “seguraski minbizi eragile” bezala kalifikatu zuen titanio dioxidoa 2006. urtean. Pasa den urriaren 2an, Frantziako Batzar Nazionalak titanio dioxidoaren eta konposatu hau duen edozein produkturen komertzializazioa geratzearen alde bozkatu zuen.

Roger Lenglet kazetariak adierazi du titanio dioxidoa osasunarentzat “bonba” bat dela. Sustantzia kimiko honen partikulak “mutakorrak, zelulentzat toxikoak eta kartzinogenoak” izan daitezkeela gaineratuz.

Behin-betiko debekua ordea, ez da apirila baino lehen gauzatuko. Le Mairek zuzentzen duen ministerioak sustantziaren nanopartikulak aztertzen dituen ikerketa egiteko eskatu dio Elikagaien Segurtasunerako Agentzia Nazionalari apirilaren 15erako. Titanio dioxidoaren debekua gauzatzeko “baldintza legalak izan daitezen”.

Erabaki honek kritika ugari jaso ditu elkarte eta parlamentari ugariren partetik. Galarazpen ofiziala iritsi bitartean, Infonano.org webgunean sustantzia kimiko hau duten produktuen zerrenda egiten ari dira.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Frantziako Gobernua
Bayrouren aurkako zentsura mozioak porrot egin ondoren, Herritar Fronte Berria zatituta dago

Ostegun arratsaldean egin dute bozketa eta, aurreikusitako moduan, François Bayrou lehen ministroaren aurkako zentsura mozioak ez du aurrera egin. Izan ere, eskuin muturreko Batasun Nazionalaren sostengurik gabe, ez zuen aurrera egiteko aukerarik.


Frantziako Gobernua erori egin da, zentsura mozioaren alde eginik legebiltzarrak

331 diputatuk bozkatu dute ezkerrak aurkezturiko zentsura mozioaren alde. Eskuin muturrak babestu du ezkerraren testua, eta horrek ekarri du gehiengoa lortu izana. Emmanuel Macron presidenteak hitza hartuko du ostegun honetan 20:00etan.


Frantziako Gobernua erorita dagoela, greba eguna dute Ipar Euskal Herriko funtzio publikoan

Frantziako Gobernuaren aurrekontu proiektuan Gizarte Segurantzan egitekoak dituzten murrizketak salatzeko mobilizazio eguna dute ostegunean. Manifestazioa abiatuko dute 10:00etan Baionako geltoki aitzinetik. Bezperan, zentsura mozioaren alde eman dute botoa Frantziako... [+]


Frantziak “immunitatea” aitortu dio Netanyahuri, Libanoko su-etenaren truk

Israelgo lehen ministro Benjamin Netanyahuk "immunitatea", hau da, babes politikoa duela adierazi du Frantziako Kanpoko Aferen ministroak. Israelgo Haaretz eta Maariv komunikabideek jakitera eman dute Libanorekin adosturiko su-etenaren baldintzen artean zuela... [+]


2024-11-13 | Bea Salaberri
Moltsa mehe

Duela bi aste, Frantziako irratien finantziamendua zalantzan zen, Frantziako Kultur Ministerioak %35 apaldu nahi baitzituen elkarte irrati lokalei bideratu dirulaguntzak. Orduan, 200 bat elkarte ziren lanjerrean eta horien artean Iparraldeko Euskal Irratiak.
Azalpena... [+]


2024-10-28 | Leire Ibar
Ipar Euskal Herriko irratien biziraupena “arriskuan” Frantziako Gobernuaren murrizketengatik

Frantziako Gobernuak aurkeztu duen 2025eko finantza lege-proiektuaren arabera, irrati elkarteek jasoko duten laguntza ekonomikoa %35 murriztuko da. Murrizketak, hamar milioi euro gutxiagoko diru-laguntza jasotzea suposatuko luke. Irratien elkarteak esan du "lurraldearen... [+]


Eskuin kontserbadorea Frantziako Gobernura sartu du Barnier lehen ministroak

Larunbat honetan aurkeztu du Frantziako gobernu berriaren osaketa Michel Barnier lehen ministroak. Eskuin muturreko RN alderdiak defendaturiko ideiak dituzten hainbat politikari eskuindar jarri ditu gobernuko karguetan. "Legetimitaterik gabeko gobernua" dela salatu du,... [+]


Botoen %34 lorturik, eskuin muturra da Frantziako Estatu mailako garaile handia

Eskuin muturreko RN alderdia da Frantziako Legebiltzarrerako hauteskundeen lehen itzuliko garaile handia. RN alderdiak %33,15 jaso du, ezkerreko Fronte Herritar Berriak %27,99 eta Macronen Ensemble alderdiak %20,04.


Kanakyko hauteskunde erroldari buruzko legea bertan behera utzi du Macronek

Asteazken goizean eskainitako ohiz kanpoko prentsaurrekoan eman du erabakiaren berri Frantziako presidente Emmanuel Macronek. Kanaken haserrea piztu zuen legeak, errolda horren eguneratzeak kanaken pisua gutxitzeaz gain, 1998ko Noumeako Bake Akordioen muinaren errespetu-eza... [+]


Frantziako Legebiltzarrerako hauteskundeak
Hautagaitza bateratua aurkezteko konpromisoa hartu dute Frantziako ezkerreko alderdiek

Ekainaren 30eko eta uztailaren 7ko Frantziako Legebiltzarrerako hauteskundeetan eskuin muturrak garaipena lortu dezake, eta hori gertatzekotan Le Penen RN eta Macronen Renaissanceren arteko koalizio gobernua osa liteke. Arrisku errealaz kontziente, eskuin muturraren gorakada... [+]


2024-06-10 | ARGIA
Le Pen, RN: “Prest gaude boterea erabiltzeko”

Batasun Nazionaleko buruak, Macronek Frantziako Asanblea Nazionala disolbatu eta hauteskundeak deitzeko harturiko erabakia jakin eta berehala hitz egin du, alderdi ultraeskuindarrak Europako hauteskundeetan emaitza ikusgarriak izango zituela baiezkotzat emanda.


Macronek hauteskundeak aurreratu ditu Le Penen aurrean porrot egin ostean

Urgentziazko prentsa agerraldia egin du Emmanuel Macronek, inkesta emaitzak jakin eta ordubetera. Izan ere, inkestaren arabera, Le Penen alderdi ultraeskuindarrak bikoiztu egingo lituzke bere botoak.


2024-06-06 | Euskal Irratiak
Laborantza lizeoetan euskaraz ikasteko aukera ezbaian Parisen

Laborantza lizeoetan tokiko hizkuntzetako irakaskuntza sailen sortzea eztabaidatua izan da frantses legebiltzarrean. Legearen zuzenketa proposatu du Iñaki Etxaniz legebiltzarkideak.


Eguneraketa berriak daude