Frantziako Giza Eskubideen Ligako lehendakari den Malik Salemkour-ek eta ohorezko lehendakari Henri Leclerc-ek, bere egin dute 2021eko urrian hil aurretik Michel Tubianak idatzitako artikulua. Tubiana ere, bakearen artisau izateaz gain, Frantziako Giza Eskubideen Ligako ohorezko lehendakaria zen. Hala diote, besteak beste, sinatu duten artikuluan: "Bihotzaren eta adimenaren zentzuna berreskuratzera dei egiten dugu; iraganeko dramak ez handitzera dei egiten dugu, ez gorrotoaren hautua egitea, Jakes Esnal eta Kepa Parot askatzearen menpe, haien bizitzaren menpe, baitago Euskal Herriko bakea".
Mediapart hedabideak urtarrilaren 31n kaleratu du hil aurretik Michel Tubianak idatzi zuen artikulua, Frantziako Giza Eskubideen Ligako egungko lehendakari eta ohorezko lehendakariaren sinadurapean. Erakunde hau independentea izanik ere, Frantziako Gobernuaren kontsultarako organoa da eta artikuluan salatu dute Frantziako Gobernua, epaileak eta terrorismoaren kontrako fiskaltza bi preso politiko hauen heriotza "programatzen" ari direla. Honela diote:
"Bi gizon, Jakes Esnal eta Ion Parot, 70 urte baino gehiagokoak, bizi arteko katera kondenatu ditu Frantziako Justiziak, Espainian egin zituzten krimenengatik, eta 30 urtetik gora daramatzate preso. Ez dugu ulertzen Fiskaltza antiterroristaren tema, zeinak heriotz legal eta umiliazioaren bidea hautatu duen".
Hamahiru urte pasa ditu preso Atristainek, iragan abendutik hirugarren graduan zegoen eta martxoaz geroztik zigorra etxean betetzen ari zen kontrol telematikoarekin.
ETAko presoek espetxetik ateratzen direnean, egindako mina onartzeaz gain, "eragindako kaltea injustua" izan zela aitor dezaten lan egingo du Jaurlaritzak, María Jesús San José sailburu sozialistaren arabera.
Plataforma herritarrak gaur egun arte lortutakoaren balioa nabarmendu du, eta adierazi du gizarteak “bultzada bat” eman behar duela “oraindik erbestean eta deportazioan daudenak” etxeratzeko. Etorkizuneko belaunaldiei gizarte hobeago bat uzteko garrantzia... [+]
Bi edizio baino ez zaizkio geratzen elkartasun jaialdiari. Antolakuntzak iragarri bezala, ohiko jaialdia eginen dute abenduaren 28an, eta 2025eko uztailean lau eguneko jaialdi berezi baten ostean, agur esateko une gazi-gozoa helduko da. Aritz Colio Hatortxuko antolakuntzako... [+]
2024ko abenduan eta 2025eko uztailean egingo dituzte euskal preso politiko, iheslari eta deportatuekiko elkartasuna ardatz duen musika jaialdiaren azken bi edizioak. “Hatortxu badoa, baina erreminta berriei bide emateko”.
Palestinako umeek ere galdera hori buruan ote duten pentsatu dut gure liburua eskuartean dudala. Zenbat lo falta ote diren genozidioa amaitzeko. Zenbat haur hil ote behar dituen oraindik Israel estatu sionistak munduko estatuen konplizitatearekin.
Beraien amei luzatuko ote... [+]
Torturatu zuten Iratxe Sorzabal presoa eta haren ama ditu protagonista Bi arnas dokumentalak. Duela bi urte abiaturiko prozesua borobiltzeko ekitaldia egin dute eta bide horretan lortutako etekin ekonomikoak bi elkarteri eman dizkiote: Harrera eta Axut! Ekitaldiak une... [+]
Espetxe eskaera AVT biktimen elkarteak egin du eta, horren bidez, presoen ongi-etorriak antolatzeaz akusatutako sei pertsonari bederatzi urteko espetxe zigorra eskatzen zaie.
Badira sei-zazpi urte kartzelan dauden presoek euskara ikasteko duten eskubidea bermatzeko helburuarekin, lanean aritu den euskara-irakasleen sare bat: Presoen Euskara Irakasleen Taldea.
Espainiako Auzitegi Nazionaleko Manuel Carcía Castellón epaileak sei pertsona epaituko ditu Ongietorrien auzian: Antton López Ruiz Kubati, Kai Saez de Egilaz, Pipe San Epifanio, Haimar Altuna, Oihana Garmendia eta Oihana San Vicente. Guztiak Sortuko kideak... [+]
Astelehenean jakinarazi du albistea Etxerat elkarteak. Otxandioko preso politikoa baldintzapeko askatasunean zegoen 2023ko martxoaz geroztik.
Kontzertuen bidez euskal preso eta iheslariak laguntzea da xedea. Aurten, Rakatapunk, Xutik eta Esne Beltza dira egitarauan.